Sailkatugabeak

Ermuan Bagara

Atzotik etzira egingo dute Ermuan Bagara euskaltzaleen topaketa. Gaur Goizean. Ermuko ikastetxetako ikasleekin ekintzak: jolasak, herri kirolak, dantzak, mendi buelta…. 19:00. Mintzopoteoa. 21:30. Euskaraokea, Eskilarapekon. Bihar: ‘Euskara gara’ 10:00. Hasiera. 10:00-12:00. Errotabarri eskubaloi taldearen eta Ermua CDren arteko partida mistoak. 12:00-13:00. Postal erakusketa, arropa tradizionalen erakusketa, puntu eta josteko ikastaroa haurrentzat, Euslider pintxo irabazlearen dastatzea,...

Getxo Music & Food bihar eta etzi egingo da

Bihar eta etzi Getxo Music & Food jaialdia egingo dute Algortako Portu Zaharrean, herriko musika taldeen eta janari furgoneten eskutik. Aurtengoa festibalaren seigarren aldia izango da, eta 1980ko hamarkadako Getxo Sound mugimenduari omenaldia egin gura dio. Bihar 13:00etan hasiko da jaialdia, Ontario taldearen kontzertuarekin. Egun osoan etengabekoa izango da musika eskaintza: Atlantico (14:30), Javi Real...

(ANALISIA) Itunen onurak (eta ajeak)

Gotzon Hermosilla EAJk erabaki zuenetik PSE-EE lehentasunezko bazkidetzat hartuko zuela erakundeetan gobernatzeko, bi alderdi horien arteko itunen dinamika nagusitu da EAEko instituzio maila guztietan, Jaurlaritzatik udaletaraino. Bizkaian ere bai. Salbuespen txiki batzuk egon dira; adibidez, bolada batean Barakaldoko PSEk muzin egin zion Amaia del Campo alkate jeltzalea babesteari. Baina, oro har, itunak funtzionatu egin du,...

Motzean

Txirrindulari bat? Mikel Landa. Kolore bat? Gorria. Futbol talde bat? Athletic. Zuhaitz bat? Haritza. Bizitzeko toki bat? Urduña. Mendi bat? Gorobel mendilerroa. Edari bat? Ardoa. Pelikula bat? The Bodyguard. Amets bat? Ilobak hazten ikustea. Zein aholku ematen diezu egungo gazteei? Ez dezatela ahaztu helduek esaten dietena. Makilak eusteko erabiltzen dira. Norengan bilatzen duzu zuk babesa?...

Egitaraua

Ondarroako lau gunetan antolatu dituzte aurtengo Ibilaldiko ekintzak. Gainera, beste zazpi ekitaldi ibiltari egongo dira ibilbidean. Hona hemen egitaraua. Zubixe gunea 10:00. Inaugurazio ekitaldia. 10:30. Zirku ikuskizuna, Malas Compañiasekin. 12:30. Goazen ikuskizuna. 14:00. Andoni Ollokiegiren kontzertua. 15:00. Tomaxen abenturak haur ikuskizuna. 17:30. Garilak 26 erromeria. 11:00-19:00. BBK klima tailerra eta EITB gunea. Mazixe gunea 11:00....

Hamarkada bat elikagai artean

Hamarkada bat elikagai artean

Santurtziko Elikagai Bankuak hamar urte bete ditu aurten. Lau biltegi ditu herrian zehar sakabanatuta, eta milaka pertsonari ematen die zerbitzu. Erdigunean, esaterako, 1.281 laguni.

PPk Madrilgo politikariak sartu ditu Bizkaiko udal zerrendetan

I. M. B. “Bilbotarrok nahi dugun lekuan jaiotzen gara” esanez argudiatu zuen Isabel Diaz Ayuso Madrilgo autonomia erkidegoko gobernuko presidenteak maiatzaren 28ko hauteskundeetan Bilboko PPren hautagaitzan aurkeztu izana. Zerrendako azkena da; beraz, kontu sinbolikoa da. Diaz Ayusoren esanetan, Euskal Herrian “askatasuna defendatzea zaila da”, eta asmo horrekin dator. Gogoratu du Maria San Gil babestera ere...