Sailkatugabeak

Elikagai bankuak jakiak banatzeko gaitasuna galdu du

Bizkaiko Elikagaien Bankuan ere nabaritu dute elikagaien prezioen gorakada. 2022ko lehen hiruhilekoan, erosten zuten elikagai kilo bakoitzagatik, batez beste, 0,878 euro ordaintzen zituzten. Gaur egun, 1,32 euro. Beraz, gutxiago erosteko gaitasuna daukate, eta gutxiago banatzen dute. Iazko sasoi berean baino %20 gutxiago, hain zuzen. Besteak beste, pertsona bakoitzari ematen dizkioten esne eta olio litroak gutxitu...

%15,5: zenbat garestitu diren jakiak iazko martxotik

INE Espainiako Estatistika Erakundearen arabera, EAEn %15,5 garestitu dira elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak urtebetean. Dena den, gorakada moteltzen ari da. Urtarriletik, erkidegoan %3,5 garestitu dira, baina martxoan %1,1ekoa izan da gorakada.

Motzean

Amets bat? Zoritxarrez, egiten ditudan gehienak amets gaiztoak izaten dira. Baina, bizi naizen denboran honelaxe bizi gura nuke. Utopia bat? Literatura. Errealitatean ez dago utopiarik. Zer da poza? Neuk sentitzen dudana. Sentimendurik garden eta zuzenena. Bertsotarako plaza bat? Berrizko Andikona auzoan Jon Lopategirekin 1990. urtean egindako saioa. Doinu bat? Aita izena kanta beharrak. Euskal Herria?...

Bizkaia Bai, Sopelan eta Galdakaon

Sopelako, Galdakaoko eta Plentziako herritarrek Bizkaia Bai talde independentea sortu dute, udal hauteskundeetarako. Hala ere, oraingoan Sopelan eta Galdakaon baino ez dira aurkeztuko. Nahi lukete Bizkaiko herri gehiagotara zabaldu. Sopelan, DB Danok Baterako zinegotzi Jon Andoni Gerediaga da alkategaia; DB utzi du, desadostasunengatik.

Gorlizen talde independente berria dute

Otsailean desegin zen GIG Gorlizko Talde Independentea, lekukoa hartuko dien jendea falta zutelako. Orain, Gorliz Bizirik udal hautagaitza sortu dute herrian. Ekaitz Pau da alkategaia; zerrendan daude GIGko egungo hiru zinegotziak ere.

Mungia Alkartu hautagaitza sortu dute

Mungia Alkartu udal hautagaitza independentea sortu dute. Elkarrekin Mungiako zinegotzi Ekaitz Martin da alkategaia. “Gizarteratzea, ekologia, gardentsuna eta parte hartzea” dira programaren oinarriak.

Bagatza antzerki jaialdiko egitaraua

Gaur eta bihar herritar guztiei zabalduko dizkiete Bagatza antzerki jaialdiko ekintzak, Barakaldon. Hona hemen egitaraua. Gaur 17:00etatik 18:30era. Zirku tailerra. Zirkodomo elkartea. 17:00etatik 18:30era. Egurrezko jolasak. Zuresku Jolasak konpainia. 17:00etatik 19:00etara. Pikuentos konpainiaren txotxongilo emanaldi laburrak. 17:30etatik 18:30era. Lambearte kolektiboaren miniatura antzerki mugikorra. 19:15ean. Rojo Telon konpainiaren zirku ikuskizuna. Bihar 17:00etan. Parkour ikuskizuna. Alba Salazar....

Klima aldaketak izaki asko uxatuko ditu golkotik

A. Igartua Aristondo Aberatsa da Bizkaiko golkoa, Plentziako Itsas Estazioko zuzendariorde Manu Sotoren hitzei erreparatuta. Eremu egokia baita hark aipatutako zefalopodo, krustazeo, alga eta are zetazeoentzat. Baina eremua alda daiteke, eta, hortaz, deseroso bilakatu izaki horientzat guztientzat. Klima aldaketa arrisku bat baita Bizkaiko Golkoarentzat ere. “Gaur egun, golkoko egoera ez da txarra, baina hobea izan...