Bizkaia

Turistek hartua dute auzoa

Turistek hartua dute auzoa

​«Udalak betidanik ziurtatu du Bilbok ez duela Bartzelonaren edo Donostiaren antza turismo ereduari dagokionez. Eta guk hala izaten jarraitzea nahi dugu, turistifikazioa erregulatzeko neurriak ahalik eta lasterrena hartuz», adierazi du German Urizar Bihotzean Zazpikaleetako auzo elkarteko kideak. Hain zuzen, Bilboko alde zaharrean azken urteotan irekitako alokairu turistikorako bizilekuek eta hotelek bizilagunen egunerokoan eragiten dituzten ondorioak salatzeko protesta egin zuen elkarteak...

«Artarako, egoera orokorrari erreparatu behar zaio»

«Artarako, egoera orokorrari erreparatu behar zaio»

​Gertakari kardiobaskularrik gertatu ez dadin, ezinbestekoa da lehen arretan egiten den prebentzio lana, Iñaki Martinen (Erandio, 1962) hitzei erreparatuta. Osakidetzako familia medikua da Martin, Bilboko Indautxu osasun zentroan, eta, atzera begiratuta, baieztatu du azken hamarkadetan behera egin dutela gertakari kardiobaskular larriek, lehen arretan egiten den kontrolari esker. Bilboko Medikuntza Astean parte hartu du, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren...

Jaietako biharamuna garbitzeko

Jaietako biharamuna garbitzeko

​Duela bi urteko Madalen egunaren biharamuna izan zen. Sare sozialetan zabal-zabal zebilen argazkia, udal garbitzaileek eurek egindakoa: Elantxobeko portu inguruek eta kaleek zabortegi baten itxura zuten. Plastikozko edalontziak, poltsak, botilak… dena behegainean botata. Itsasorako bidea hartu zuten horietako askok eta askok. Itsasoan hondoratu aurretik ia hamar tona hondakin atera zituzten uretatik, Eusko Jaurlaritzako Portuetako Zuzendaritzak...

Oraindik urrun dute Bilbo

Oraindik urrun dute Bilbo

​Berri ona eta «adar jotzea». Bietarikoa dela iruditu zaie Bilbo hegoaldeko auzoetakoei metroaren laugarren linearen ibilbidea berraztertzeko asmoa. Irailaren 23an, Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburua Eusko Legebiltzarrean izan zen, agintaldian bere sailak egingo duena azaltzera joanda. Besteak beste, iragarri zuen laugarren linearako hasieran pentsatu zuten ibilbidera itzultzea proposatu diotela Bizkaiko Foru Aldundiari,...

Erromesak eta turistak, edo biak batera

Erromesak eta turistak, edo biak batera

​Batzuetan, bizitzak leku bitxietara eramaten zaitu, eta zelan izan den oso ondo ez dakidala, nazioarteko «bidaiarien» Telegram talde batean agertu naiz gaur. Bidaiariak, kakotx artean, mezuak irakurtzera sartu eta lehenengo mezuan «munduko biztanle» bat aurkitu dudalako; herririk ez duten horietakoa, baina bai pasaportea eta mardula gainera, granate kolorekoa, noski. Bada, gauzak zelan diren, hori irakurri dudanean etxean...

Ezaguna denaren beste ikuspuntu bat

Ezaguna denaren beste ikuspuntu bat

​Euskalduna jauregia, Kale Nagusia, Bidebarrietako Udal Liburutegia… Bilboko paisaiaren elementu finkoak dira, eta edozein oinezkok egunero egiten du topo haiekin. Baina, ezagunak izanagatik, kutsu bereziago bat hartzen dute urtean asteburu batez: Bilboko Out arkitektura kolektiboak eta udalak antolatuta, hiriko eta Bizkaiko makina bat eraikin eta eremu bisitatzeko aukera ematen du Open jaialdiak, eta, halaber, eraikinon...

Udazkenean egiteko kultur osterak

Udazkenean egiteko kultur osterak

​Udazkenero bezala, Ostera kultur ziklo ibiltaria antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Euskarazko eskaintza kulturala Bizkaiko herrietara zabaltzea du helburu egitasmoak, eta, urtero-urtero, lurraldeko herri batean egiten dute. 25. aldiz egingo dute aurten, eta, besteak beste, musika, dantza, haurrentzako ikuskizunak eta solasaldiak prestatu dituzte. Balmasedan, Arrigorriagan eta Abadiñon izango dira saioak aurten; atzo...

«Bizkarrean arazorik ez badugu ere, lunbalgia garatu dezakegu»

«Bizkarrean arazorik ez badugu ere, lunbalgia garatu dezakegu»

​Fisioterapiaren Nazioarteko Eguna gogoratzeko hainbat hitzaldi antolatu ditu Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak, Bilbon. Ion Laskurain fisioterapeuta izan da hizlarietako bat (Arrasate, Gipuzkoa, 1977), eta egiten duen lanaz aritu zen bertan. EHUko irakaslea izateaz gainera, lunbalgiaren jatorria aztertzeko eta ospitaleetan pazienteei eskaintzen dizkieten tratamenduak hobetzeko Musculoskeletal Pain proiektuko ikertzailea da. Laskurainek esan duenez, osasun sistema publikoan...

Auzoa elkarrekin biziko den etxea

Auzoa elkarrekin biziko den etxea

​Aurreko agintaldian, Bilboko Udalak eta Telefonicak akordio bat egin zuten, eta, ondorioz, telefono konpainiak Bilboko San Frantzisko auzoan duen eraikina udal jabetzakoa da. Udalak iragarri zuen auzoari zerbitzuak eskaintzeko erabiliko duela. Oraindik hutsik dago, eta, udalak ezer erabaki aurretik, auzoak bere proposamena egin nahi izan du: Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Ehunka sare komunitarioak...

Martxan da Arnasetik bideo-sormen lehiaketaren III. aldia

Martxan da Arnasetik bideo-sormen lehiaketaren III. aldia

​Arnasa Gararen Arnasetik bideo-sormen lehiaketa berria abian da. Udalerri euskaldunetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta pizteko sortu zen, eta hirugarren aldia da hau. 10 eta 16 urte arteko sortzaileek hartu ahal izango dute parte, banaka zein taldeka, lanak urriaren 31ra arte bidaltzen badituzte. Arnasguneetako gazteen sormenari erronka jo nahi diote Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta...