Ohartarazpen batek bisitariaren arreta pizten du erakusketa aretora sartu orduko: «Ez utzi haurren eskuetan». Hain zuzen, Haurtzaroa gerran zegoen mundu batean erakusketaren abiapuntuak erakusten duenez, helburu nagusia da gerrek haurrengan duten eraginaz hausnarraraztea. Gernika-Lumoko Bakearen Museoan dago ikusgai, eta apirilaren 20ra arte bisitatu ahal izango da. Bigarren Mundu Gerran zentratzen da erakusketa: 1939tik eta 1945era bitarteko epean, hain zuzen. Izan ere, historiako gertakaririk...

Danspirenaikak «dantza tradizionalaren hiriburu» bihurtuko du Areatza mundu zabalean
«Gure herrian, dantzarako zaletasuna eta mendizaletasuna lotuta egon dira betidanik», esan du Aiko taldeko Sabin Bikandik. Harreman horretatik abiatuz sortu zen Danspirenaika egitasmoa, Iruñeko Anaitasuna klubak antolatzen duen Transpirenaikaren bidetik. Aikokoen asmoa, baina, Pirinioak oinez barik dantzan zeharkatzea da. Bikandiren esanetan, egitasmoa martxan jartzeko denbora eta baliabideak behar dituztenez, bien bitartean hainbat lekutan Danspirenaika izeneko dantza egotaldiak antolatzen ari dira azken...

Kopla barik
Kotxea martxan jartzearekin batera piztu zait irratia, soinu banda: «Begire nago, begire…». Bizkaiko kopla zaharrak kantatzen pasatuko dut eguna, kantatzen eta berrasmatzen, entzuten dudana nirekin dantzatzen ez delakoan. «Mari Karmen joskilea, etxe oneko alabea. Egun baten josten ditu fraka ta alkondarea». Etxe oneko alaba naiz neu ere, ez dut hori ukatzeko beharrizanik. Amamak josten zekien, hark amari lau puntada ematen irakatsi zion...

Supermerkaturik onena, auzolanean oinarritutakoa
Erronka bota du Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak: hamabost egunez supermerkatura ez joatea, hilaren 17tik 30era. Bitartean, alternatiba gisa, euren biltegia ireki diote jendeari, edonork erosi ahal izateko sareko kideek ekoitzitako eta elkarren artean erositako produktuak, sareko kide izan zein ez. Hain zuzen ere, ekintza horren bidez, agerian utzi nahi dituzte supermerkatuen eta korporazio handien salerosketen atzean dauden logikak. «Asko dugu hausnartzeko: zelan, non eta zer kontsumitzen dugun,...

«Zapalkuntza sistemaren helburuetako bat da gu gure pribilegioez ez jabetzea»
Leticia Urretabizkaia (Bilbo, 1981) emakumea da, LGTBI kolektiboaren parte, eta ekonomikoki prekarizatua dago. Horiek dira hura zeharkatzen duten zapalkuntzetako batzuk, azaldu duenez, baina pribilegioak ere aipatu ditu: zuria, europarra eta zisgeneroa da, eta nortasun agiria du. Gainera, osasun, hezkuntza eta zerbitzu sozialetarako sarbidea du, non bizi nahi duen aukeratu ahal izan du, eta goi mailako ikasketak ditu. Horri esker, besteak beste, Humanitate...

Barakaldoko Agirtza eta Galindo ibai inguruetako gune naturalak lehengoratuko dituzte
Ekologistak Martxan taldeak 2020an aurkeztu zuen Barakaldoko ibaiak leheneratzeko plangintza. Horretan oinarrituta, Agirtza eta Galindo erreken arteko ingurua bere onera ekartzeko egitasmoa abian jarri du udalak. Barakaldo Uraren Hiria izena ipini dioten planaren barruan, Gorostizako kiroldegitik Urban Galindoko itsasadarreko bokalera arteko tarte zabalean jardungo dute; besteak beste, Megapark merkataritza gunetik gertu. Oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbide berriak egitea aurreikusi dute, ibaiertzak...

«Neska zein mutil, gero eta gaztetxo gehiago ari da zesta-puntan jokatzen»
«Ia hogei urtez zesta-puntako goi mailako pilotarien falta» igarri izan da Euskal Herriko pilotalekuetan, Zigor Etxebarria Enbeita Eraman Jai Alai enpresako arduradunak (Gernika-Lumo, 1978) aitortu duenez. Duela lau urtetik hona, ordea, loraldian dago kirol hori. 2022an jokatu zuten estreinakoz gizonezkoen Winter Series txapelketa, eta urtebete beranduago emakumezkoena. Hain zuzen ere, martxoaren 24an izango da andreen aurtengo finala, baita gizonen banakakoarena ere....

Ospitaleetako larrialdi zerbitzuek «ezinean» dabiltzala salatu dute
Bizkaiko ospitaleetan larrialdi zerbitzuak gainezka egiteko zorian daudela salatu dute beharginek. Azken asteetan, Bilboko Basurtuko ospitaleko langileek hainbat protesta egin dituzte, «ezinean» dabiltzala ohartarazteko. Barakaldoko Gurutzetako ospitaleko beharginek ere azaldu dute gaixoak artatzeko zailtasunak dituztela. Gainera, Osakidetzari eta ospitaleotako arduradunei beste aldera begiratzea egotzi diete. Taldeak eta baliabideak hobetzeko eskatu dute langileek. ESK sindikatuko Imanol Rodriguezen esanetan, batez ere faktore...

Belaunaldien arteko harremanez
Zahartzaroa eta hark egungo gizartean dituen ondorioak ikertzeko helburuarekin, Marian Gerrikabeitia kazetari eta zinemagileak ¿A dónde vamos? dokumentala (Nora goaz?) sortu zuen 2019an. Bizkaiko adinekoen Nagusiak elkartearekin batera aritu ziren lanean, eta, hala, Gerrikabeitiak modua izan zuen adineko jendearekin harreman estuak sortzeko. «Bizitzaren bigarren erdiarekin zerikusia duten gaiak jorratu nituen haiekin, modu sinplean, eta konturatu nintzen ez zegoela horri buruz eztabaidatzeko bestelako eremurik», esan du Gerrikabeitiak....

‘Launtxus’, maite-maite
Duela urtebete edo izango zen. Erloju adimentsu horietako bat oparitu zidaten, pausoak kontatu eta kirol arloko gomendioak emateaz gain, sakelako telefonoko kontaktuak gordetzeko aukera ere bazuena. Hasi nintzen kontaktuetatik erlojura pasatzeko aukeraketa egiten, eta, bukatu nuenean, lau kontaktu nituen. Lau. Eta horietatik bi, gurasoenak. «Lagunak-lagunak, lau bakarrik» dio aipatuko ez dugun batek. Eta momentuan ere hori etorri zitzaidan burura. Baina, ez, launtxus....