Gizarte Langintza ikasi zuen Marta Calvok (Durango, 1990), eta gizarte partaidetza eta garapena aztertzeko master bat egin zuen gero. Egun, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako umeak eta nerabeak babesteko sistemari buruzko doktoretza ari da egiten. Datuak bildu bitartean, Abadiñon egondako Nuestra Señora de Begoña umeentzako barnetegi frankistaren berri izan zuen, eta hori aztertzeari ekin. Ikerketa lan horregatik, hain zuzen, Ikerlari...
Elkarrizketa
«Erabaki garrantzitsu guztiak bizikleta gainean hartu ditut»
Ondarroan egun batzuk pasatzetik bueltan jarri du hitzordua Angel Toña (Ondarroa, 1952) ekonomialariak Bizkaiko Hitza-rekin, Bilboko Begoñako basilikan. Gertu duen bulegoan eman du elkarrizketa. «Ciclismo a fondo aldizkaria argitaratzeko sortu genuen enpresaren egoitza da hau», azaldu du, sartu aurretik. Barruan, eskumara, bizikletak ditu eskegiak: hiru bereak, semearena, eta joan den astean Pirinioetan ibiltzeko utzi dioten elektriko bat....
«Bezeroak ezin du sentitu jatetxe guztietan antzeko gauzak jaten dituela»
Daniel Garcia Gomez (Valdefuentes de Sangusin, Espainia, 1953) 15 urte zituela hasi zen sukaldean. Duela 56 urte, Bilboko Zortziko jatetxea sortu zuen, familiakoekin. Uztailaren 13an itzali zuten sukaldeko sua behin betiko. Astelehenetik eguaztenera lokala desmuntatzen ibili dira. Langileak aurrera eta atzera dabiltzala egin du berba Bizkaiko Hitza-rekin, martitzen goizean. Argazkilariak leihotik begira egin dio argazkietako...
«Moden ondorioz, tokiko harriak kentzen dira eraikuntzetatik»
Geologia Zientzien Nazioarteko Batasunak ondare harri izendatu du Ereño gorria izeneko kareharria. Joan den barikuan egin zuten ekitaldia, Gautegiz Arteagako Andrabide harrobian, eta, besteak beste, han izan zen EHUko Geologia Saileko ikerlari Laura Damas Molla (Barakaldo, 1978). Kareharri honen inguruan egin zuen tesia Damasek, eta hark sustatu du izendapena eskatzea. Zer da Ereño gorria? Zerk egiten...
«Leku guztietan ditut ezagunak irratiari esker, eta anekdota asko ere bai»
Enpresa ikasketak egin zituen Mikel Astelarrak (Muxika, 1958). Gerora, baina, ez du sekula horretan jardun: irrati esatari aritu da Bilboko Herri Irratian eta Bizkaia Irratian. Zorion agurrak bidaltzeko tartean gidari izan da urte luzez, eta kirol esatari moduan ere ospea lortu du. Erretiroa hartu berri du. Gernika-Lumoko zesta eskolako presidentea da egun, eta politikagintzan ere...
«Uste dut denok pasatu beharko genukeela denboraldi bat politikan»
Ezetzik esaten ez dakiela aitortu du elkarrizketan Jasone Agirre Garitaonaindiak (Abadiño, 1968) barre artean. 1991tik 2016ra EITBn aritu ostean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburu izateko eskatu zioten, eta baiezkoa eman zuen: «Ezetz esan izan banu, badakit bizitza osoan damutuko nintzatekeela». LABeko ordezkari izana da EITBko batzordean, eta bertako Erredakzio Kontseiluaren sortzaileetako bat izan...
«Ama biologikoa topatu nuenean jakin nuen ez nintzela ostutako ume bat»
Galiziarra da emakumea; haren amak monasterio batean utzi zuen jaioberria zela. Bilboko gizon bat ezagutu zuen, abandonatua orobat hiribilduko Erruki Etxean. Maitemindu egin ziren, eta abandonatutako haur bat adoptatu zuten gerora, Bilbon, ilegalki, eta Parisera eraman zuten. «Zergatik batu gara hiru umezurtz horiek: ama, aita eta hirurok? Nolatan gertatu da hori? Francoren diktadura gure historian...
«Euskaraz gutxiago bizitzeak bizitasuna kentzen dio euskarari»
Ibiltzeko makulu baten laguntza behar duen arren, burua oso argi du Ander Manterola Aldekoa etnografo eta abadeak (Zeanuri, 1934). Ibilbide oparoa egin du Elizari eta euskal kulturari lotuta. Eusko Ikaskuntzan ardura postuetan ibili da, Etniker taldearen Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren arduraduna da, Labayru fundazioaren buru izan da urte luzez, eta hango Euskal Biblioteka sortu zuen....
«’Babel’ alegoria bat da: ez dugu elkar ulertzen, ezta geure burua ere»
Zerurantz doazen eraikinak dirudite; tartean, Bilboko hainbat daude, hala nola Guggenheim museoa eta Iberdrola dorrea, Angel J. Sanchez (Salamanca, Espainia, 1961) Getxon bizi den argazkilariaren Babel irudi sortan. Argazkien angelu kontrapikatuak areagotu egiten du neurrigabetasun sentsazioa, eta bildumaren izenak berretsi egiten du egituren asmo jainkotiarra. Sanchezek sinbolikoki erabili ditu eraikin horiek, eta hainbat aitortza jaso...
«Ondo hiltzeak ez du esan nahi Begoñako Amatxuren besoetan hilko zarenik»
Maiatzaren 17an eman zuen Bizkaiko Psikologia Elkargoak lehen Psikologia saria, Bilbon. Marije Goikoetxea Iturregi (Mungia, 1961) psikologo eta Deustuko Unibertsitateko irakasleari eman zion. Psikologia beste esparru batzuetara zabaltzen egindako lana goraipatu diote, Begoña Rueda dekanoaren arabera: etikara, bioetikara, osasun arlora eta gizarte zerbitzuetara. Ekitaldia bukatu eta bilera batean parte hartu ondoren elkartu zen Bizkaiko Hitza-rekin, Bilboko...