Motzean

Hauteskundeetan bozkatu duzu? Bai, baina beti kostatzen zait botoa nori eman erabakitzea.

Damurik baduzu? Hobeto egin nitzakeen gauzez damutzen naiz.

Zer kozinatu duzu azkeneko? Begihandia bere saltsan, arrain zopa, bakailao kokotxak, zamburiñak…

Haserretu zaren azken aldia zergatik izan da? Ez naiz haserretzen bereziki. SGAE Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkarteak daukan abusuzko portaeragatik.

Eta barre egin duzun azken aldia oroitzen duzu? Lagunen baten txisteren batekin, [Bilboko] Zazpikaleetan.

Nola mugitzen zara hirian? Oinez.

Zure bizitza kontainer bat balitz, zer sartuko zenuke barruan? Lagunak eta semeak egongo lirateke beti.