DISKO FESTA, OIHAN VEGAREN ESKUTIK

Oihan Vega DJ bergararra bertatik bertara, zuzenean ikusteko aukera izango da gaur, Bermeoko Kafe Antzokian. Aurreko egunetan, beste hainbat herritatik ibili da. 18:00etan hasi eta 21:00etara bitartean, bere disko festa berezia martxan jarriko du, dantzazaleak mugimenduan jartzeko. Oso gaztetatik sartu zen musikaren munduan, eta alor horretan ikasketak ere egin zituen Bilbon. Perkusio jotzaile, piano jotzaile eta konpositore eskolak jaso zituen gazte-gazterik. Biharko festarako sarrerak salgai daude Kafe Antzokian bertan, Luma liburu dendan eta futbol zelaian. 16 urtera artekoek bi euro eta erdi ordaindu beharko dituzte; hortik gorakoek, lau euro.