Bizkaia

Eskerrak emateko esperimentua

Eskerrak emateko esperimentua

​Zamudioko Lagatzu Euskera Alkarteak 25 urte bete ditu. Kultura bere bidean ekitaldiarekin ospatuko dute, zapatuan, herriko kiroldegian, eta ez dute edonola ospatuko: hamazazpi artista musikal igoko dituzte oholtzara, talderik barik. Gonbidatuen artean, Gozategiko Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxea daude, eta AMAK taldeko Amaia Oreja, Kris Solano eta Maixa Lizarribar. Horiez gain, Zamudion izango dira Betagarriko...

«Nire minei hitz egiteko aukera eman dit musikak: mina kudeatzeko modu bat da»

«Nire minei hitz egiteko aukera eman dit musikak: mina kudeatzeko modu bat da»

​Lasaitasuna da nagusi Fruizko Gaua musika estudioaren kanpoaldean. Barruan ere, isilik dago dena. Musika tresnak daude egurrezko estudioaren alde guztietan; nabari da talderen bat grabaketa lanetan dabilela. Iker Villa musikari eta Gaua estudioko kidea (Barakaldo, 1995) etxean bezala dabil, alde batetik bestera. Musika da haren bizitzaren ardatza: Revolta Permanent eta STR taldeetan jotzen du gaur...

Zinema bazterrezina

Zinema bazterrezina

​Irizpide estetikoak agerikoak dira irudietan: kolore biziak, deigarriak, arriskatuak; plano orokor indartsuak, enkoadraketa bereziak. Baina trebetasun artistikotik haragoko balioak dituzte filmok, Juan Carlos Vazquez Velasco Zinema Ikusezina jaialdiko zuzendariak aldarrikatu duenez. «Hollywooden eta abarretan, askotan zinema egin izan dute entretenitzeko edo ideologia jakin batzuk helarazteko. Guk beste zentzu batean erabiltzen dugu zinema: hausnartzeko eta eraldaketa...

Eskulanaren soinu bereizgarria

Eskulanaren soinu bereizgarria

​Zarata ez da beti berdina: ozenagoa da batzuetan, erritmo biziagoa du zenbaitetan, moteldu egiten da detaileren bati arreta jartzeko… Halakoa da eskuek egiten duten soinua: aldakorra, ez-mekanikoa. «Soinu berezia da, zuk sorrarazten duzulako; zu zara egurrezko pieza bati bizitza ematen ari dena. Elkarrizketa bat da, zure eta egurraren artekoa». Hala deskribatu du luthier baten jarduna...

KirolaOn, eskola kirolean indarkeria saihesteko tresna

KirolaOn, eskola kirolean indarkeria saihesteko tresna

​«Kaixo! Miren naiz, eta 8 urte ditut. Futbolean jokatzen dut, eta aldageletan sarritan arazoak izaten ditut taldeko batekin. Ez naiz gustura sentitzen. Zer egin dezaket?». Bizkaiko Foru Aldundiak martxan ipinitako KirolaOn zerbitzuaren balizko erabiltzaile baten adibidea da, diputazioak berak emandakoa. Horrelako kasuak hainbatetan gertatzen dira eskola kirolean dabiltzanen artean. «Gehiegitan», Leixuri Arrizabalaga Kultura, Euskara eta...

«Gura barik hasi nintzen kantuan, eta orain ezin naiz kantatu barik bizi»

«Gura barik hasi nintzen kantuan, eta orain ezin naiz kantatu barik bizi»

​Txikitatik gustatu zaio musika Vanessa Goikoetxea sopranoari (Florida, AEB, 1980). Akordeoia eta pianoa jotzen daki, baina opera du benetako pasioa. Euskal Herrian ez ezik, nazioartean ere egin ditu kantu lirikoarekin lotutako ikasketak, eta horrek munduan zehar abesteko ateak ireki dizkio. Bere herri Durangoko jaietako pregoia irakurriko du gaur, 20:00etan, eta, nola ez, musika izango da helaraziko duen mezuaren ardatza....

Mahats gutxiago, baina kalitate onekoa

Mahats gutxiago, baina kalitate onekoa

​Azken urteetako beranduen, baina hasi dira aurreneko mahatsak batzen Bizkaiko mahastietan. Eguraldiak nabarmen baldintzatu du mahatsa heltzeko prozesua, eta horrek uztaren ohiko epeak atzeratzea ekarri du. Ekoizleen arabera, iaz baino txakolin gutxiago ekoitziko da aurten, baina aurreratu dute kalitatean ez duela eraginik izango. Aurtengo ziklo begetatiboa «oso konplexua» izan dela esan du Iñaki Suarez Bizkaiko...

Zaintza definitzen eta pentsatzen

Zaintza definitzen eta pentsatzen

​Ama medikuarenera laguntzea zaintza da? Eta bankura joatea aitaren paperak egitera? Umearekin parkera joatea? Txakurra edo katua albaitariarenera eroatea txertoa jartzeko? Harrikoa egitea? «Bizkaian, orotara, herritarren erdiek hori guztia zaintza dela uste dute. Ikusten dute kontzeptuak ekintza asko izendatzeko balio duela: batzuk oso agerikoak, baina baita ezkutuan pasatzen diren eguneroko beste ekintza batzuk ere», azaldu...

Nahita edo nahi gabe ahaztea

Nahita edo nahi gabe ahaztea

​Atea giltzaz itxita dago? Non aparkatu nuen kotxea? Deitu diezaiokegu azkar joateak eragindako despiste, deitu diezaiokegu alzheimer hastapen. Euskal Herrian, 53.000 pertsonatik gora dira dementziak jota daudenak. Dementzia, eta alzheimerra bereziki, dependentzia maila handieneko desgaitasuna da. Garrantzi handirik gabeko kontuak atzenduko dituzu hasieran eta janaria nola irentsi ahazteraino hel zaitezke bukaerarako. Ziur zure inguruko norbait...

«Euskaraz egindako saiakera gutxi dago, eta itzulitakoa, ia batere ez»

«Euskaraz egindako saiakera gutxi dago, eta itzulitakoa, ia batere ez»

​Bilboko Zazpikaleetan dago Zirika herri gunea; Erronda kalean, hain zuzen. Kanpotik, liburu denda bat dela irudi lezake, baina ez da hori bakarrik. Komite Internazionalistak sortu zuen 2013an, bere lokala izateko, baita Mekauen konpartsa internazionalistaren biltegi zein egoitza izateko ere, eta herri mugimenduen topaleku gisa erabiltzeko esparru autogestionatua ere bada. Gontzal Martinez de la Hidalga (Bilbo,...