Bizkaia

Arratian “plan estrategiko orokor bat beharrezkoa” dela dio EH Bilduk

"Alarma guztiak piztuta daude Arratian, eskualde honen etorkizuna kinka larrian dago". Alarma mezu hori zabaldu du EH Bildu koalizioak eskualdearen egoerari buruzko analisia eginez. Horren aurrean, erakundeei ezer ez egitea egotzi diete. "Arazoari aurrea hartu beharrean, egoera okertzen denean, berandu denean, irtenbide partzialak bilatzera mugatzen dira", salatu dute.

Hori horrela, "Arratiako egoeraren irakurketa errealetik abiatu eta eskualde honen iraupena bermatuko duen plan estrategiko orokor bat" bultzatu behar dela adierazi dute EH Bilduk Arratiako udaletan dituen hainbat hautetsik.

Horretarako, "guztion esku hartzea beharrezkoa" izango dela adierazi dute, "tamalez, Arratiaren iraupena" ez dagoelako soilik arratiarren esku. Beraz, ezinbestekotzat jo dute "lehenbailehen neurriak hartzea". Instituzio, eragile politiko, sindikal, sozial eta herritarren inplikazioa bilatuko dutela adierazi dute koalizioko ordezkariek, "egoera aztertu eta Arratiako etorkizuna bermatuko duen plana guztion artean adostu eta osatzeko".

Gainera, bide hori egin ahal izateko zenbait eginbehar finkatu dituzte daborduko. Batetik, datozen asteetan eskualdeko eragile politiko, sindikal eta sozialekin harremanetan jarriko direla azaldu dute. Egoerari buruzko hausnarketa egin eta "irtenbideak adostea" da batzarron xedea.

Horrez gain, datorren eguenerako —otsailaren 6a— solasaldi bat antolatu dute "egoera sozio-ekonomikoa ulertzeko gakoak" azaltzeko. 19:30ean egingo dute, Lemoako erretiratuen etxean.

Azkenik, hilaren 15ean, zapatuz, martxa bat egingo dute, Bedia eta Igorre artean. "Egoeraren larritasuna irudikatu eta irtenbidea guztien artean" bilatu behar dutela aldarrikatzea izango da protesta ekintza horren helburua. 11:00etan emango diote hasiera martxari.

Arratiaren analisia

Abiatuko duten dinamikaren berri emateaz gain, eskualdeak bizi duen egoera ere deskribatu gura izan du koalizioak. Langabeziak Arratian eragindako "benetako arazoa" ekarri zuten gogora: "1.000 pertsona baino gehiago daude lanik barik". Azken lau urteotan %20 egin du gora kopuru horrek.

Enpresa txiki eta ertainek eskualdeko ekonomian izan duten "pisu oso handia" gogora ekarri ostean, "isilpeko desindustrializazio prozesu bat" gertatzen ari dela salatu dute. Ostalaritzako negozioek eta denda txikiek ahal duten moduan irauten dutela azaldu dute. Nekazaritzari dagokionez, azkenik, "jarduera subsidiarioa" bihurtzen ari dela agertu dute, "lehen sektorea bultzatzeko politika errealen faltan".

Bestalde, oinarrizko gizarte zerbitzuak apurka desagerrarazten ari direla esan dute, "instituzioei eskubide horiek bermatzeko ardura kenduz eta pribatizazioari ateak zabalduz". Enplegu suntsiketa "larria" dela ohartarazi dute. Lan baldintzen prekarizazioa aipatu ostean, aurki egoera are gehiago okertuko dela iragarri dute. Bilakaera hori "krisialdiaren aitzakiaz inposatutako politika ekonomikoen zein erreformen emaitza" dela azpimarratu du EH Bildu koalizioak.

Literatura, denen eskura

Irakurtzeko grina izan, baina ezin liburu bat zabaldu eta osorik ulertu, istorioaz erabat jabetu eta gozatu. Askok dituzte irakurtzeko eta irakurritakoa ulertzeko zailtasunak. Eta horiei irtenbide bat emate aldera, duela urtebete pasatxo martxan jarri...

AKADANTZ, KALEKO ERRITMOEN LEHIAKETA

Akadantz, kaleko dantzen lehiaketa egingo dute bihar Elorrion, Arriola antzokian. 18:00etan ekingo diote txapelketari. Hiru eratako koreografiek osatuko dute saioa: batetik, urban dance izeneko dantzak egingo dituzte; esperimental eta breakdance esti...

Hezeguneen Eguna egingo dute Urdaibain igandean

GAUTEGIZ ARTEAGA. Igandean Hezeguneen Nazioarteko Eguna da. Bizkaiak Urdaibain eta Gorbeian ospatuko du. Gautegiz-Arteagako Urdaibai Bird Centerren ordu eta erdiko doako bisita gidatu bi eskainiko dira. Bakoitzean 20 lagunek parte hartu ahal izango du...

EAEko kutsadura jaitsi egin da, eta Bilbo da kutsadura gehien duen herria

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako airearen kalitatea nabarmen hobetu da azken hamarkadan, batez ere industria sektoreak "etxerako lanak" egin ostean. Hori da, behintzat, Josean Galera Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak eta Alejandra Iturrioz Ingurumen zuzendariak kaleratutako txostenean diotena. Dena dela, zirkulazioa bihurtu da orain kutsaduraren erantzule nagusia, eta arlo horretan jarriko dituzte esfortzu handienak. Biztanle kopurua kontuan edukiz, Bilboaldea da kutsadura gehien duen gunea —Bilbo da gehien duen herria—.

Hala ere, eskualdeko kutsadura oso urrun dago 1980ko hamarkadan neurtu izandakoarekin, eta ziurtatu dute horren arrazoia hainbat faktoreri esker lortu dela. Metroa eraikitzeak, autobus linea berriak hedatzeak eta autoen motorrak ekologikoagoak egiteak kutsadura hori jaistea ekarri du.

Genero indarkeriaren 1.164 biktima lagundu ziren iaz

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko laguntza psikologikorako zerbitzuak genero indarkeriaren 1.164 biktima lagundu zituen iaz; horietatik, 625 kasu berriak ziren. Tratu txarrak eta sexu-erasoak gertatzen direnean familian esku hartz...

Klub berriak martxan hasiko dira otsailean eta martxoan

Irakurketa klub asko eguneko zentroetan egiten diren arren, zenbait liburutegik ere ematen dute horretarako aukera. Otsailaren 10ean, Bilbo Zaharreko San Frantzisko liburutegian ekingo diote bati. Etorkinen kolektiboa erakartzea izango dute helburu. M...

“Meditazioa da buru osasunaren gakoa”

Roberto Alzibar Martinez (Bilbo, 1959) estresa eta antsietatea murrizteko eta kontrolpean izateko Mindfulness teknika irakaslea da. Metodo horren bidez, meditazioa landu eta buruko pentsamenduak kontrolatzen ikasten da. Alzibarrek zeraman eromenezko l...