Askotan, baina askotan-askotan, entzun behar izan dudan esaldi bat da: «Bilbotarra izateko oso ondo hitz egiten duzu euskaraz». Ez dakit zein helbururekin eta zertarako esaten duten halakorik, baina bilbotar —tira, deustuar— euskaldun gisa guztiz lekuz kanpokoa iruditzen zait. Ulertuko naute Barakaldoko, Karrantzako eta Galdamesko euskaldunek. Bilboren tokian herri horietako bat jarrita berdin funtzionatzen du esaldiak....
iritzia-lurraldeak
Oihalezko sudur zapiak
Barikua da eta trenean noa Bilbora. Hamar minutuko errekadu bat baino ez dut egin behar eta autoz joatea azkarragoa litzateke, baina ez da hiriaren erdigunera sartzeko besteko modernoa eta arratsaldea pazientziaz hartzea erabaki dut. Sartu orduko, ama-seme batzuk eseri zaizkit aurrean. Txikia mukiak dariola doa eta zintz egiteko mukizapia atera dio helduak. Telazko mukizapi bat!...
Erreferenteak
Urte nahikotxo pasatu dira nik ahots goran eta harro esan ahal izateko nerabezaroan YouTubeko lesbiana guztien bideoak ikusten nituela. Urte nahikotxo pasatu baitira ahots goran eta harro esateko bollera naizela, baina horrek ez dit inoiz beste aitortzak besteko lotsarik eman. Lotsaz gorde izan dut beti, bere edukiari gehitzen baitzitzaion nahiko frikia zela kontu horiek YouTuben...
Bazkalosteko ebakia
Izugarri gustatzen zait kafea. Saiatu izan naiz kaferik gabeko denboraldiren bat egiten iraganean, horrenbeste hartzeak kalte egingo zidalakoan. Barne-korrontearen kontrako saiakera gisa hartzen nuen, joera automatikoa bihur ez zedin. Ez nago ziur, baina esango nuke ez dudala astebete baino gehiago iraun kafe tantarik probatu gabe. Aspaldi da, ordea, horrelako geldialdirik egin ez dudala. Gaur, ia egunero...
Epe luzeko zaintza
Irailean, Bilbon egin zen iraupen luzeko zainketen politikei buruzko Europako 7. kongresua. Euskalduna jauregian bildu ziren hirurehundik gora nazioarteko aditu, espezialista eta ordezkari politiko, eta irekiera ekitaldian izan zen Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia. Bizkaiaren erradiografia txiki bat egin zuen Etxanobek: lurraldeko biztanleen batez besteko adina 46,7 urtekoa da, eta 83 urtekoa da bizi itxaropena....
Nahita edo nahi gabe ahaztea
Atea giltzaz itxita dago? Non aparkatu nuen kotxea? Deitu diezaiokegu azkar joateak eragindako despiste, deitu diezaiokegu alzheimer hastapen. Euskal Herrian, 53.000 pertsonatik gora dira dementziak jota daudenak. Dementzia, eta alzheimerra bereziki, dependentzia maila handieneko desgaitasuna da. Garrantzi handirik gabeko kontuak atzenduko dituzu hasieran eta janaria nola irentsi ahazteraino hel zaitezke bukaerarako. Ziur zure inguruko norbait...
Erromesak eta turistak, edo biak batera
Batzuetan, bizitzak leku bitxietara eramaten zaitu, eta zelan izan den oso ondo ez dakidala, nazioarteko «bidaiarien» Telegram talde batean agertu naiz gaur. Bidaiariak, kakotx artean, mezuak irakurtzera sartu eta lehenengo mezuan «munduko biztanle» bat aurkitu dudalako; herririk ez duten horietakoa, baina bai pasaportea eta mardula gainera, granate kolorekoa, noski. Bada, gauzak zelan diren, hori irakurri dudanean etxean...
Baldosa ezagunak
Kuriositatea eragin izan dit betidanik elkarren arteko ezberdintasunei erreparatzeak, bakoitzaren egunerokoa kudeatzeko modua aztertzeak. Sarritan bati falta zaion gaitasuna ondokoaren dohaina izaten da, zeuretzako gozamena dakarren hori neure ametsik gaiztoena izan daitekeen bezala. Zalantza dut norbere nortasuna geure ekintzek markatzen ote duten edota aurrean dugunari begiratzeko moduak. Eta onartzea zaila zaidan arren, sentitzen dut askotan...
Emantzipaziorako laguntzak
Duela pare bat aste, bi lagunekin elkartu nintzen aspaldiko partez, eta azkenaldian egunerokoa bihurtu zaigun gai bat izan genuen hizpide: etxebizitza. Zehazki, diru laguntzen gaiari heldu diogu berehala. Izan ere, diru laguntzen agendak markatzen du nire eta nire inguruko gazteen emantzipazio ahalmena. Gaur-gaurkoz, Bizkaian 30 urtetik beherako gazteok bi diru laguntza jasotzeko aukera daukagu: Gaztelagun,...
Sokak gehiegi tenkatzea
Aurreko astean zehar jokatu zen munduko lur gaineko sokatira txapelketa. Hankak lurrean zoli eta hortzak estututa ikusi zituzten bertan Goiherriko eta Gaztediko tiratzaileak. Zutabe honen atzean datorrenak ere, ondo daki zer diren sokaren mutur batean nahikoa ez izatearen beldurra, eta, bestean, bertigoz egindako saltoaren osteko euforia izatea (ez da alferrik idazten dudan lehena). Baina hori...