Bizkaia

Haize berriak ekarri dituzte bertsolaritzara

Haize berriak ekarri dituzte bertsolaritzara

​Izate bat baino gehiago, jarrera bat aldarrikatzen du señora berbak, eta horixe goraipatzen dute Señora bertso sariketaren bitartez. Emakumeei zein hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateei ikusgaitasuna emateko asmoz sortu zuten 2021ean, eta laugarrenez egingo dute bihar, Portugaleten, Merkatu plazan. «Helburua da marko transfeminista baten barruan bertsolaritzaren lehia birformulatzea eta bertsolarien arteko sareak indartzea», adierazi du...

Etorkizuneko oihalen josketa

Etorkizuneko oihalen josketa

​Jarduera jasangarriagoa garatu beharrak ekonomiaren sektore asko kezkatu ditu, eta, agian industria kutsagarrienetako bat izateagatik, modako diseinatzaile eta zale askok dute ahotan ingurumenaren zaintza, materialen xahuketa saihesteko ahalegina, tindu naturalak erabiltzeko premia, osagai berri eta ez hain kaltegarrietara jotzeko interesa, artisautza moldeak berreskuratzen dituzten jarduerak. Eta joerok agerikoak dira modarekin lotutako ekintzetan. Hala, Balmasedako Encartada...

«Materialen osagaiekin jolastea da kontua»

«Materialen osagaiekin jolastea da kontua»

​Laborategietan ere egin daiteke moda jasangarria. EHUko Kimika Makromolekularreko ikerketa taldeak polimeroekin egiten du lan; propietate jakin batzuk dituzten ehunak lortzeko, besteak beste. Ikerketaren inguruan mintzatuko da Leire Ruiz taldekidea (Bilbo, 1977) bihar Balmasedan, La Encartada Modan. Zer ari zarete ikertzen? Makromolekulak edo polimeroak ikertzen ditugu. Plastikoen antzeko materialak, baina jasangarriagoak. Adibidez, ikasle bat itsasoko haize...

Santutegi bat Enkarterriko sahastietan

Santutegi bat Enkarterriko sahastietan

​Ondarroan, lantzioak; Galdakaon, mozoloak; Larrabetzun, akerrak; eta Zallan, sorginak. Enkarterriko herri horretako biztanleen ezizenaren sorrera hango San Pedro Zarikete baselizan aurkitu daiteke. Aspaldi, bizkaitarrak zein kanpotarrak joaten ziren hara, sorginkeriak kentzera eta buruko gaitzak sendatzera. Hala ere, baseliza horrek istorio askoz aberatsagoa dauka. Hori deskubritu eta argitara eman nahian dabil hango talde bat, orain dela...

«’Babel’ alegoria bat da: ez dugu elkar ulertzen, ezta geure burua ere»

«’Babel’ alegoria bat da: ez dugu elkar ulertzen, ezta geure burua ere»

​Zerurantz doazen eraikinak dirudite; tartean, Bilboko hainbat daude, hala nola Guggenheim museoa eta Iberdrola dorrea, Angel J. Sanchez (Salamanca, Espainia, 1961) Getxon bizi den argazkilariaren Babel irudi sortan. Argazkien angelu kontrapikatuak areagotu egiten du neurrigabetasun sentsazioa, eta bildumaren izenak berretsi egiten du egituren asmo jainkotiarra. Sanchezek sinbolikoki erabili ditu eraikin horiek, eta hainbat aitortza jaso...

Balioetan txapeldun

Balioetan txapeldun

​Iñigo Crespo kazetariari eta Tomas Ondarra irudigileari Athleticeko Genuine taldearen istorioa bilduko zuen liburu bat sortzeko eskatu zieten. Crespok gogoratu duenez, Ondarraren estudioan bildu ziren lehenengoz. Esan zieten Esteban Feijoo entrenatzaileak kontatuko ziela jakin beharreko guztia, eta Espainiako Ligaren eta Athleticen web orrietan izango zituztela datuak. Daborduko bost denboraldi izan ditu Espainiako Genuine ligak, eta bostetan...

Bilbo ‘grey capital’

Bilbo ‘grey capital’

​Duela hilabete bat —maiatzaren 2an—, 1.200 pertsonak baino gehiagok Bilboko Zorrotza auzoko kaleak zeharkatu zituzten Sader eta Profersa enpresen leku aldatzea aldarrikatuz. Hondakinen kudeaketa jarduera nagusitzat duten bi lantegi horiek, gauero, Zorrotza inguruko eta ibaiaren beste aldeko auzoetako airea kutsatzen dute. Hori dela eta, Zorrotzan, Altamiran, Masustegin, Olabeagan, Basurtun, Deustuko Erriberan, San Ignazion, Elorrietan eta Deustun...

Jai herrikoien mugimenduak uste du Batuz-Ticket Bai sistemak «arriskuan» jarriko dituela festak

Jai herrikoien mugimenduak uste du Batuz-Ticket Bai sistemak «arriskuan» jarriko dituela festak

​Bizkaiko txosnek Batuz sistemaren barruan sartu beharko dute, eta, izaera juridikoaren arabera, 2025era edo 2026ra bitarteko epea izango dute horretarako. Hala azpimarratu zuen Leixuri Arrizabalagak, Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak, joan den asteko gobernu kontseiluaren ostean egindako agerraldian, Bilbon. Iruzurrari aurre egiteko eta jardun ekonomikoa kontrolatzeko sistema berria da Batuz —harekin batera doa Ticket Bai faktura...

Laminak eta lamiakotarrak

Laminak eta lamiakotarrak

​Antonio Truebak Lamiaren kantua istorioan bildutako kondairaren arabera, XVII. mendean Leioako Berriz mendian Prudentzia izeneko andre bat bizi zen; ondoko baserrian, berriz, Martin. Laiatzeko garaian lanerako elkartzen ziren, eta maitemindu egin ziren. Ezkondu eta gutxira, Martin hil egin zen, gaztainondo batetik erorita. Handik bi hilabetera jaio zen Inazio semea. Prudentzia ahalegindu zen semeak gurasoen bideari jarraitu...

Emakumezkoen Urrezko Pala Txapelketa egingo dute Mungian, lehenengo aldiz

Emakumezkoen Urrezko Pala Txapelketa egingo dute Mungian, lehenengo aldiz

​Ostera ere palaren hiriburu bihurtu da Mungia azken egunotan. Urrezko Pala Txapelketa jokatzen ari dira, baina badu berezitasunik: lehen aldiz, emakumezkoen txapelketa egiten ari dira. Pixkanaka bada ere, emakumeek gero eta presentzia handiagoa dute orain arte gizonezkoentzat soilik ziren zenbait kirol modalitatetan, eta horren erakusgarri izan gura du txapelketak. Joan den asteburuan jokatu zuten lehenengo...