Sailkatugabeak

Motzean

Liburu bat? Los renglones torcidos de Dios. Lasaitzeko leku bat? Bizitzaren basoa, hemen, EHUren Leioako campusean. Eskuzabaltasun handia ikusten da han. Beren gorpua zientziari eman diotenen eskuzabaltasuna goraipatzen du. Zientziaren ikurra ere bada. Eta lan artistiko ederra ere bada: burdinazko arbolek osatzen dute. Norbere burua zaintzeko aholku bat? Norbere burua maitatu. Autolaguntzaren aldekoa zara? Nik...

Maiatza magiaz beteriko hilabetea izango da Bilbon

Gaur hasi eta hilaren 28ra bitarte, Magiaren Topaketak programak magiaz beteko ditu Bilboko Txurdinaga eta Otxarkoaga. Udalak antolatuta, adin guztietarako magia ikuskizunak, ekitaldiak, hitzaldiak eta erakusketak egingo dira. Programaren 19. aldian, ilusionismoa izango dute ardatz. Hala, maiatzeko lehen hamabostaldian Otxarkoagako Udaltegian egingo dira ekintzak. Ostean, Txurdinagara, Garai Lorategien plazara egingo dute jauzi. Ekitaldi guztiak doakoak...

Arrigorriagako Clown eta Pailazo Jaialdiko egitaraua

Gaurtik etzira bitartean, Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko 28. Jaialdia egingo dute. Gaur 18:00. La Reina del Arga. Abusuko zentro soziokulturalean. Gazteleraz. 18:00. Mute. Udaletxeko plazan. Testurik gabe. 19:00. Tentación divina. Udaletxeko plazan. Gazteleraz. 20:00. Ulterior, el viaje. Pergolan. Euskaraz. 21:30. Asfaltoaren azpian, euria. Udaletxeko plazan. Beharrezkoa da aurrez erreserba egitea. Bihar 12:30. Nao-Now-Nao. San...

Zeanuriko errotak

Helbidea. Errotabarrikoa, Otzerinmendin; Ibargutxikoa, Ipiñaburuan; Olabarrikoa, Ibarguenen. Ordutegia. Erroten XVI. Ibilaldia etzi egingo dute, 09:00etan, Zeauriko plazatik abiatuta. Sarrera. Parte hartzeko, sei euro ordaindu behar da; umeek, doan. Ordaintzeko, 08:30ean, plazan.

Segoviako kale bati Athleticen izena jarri diote

Kolore zuri-gorria ez da elastikoan soilik geratzen den zerbait. Hain da garrantzitsua Athleticeko zale askorentzat, non kaleek bere izena hartzen duten. Hori izan da Barbollan (Segovia, Gaztela eta Leon, Espainia) gertatutakoa. 140 bizilagun dituen udalerriak joan den larunbatetik izen berri bat du kale izendegian: Athletic Club kalea. Espainian egon arren, kalearen izena euskaraz idatzi du...

49. Kongresua

Asteburu honetan egingo dute zaleek Athleticeko Peñen 49. Kongresua, Bilbon. Hona hemen egitaraua. Gaur 10:00-19:00. La Bolsa eraikinean peñetako kideei harrera eta ongi etorria, kredentzialak banatzeko. 18:00-19:30. Musika, Zazpikaleetan. 19:00. Kalejiraren hasiera, Zazpikaleetan. 20:00. Kongresuaren aurkezpena, inaugurazio ofiziala eta koktela, Ibaigane jauregian. Bihar 10:00-13:00. La Bolsa eraikinean peñetako kideei harrera, kredentzialak banatzeko. 10:00. Bilboko areatzan...

Gamizen bilduko dira Mungialdeko dantzariak, etzi

Dantzaren Nazioarteko Eguna da etzikoa, eta Mungialdeko dantza taldeak Gamiz-Fikan elkartuko dira. 12:30ean dute ekitaldia, Gamizko frontoian. Gamiz-Fikako Urrusti dantza taldeak, Fruizko Damatxoak taldeak, Mungiako Amilotxek eta Musika eta Dantza Eskolak eta Meñakako Dantza Taldeak hartuko dute parte. Bakoitzak hiru bat dantza egingo ditu, eta, bukaeran, beste bi dantza talde guztiek batera.

‘Udabarria bertsotan’

Udabarria bertsotan-eko saioak: maiatzeko eguenetan, 18:30ean. MAIATZAK 4 Urduliz Non. Kultur etxean. Bertsolariak. A multzokoak: Aissa Intxausti, Beñat Bilbao, Igor Galarza, Illart Gumuzio, Jone Larrinaga eta Maider Altuna. Gai emailea. Beñat Vidal. Durango Non. Plateruenan. Bertsolariak. B multzokoak: Araitz Katarain, Arkaitz Zipitria, Bikain Urkidi, Imanol Arrutia, Peru Irastorza eta Unai Mendiburu. Gai emailea. Itxaro Juaristi....

Leioako Mendibile jauregia

Helbidea. Mendibil, 42. Leioa. Ordutegia. Astelehenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era. Asteburuetan, 11:00etatik 14:00etara. Kontaktua. 94-600 19 50. Web gunea. Mendibilejauregia.eus eta Bizkaikotxakolina.eus.