%15,5: zenbat garestitu diren jakiak iazko martxotik

INE Espainiako Estatistika Erakundearen arabera, EAEn %15,5 garestitu dira elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak urtebetean. Dena den, gorakada moteltzen ari da. Urtarriletik, erkidegoan %3,5 garestitu dira, baina martxoan %1,1ekoa izan da gorakada.