BBK Mendi Martxak

Astelehenean hasi eta abendura bitarte, bost mendi martxa antolatu dituzte BBK fundazioak eta Bizkaiko Mendizale Federazioak, BBK Mendi Martxak proiektuaren barruan. Hamabi eta hamabost kilometro arteko ibilaldiak izango dira, eta, horrez gainera, bestelako jarduera batzuk ere egingo dituzte. Tartean, hitzaldiak eta ingurumena zaintzeko zenbait jarduera.

Bost mendi martxa

Uztailak 25. Txarlazo mendia (927 metro).

Irailak 11. Ganguren mendia (477 metro).

Urriak 9. Tallu mendia (344 metro).

Urriak 16. Ubieta mendia (632 metro).

Abenduak 18. Gangoititik Pastorekortara arteko zirkuitua.