«Ondarearen hilabetea da urria Bizkaian». Hala adierazi du Lexuri Arrizabalaga Bizkaiko Kultura, Euskara eta Kirol diputatuak, eta ez zaio arrazoirik falta: bihar hasi eta urri osoan Ondarearen Europako Jardunaldiak egingo dituzte: «Klasiko bat bihurtu dira urteko kultura egitarauaren barruan». 24. aldia izango da aurtengoa, eta Bideen, sareen eta loturen ondarea leloa aukeratu dute izenburutzat. Herritarren...
Bizkaia
Putxera sukaldari onenak lehiatuko dira gaur Balmasedan
Putxera lehiaketetan ibili ohi diren 25 sukaldari afizionatu onenak, sukaldaritza arloko 25 profesionalek epaituta. Gaur I. Borja Aretxederra memoriala lehiatuko da, Balmasedako Horcasitas jauregian. Balmasedako Putxera Kofradiak antolatu du, euren kide eta lehiaketetan ibiltzen zen Borja Aretxederra omentzeko. Iaz hil zen, 52 urterekin. «Bat-batean joan zen, eta hutsune handia utzi du, bai kofradian, bai lehiaketetan....
Baldosa ezagunak
Kuriositatea eragin izan dit betidanik elkarren arteko ezberdintasunei erreparatzeak, bakoitzaren egunerokoa kudeatzeko modua aztertzeak. Sarritan bati falta zaion gaitasuna ondokoaren dohaina izaten da, zeuretzako gozamena dakarren hori neure ametsik gaiztoena izan daitekeen bezala. Zalantza dut norbere nortasuna geure ekintzek markatzen ote duten edota aurrean dugunari begiratzeko moduak. Eta onartzea zaila zaidan arren, sentitzen dut askotan...
Etxanobek esan du herritarrekin ipiniko direla Guggenheimen mugak
Hainbat berbaldi egin ditu Elixabete Etxanobek Bizkaiko ahaldun nagusi den urte luzean. Baina eguaztenean Gernika-Lumon Batzar Nagusietan egindakoak aparteko garrantzia zuen, berak aitortu bezala: «Zaila da folio zuriari aurre egitea». Azkenean, 33 folio. Politika orokorreko lehen osoko bilkura izan du. Bizkaia ondo ikusten duela adierazi du: «Gizarte modernoa gara, aurreratua; gizarte kohesioa bermatzen duten zerbitzu...
Profesionalek erregulazio zorrotzago bat gura dute
Gidari turistikoek hamar urte baino gehiago daramate haien jarduna erregulatu dadila eskatzen, baina administrazioak orain arte egin dituen urratsak ez dira nahikoa, Eneko Elexpuru Guidari enpresako arduradun eta Apit elkarteko kidearen irudiko. Are, Eusko Jaurlaritzak gidari turistikoen inguruko lege bat atera zuen martxoan, baina, Apiteko kidearen iritziz, herren geratzen da, adibidez, Kantabrian, Andaluzian (Espainia) edo...
Gidarik gabeko gidariak
Turista talde bat batu da gidariaren inguruan, Bizkaiko kale edo eremu monumental batean. Arkitektura eta ohiturak jorratu dituzte bisitan, eta, adibidez, historiari heldu dio orain gidariak. Haren azalpenak aditu ostean, baina, entzule batek muturra okertu du. «Gernika-Lumoko Batzar Etxean zatarkeriak entzun izan ditut inoiz… Edo, adibidez, entzun izan dut esaten Bilbo fabrikaz beteta zegoela, edo...
«Hori Bai zutunik dagoen bitartean, musika eskaintza egongo da Larrabetzun»
Duela hamar urtetik hona, Domekak Hori Bain musika zikloa antolatzen aritu da Gotzon Barandiaran (Larrabetzu, 1974), hileko hirugarren domeketan, Larrabetzun, Hori Bai gaztetxean. Denera, ehun bat emanaldi antolatu dituzte urte hauetan guztietan, eta hasiberriei zein aspalditik musikan dabiltzanei plaza bat eskaintzea izan dute helburu, euskara erdigunean jarrita betiere. Aurten egingo dute azkenengoz. Ruper Ordorika —etzi—,...
«Damutu behar badut, izan dadila egin dudan zerbaitengatik»
Kafe amerikarra eskatu dio Amaia Uribe kazetariak (Forua, 1985) zerbitzariari tabernara sartu orduko. «Lehendik dudan ohitura bat da, ez da New Yorken bizi izanaren ondorio», aitortu du barre artean. EITBren New Yorkeko berriemailea izan da 2018tik 2022ra. Egun Bilboko erredakzioan egonkortuta badago ere, aukera guztietarako prest dagoela adierazi du. Azaroaren hasieran New Yorkera itzuliko da,...
«Sozialki indar handia du Kakarraldok»
«Asko» eman dio herriari Plentziako Kakarraldo errugbi klubak, David Crestelo jokalariaren (Plentzia, 1977) iritziz. Egindako ahalegin guztia herritarren memorian gordetzeko asmoz, Kakarraldo errugbi taldea. Del nacimiento del rugby en Plentzia a la consolidación de un gran club liburua argitaratu du: 1975ean taldea sortzeko lehen pausoak eman zirenetik 2008ra artekoa jaso du. Dokumentazio lan luze baten...
Itsuki irratia bueltatzeko akordioa egin dute Bermeoko Udalak eta Kostarri elkarteak
«Itsuki irratiak garrantzi handia du Bermeon: herritarren nortasunaren eta izaeraren ispilu izan da beti». Hala esan du Josu Urkidi Elortegi Kostarri kultur elkarteko zuzendariak. Urkidi duela urte erdi bat murgildu zen irratia eraberritzeko proiektuan. Hain zuzen, 2022an arrazoi ekonomikoek Itsuki irratiaren amaiera eragin zuten, eta, ordutik, itxita mantendu dituzte estudioko ateak. Bermeotarren «informazio beharrak» asetzeko asmoz, ordea, hedabidea bueltatzeko hitzarmena...