Gizartea

Aukera berberak izateko eskubidea

Aukera berberak izateko eskubidea

Bizkaian hamar adingabetik bat pobre bizi da, eta hamarretik biri ongizatea falta zaie. Halako zaurgarritasun egoerei erantzun eta umeei aukera berriak eskaintzeko, zenbait egitasmo dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak ez ezik, Save The Childrenek eta Gurutze Gorriak.

“Hilobi” batean lo egin beharra

“Hilobi” batean lo egin beharra

Barakaldoko gazte migratzaile etxegabe batzuek euren egoera islatu dute argazki erakusketa batean: 'Ikusezina argiztatu'. Bizitza "oso gogorra" dute: zubien azpian egin behar dute lo, 40 zentimetro garai diren lekuetan, arratoiekin batera; eta trabak dituzte garbitzeko eta jateko.

Azoka indartsu bueltatu da

Azoka indartsu bueltatu da

San Blas eguneko azokak 76 ekoizle eta 160 abelburu bilduko ditu gaur (barikua) Abadiñon. Martin Licis indar atleta lituaniarra ere azokan izango da, eta harri jasotzaileekin lehiatuko da domekan.

Bilbo faraonikoaren porrota

Bilbo faraonikoaren porrota

40 urte dira Erandio, Sondika, Loiu, Derio eta Zamudio Bilbotik desanexionatu zirela. Erregimen frankistak anexionatu zituen, hiri berri bat sortzeko. Udalak ez zuen ia inbertsiorik egin herriotan, atzean geratu ziren, eta desanexio grina piztu zen. Uste dute ordutik beste herrien mailara iritsi direla.