Sailkatugabeak

Bost Gernikako arbola egon dira XIV. mendetik

Gernikako leinuko bost arbola ezagutzen dira. Zaharrena XIV. mendekoa da, Aita izenekoa. 1742tik 1892ra, Zaharra zelakoak eman zien itzala herrietako ordezkariei; haren enbor iharra batzar etxeko lorategian dago. Haren azpian egin zituen zin Bizkaiko foruak Maria Kristina Espainiako erreginordeak, bere alaba Isabel II.aren izenean. Hura izan da Bizkaiko jaun edo andre batek egindako azken zina....

Bakioko sanjoseak

Uzta berriaren aurkezpenaren aitzakian, aste bukaera osoko egitaraua antolatu dute Bakioko San Jose jaietan. Gaur, barikua 21:30. Kontzertuak Zubiaurreko karpan: Cecilia Payne eta Ezpalak. Bihar, zapatua 10:30. Bakioko txakolindegietara bisita gidatua. Beharrezkoa da izena ematea. 18:00. Bakioko txakolina dastatzea, Txakolingunean. Beharrezkoa da izena ematea. Etzi, domeka 10:00. Kalejira txistulariekin, hondartzatik frontoira. 10:00-16:00. Doako bisita gidatuak,...

Enkarterrin suak erretakoa basoberritzen

Garrek Enkarterriko bostehun hektarea inguru kiskali zituzten iazko urriaren 23an hasitako sutean. Gehiena basoa zen; batez ere, Zalla eta Balmasedako udalen eta foru aldundiaren jabetzako basoak erre ziren. Orain, udaberria iritsi aurretik, ingurua basoberritzen dabiltza. Martxoaren 4an hasi ziren lanean Enkarterriko bizilagunak, aitzurra eskuetan zutela. Asteburu hau izango da lanean ibiliko diren hirugarrena eta azkena....

Bizkaian ontzien birziklapena %35,4 igo da

Edukiontzi arinen bilketa Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen du, Garbiker sozietate publikoaren bitartez, eta azken boladan birziklapenak gora egin duela antzeman dute. Hain justu, azken bost urteetan %35,4koa izan da hazkundea, aldundiaren datuen arabera. “Edukiontzi horia asko erabiltzen da, eta, gainera, prozesua ondo egiten da”, nabarmendu zuen Amaia Antxustegi Jasangarritasuneko eta Ingurune Naturaleko foru diputatuak Reciclos...

Bilboko Aste Santuko Pausuen Museoa

Helbidea. Iturribide, 3. Bilbo. Ordutegia. Martitzenetik barikura: 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era. Zapatuetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Domeketan: 11:00etatik 14:00etara. Aste Santuan, aurreko astean eta ondorengoan, itxita egoten da. Sarrera. Euro bi. Pentsiodunak eta 10 urtetik beherakoak, doan. Kontaktua. 944-15 04 33. Web orria. Museodepasosbilbao.com.

Motzean

Nori emango zenieke Zirgari saria? Legarreta: Beste espezialitate artistikoetara hedatzen saiatu gara, eta bidean pertsona interesgarri asko ezagutu ditugu. Eta gizonek ere asko lagundu digute. Sanchez: Agian, gizonen bati ere eman beharko liokete Zirgari saria, emakumeei laguntzeagatik, haien kontua ere badelako. Zer konpositoreren lanak jo nahiko zenituzkete? Legarreta: Amy Beachen edo Saskia Benegasen zeozer. Leku...

Uribeko ESIan gero eta mediku gutxiago daude, ELAk dioenez

M. Garcia Martikorena ELAk salatu du Osakidetzak gero eta langile gutxiago dituela Uribeko ESI erakunde sanitario integratuko EAG etengabeko arreta guneetan. Hiru osasun zentrotan murrizketak egon direla dio: Areetan (Getxo), Mungian eta Gorlizen. Haren arabera, txandak “behar baino langile gutxiagorekin” betetzen dira, eta “saturazioa” eragiten du lehen mailako arretan. Medikuek “aparteko” lanaldiak eta lanaldi luzapenak...

Durangaldea Uztabarritzeneko saioak

Gaurtik apirilaren 29ra egingo da Durangaldea Uztabarritzen zikloaren hirugarren aldia, eskualdeko zenbait herritan. Gaur, 19:00etan. Berrizen, Topa tabernan. Bertsolariak: Erika Lagoma, Ander Elorriaga, Bittor Altube eta Eli Pagola. Gai jartzailea: Miren Amuriza. Martxoak 24. Zornotzan, Zelaieta zentroan. Bertsolariak: Ander Aldezabal, Ander Sarriugarte, Igor Elortza eta Alaia Martin.Gai jartzailea: Jon Ander Urkiaga. Martxoak 31. Elorrioko gaztetxean. Bertsolariak:...

Etzi hasiko dira BBKren mendi martxak Kolitzan

Etzi hasiko dira BBKren mendi martxak, Balmasedan. 09:00etan abiatuko dira San Severino plazatik Kolitzara. Gaur, Miguel Delibesek mendien kontserbazioaz hitz egingo du, Klaret antzokian (19:30). Hauek dira aurtengo beste martxak: maiatzaren 21ean, Lemoatxera; irailaren 24an, Apuko-Ganekoitzera; urriaren 22an, Malmasin-Pastorekortara; azaroaren 5ean, Jatara; eta abenduaren 17an, Arnotegira.