Sailkatugabeak

Ekainaren 22an eratuko dituzte Batzar Nagusiak

Maiatzaren 28ko hauteskundeetan jarlekua lortu zuten batzarkideen herenak erregistratuta, Bizkaiko Batzar Nagusiak eratzeko bilkura ekainaren 22rako deitu dute. Saioa 10:00etan hasiko da, eta Batzar Nagusietako Mahaia eta presidentea aukeratuko dituzte.

Euskal Herria Kantuz eguna

Euskal Herria Kantuz eguna egingo dute bihar, Bilbon, Eta elkartuko gara berriro! lelopean. 11:00. Kantuzaleen topaketa. 11:00-13:00. Kantujira, Bilbo erdigunean: Ertzilla kaleko oinezkoen gunea, Kale Nagusia, Bizkaiko Foru Jauregiaren aurreko aldea, Kale Nagusia, Berastegi kalea eta Albiako lorategiak. 17:00-19:30. Kantujira, Bilboko Zazpikaleetan: Arriaga plaza, Santiago plaza, Unamuno plaza eta Plaza Barria.

Euskadiko Artxibo Historikoa

Helbidea. Maria Diaz Harokoa, 3. Bilbo Ordutegia. Astelehenetik eguenera, 09:00etatik 16:00etara. Barikuetan, 09:00etatik 14:00etara. Udan, barikuetako ordutegia. Sarrera. Doan. Kontaktua. 94-4032787. Web orria. Artxibo-euskadi.eus.

Balmasedako La Encartadako ekitaldiak

Gaur eta bihar, hainbat ekitaldi egingo dituzte Balmasedako La Encartada fabrika-museoan. Horiez gain, upcycling-a eta biodiseinua uztartuko dira erakusketa batean, eta hainbat ikus-entzunezko proiektatuko dira egun horietan. Gaur 15:00-17:00. Upcycling tailerrak: Therapy recycle and exorsice, Berlin eta Argentinako Therapy Recycle dendako Mariangeles Agirrerekin; eta industria hondakinekin eskuko poltsa egiten irakatsiko du Emaus Gizarte Fundazioko Iban...

324: Bizkaia Gara osatzen duten boluntarioak

Iazko azaroan aurkeztu zuten Bizkaia Gara mugimendua, eta une honetan 324 boluntariok osatzen dute. Horrez gain, 222 elkarte, GKE eta fundaziok, hiru erakunde publikok, lau enpresak, lau ikastetxe eta unibertsitatek eta 11 kolektibok osatzen dute gaur egun.

Memoriaren asteburua

36ko gerra gogoratuko dute Gamiz-Fikan, gaurtik etzi bitartean. Gaur 19:30. Memoria historikoa hitzaldi sorta, Gamizko frontoian. Bihar 09:30. Lubakietarako irteera. Topagunea: Gamizko frontoia. 12:00. Parrillada, Gamizen. Etzi 09:30-14:00. Museo bizia, Fikako plazan: 36ko gerra antzeztuko dute. 12:15. Lora eskaintza Fikako hilerrian, Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua buru dela. Gamiz-Fikako abesbatzak...

Lekeitioko Garraitz uhartea

Helbidea. Garraitz irla. Lekeitio. Ordutegia. Mareabehera dagoenean pasa daiteke. Uztailean eta abuztuan, bisita gidatuak eskaintzen ditu Atabaka elkarteak.

Motzean

Hauteskundeetan bozkatu duzu? Bai, baina beti kostatzen zait botoa nori eman erabakitzea. Damurik baduzu? Hobeto egin nitzakeen gauzez damutzen naiz. Zer kozinatu duzu azkeneko? Begihandia bere saltsan, arrain zopa, bakailao kokotxak, zamburiñak… Haserretu zaren azken aldia zergatik izan da? Ez naiz haserretzen bereziki. SGAE Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkarteak daukan abusuzko portaeragatik. Eta barre egin...

Itxura berria antzoki zaharrarentzat

Antzaldatuta ageri da Basauriko Social antzokia bere 30. urtebetetzean. Izan ere, fatxada berriztatu dute: zikinkeria, pintura zaharra, estaldura eta substratua hondatzen zituzten mikrorganismoak kendu, eta pitzadurak eta orban zurixkak konpontzeko. Hil hasieran burutu dituzte lanak. Zigilatze akrilikoa aplikatu diote fatxadari, eta berriro pintatu dute, betiko kolore berberekin.