Sailkatugabeak

%13,26: zenbat erabiltzaile gehiago izan diren hondartzetan aurten

Aurten 2.653.009 pertsona joan dira Bizkaiko hondartzetara; iazkoarekin alderatuta, %13,26 gehiago, hain zuzen ere. Erabiltzaile gehien izan dituzten hondartzak Arena (449.847), Arriatara-Atxabiribil (312.087), Gorliz (241.670) eta Bakio (229.136) izan dira. Hondartzara jende gehien joan den hilabetea, berriz, uztaila izan da. Aurreko urteetan, abuztuan izan ziren bisitari gehien. Bestalde, orain arte aztertutako denboraldi guztietako kalifikaziorik handiena...

Motzean

Gustuko eleberrigileak? Irvin Yalom, Delphine de Vigan-en Les Gratitudes eta Susanna Clarkeren Piranesi. Saiakeragileak? Joan Didion, Khalil Gilbran eta Roberto Calasso. Eta Hugo Mujica aurkikuntza bat izan da. Apaiza da, baina ez da ondo moldatzen beste apaizekin. Esaten du paradisua badagoela, baina guk ez dugula haren aurrean harritzeko gaitasunik. Enteogenoekin esperimentatu du Mujicak, izan ditu...

Greba Bizkaibusen

Langileen eta enpresen arteko gatazkan aldaketarik ez bada, urriaren 24tik aurrera egingo dituzte lanuzteak Bizkaibus zerbitzuko hainbat lineatako langileek. Goizeko eta arratsaldeko txandetan egingo dituzte. Hauek dira, egunez egun, iragarritako greba deialdiak: Ezkerraldea eta Meatzaldea • Urriak 25, martitzena. • Urriak 27, eguena. • Azaroak 3, eguena. • Azaroak 8, martitzena. • Azaroak 10, eguena....

Abadiñoko Gerediagako Batzar Etxea

Helbidea. Gerediagako foru zelaia. Abadiño. Ordutegia. Astelehenetik barikura, 10:00etatik 20:00etara. Zapatuetan eta domeketan, 10:00etatik 19:00etara. Sarrera. Doakoa. Kontaktua. Bisitetarako: 673-00.59.81. Web orria. Jjggbizkaia.eus.

25. urteurrena

Bilboko Guggenheim museoaren 25. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egiten ari dira. Besteak beste, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek doan bisitatu ahalko dute museoa hilabete pasatxo batez. Ekitaldiak Urriak 14. Bilboko hainbat lekutan dantza eta musika ikuskizunak egingo dituzte New Yorketik (AEB) iritsitako dantzari eta rap abeslariek, besteak beste. The Missing Element izenburua duen ekitaldia urriaren...

%72a, euskalduna Bermeon; %12a, erabilera

%72,5: euskaldunak Bermeon Eustat-en 2016ko datuen arabera, Bermeon %72,5 dira euskaldunak, euskaraz dakitenak. %12,6: kale erabilera herrian. Uemak pasa den uda aurretik emandako datuek diote Bermeon euskararen kale erabilera %12,6koa dela.