Sailkatugabeak

Metalgintzan ez dute baztertzen greban jarraitzea

BILBO. Sindikatuek eskatuta, hamargarren bilera egin zuen joan den asteazkenean Bizkaiko metalgintzaren negozio mahaiak, Bilbon. Ekaina eta uztaila bitartean, hiru greba egun egin dituzte, eta, FVEM patronalarekin akordiorik lortzen ez dutela ikusita, litekeena da udako oporraldiaren ondoren gehiago egitea. Irailaren 13an bilduko dira berriz ere patronalarekin, eta, sindikatuen arabera, horixe izango da ados jartzeko azken...

Gaur hiru urte dira Novaltiakoen greba hasi zutela

BILBO. Gaur bete dira hiru urte Novaltia farmazia enpresako langileek lan itun hobea eskatzeko greba hasi zutenetik. Europan inoiz egin den grebarik luzeenetakoa da Novaltiakoa, eta, gaur-gaurkoz, behintzat, lan gatazkak ez du berehalako soluziorik. Zuzendaritzak enpresa hitzarmena etetea erabaki zuen 2019an, eta, haren ordez, Espainiako Estatuko hitzarmena aplikatzen hasi ziren. Lan baldintzek okerrera egin zutenez...

Paella Txapelketa

Etzi egingo dute Getxoko Aixerrotan 67. Nazioarteko Paella Txapelketa. 10:30. Izen ematea. 12:00. Txalaparta deia (Uktest). 12:05. Aurreskua. 12:10. Itxas Argiko haurren dantza ikuskizuna. 13:30-14:30. Paellen aurkezpena. 17:30. Sari banaketa. 18:30. Erromeria: Urrats.

Muskizko Muñatones gaztelua

Helbidea. Muskizko El Pobal auzoa, z/g. Ordutegia. Irailaren erdialdera arte, bisita gidatuak egingo dituzte domekero, 10:30 eta 12:30ean. Sarrera. Sarrera orokorrak 3,5 euro balio du, eta murriztuak, 2,5. 12 urtetik beherako haurrak doan sartzen dira. Kontaktua. Bisita guztiak gidatuak dira; beraz, aurretik izena eman behar da, 629-261 516 zenbakira deituta edo elpobal@bizkaia.eus-era idatzita. Webgunea. Bizkaikoa.bizkaia.eus

BBK Mendi Martxak

Astelehenean hasi eta abendura bitarte, bost mendi martxa antolatu dituzte BBK fundazioak eta Bizkaiko Mendizale Federazioak, BBK Mendi Martxak proiektuaren barruan. Hamabi eta hamabost kilometro arteko ibilaldiak izango dira, eta, horrez gainera, bestelako jarduera batzuk ere egingo dituzte. Tartean, hitzaldiak eta ingurumena zaintzeko zenbait jarduera. Bost mendi martxa Uztailak 25. Txarlazo mendia (927 metro). Irailak...

Hiriko arkitektura oztopo

Hiriko arkitektura oztopo

Mugikortasun arazoak dituzten hiru lagunek erakutsi dute egunero Bilbon ibiltzeko dituzten arazoak: zebra bidera jaisteko espaloi altuak eta bestelako irisgarritasun oztopoak.

Gerizpetan, hamabi gradu freskoago

Gerizpetan, hamabi gradu freskoago

Tenperatura jaisteko baliabiderik garrantzitsuena arbolak dira, itzala sortzeaz gain, xurgatutako beroa lurrun moduan kanporatzen dutelako. Txikia bada ere, etxetik gertu berdegunea behar dute herritarrek.

EH Bilduren galderak

Laukizko Lauaxeta eskolako auzian, Ikoitz Arrese EH Bilduko Hezkuntza idazkariak bost galdera bidali dizkio Jokin Bildarratz Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari, idatziz erantzun ditzan. 1. “Laukizko Lauaxeta eskola bi eraikinetan banatuta dago. Bi eraikinen artean bi kilometroko distantzia dago. Bizkaiko zein beste herritan gertatzen da egoera hau?”. 2. “Aurreikusten al du Hezkuntza Sailak eskola komunitatearen eskaerei erantzun,...

Musika taldeak

Bihar Armintzako (Lemoiz) Txapel Reggae jaialdian ariko diren taldeak: – Rod Taylor & Heartical. – Akatz. – Xiberoots. – The Titanians. – George Palmer & Well Charge Band. – Potato Ska. – Selektah Stepi eta Lagunak. – Errege Sound. – Turning Point Sound. – Bomb Bass Hifi. – Batukale Samba.

Santurtziko Agurtza museoa

Helbidea. Maria Viktoria paseoa, Santurtzi. Ordutegia. Uztailean eta abuztuan, 11:00etatik 12:30era. Sarrera. Orokorra: 2,50 euro. Murriztua: 1,50 euro. Antzeztutako bisitak. Uztailean eta abuztuan, astelehenean, 12:00etan. Bi euro balio du. Kontaktua. 94-483 94 94 Web orria. Visitsanturtzi.eus.