Joan den zapatuan, Armintzako San Tomas jaietan eta Barakaldoko Desertu auzoan. Bihar, Arrigorriagako Abusu auzoan. Herenegun, Balmasedako San Severino jaietan. Irailean hasi eta udaberrira arte, etengabe egiten dira putxera lehiaketak han eta hemen. Balmasedako Putxeren Kofradiako Jokin Salaberriren esanetan, urtean hirurehun inguru antolatzen dira. «Batzuetan, berrehun edo hirurehun lehiakidek hartzen dute parte; beste batzuetan, 50...
Bizkaia
«Hutsa berezkoa zaio materiari, une oro dago gure inguruan»
Elementu gutxiko konposizioetan mamitzen ditu kontzeptu abstraktuak eta ideia zabalak Fernanda del Barrio argazkilariak (Mexiko Hiria, 1995). Eta, hain justu, sotiltasun horri esker izan da garaile Barakaldoko Baffest emakume argazkilarien jaialdiaren aurtengo aldian, Ensayos para llenar un vacío lanarekin (Hutsa betetzeko saiakerak, 2023). Proiektu horretan, huts forma ezberdinez mintzo diren sekuentziak ondu ditu, metaforetan aberatsa...
Lehentasun bihurtu nahi dute
COVID-19aren pandemiatik hona, «agerikoagoa» da buru osasunaren gaia gizartean, Begoña Rueda Bizkaiko Psikologiaren Elkargoko dekanoaren iritziz: «Gehiago hitz egiten da buru osasunaren inguruan, baina aurreiritziak egon badaude oraindik». Buru osasunaren eta ongizate psikologikoaren inguruko konpromisoa handitzeko asmoz, dekalogo bat aurkeztu du Bizkaiko Psikologia Elkargoak. «Funtsezko neurri eta gomendio batzuk» bildu dituzte hamar puntutan, eta gizarte...
Ilunetik zuri-gorriagora
Hasieratik egon dira, gizonekin batera. Egon dira harmailetan, animatzen, futbolaren alde teknikoagoez janzten, San Mames zelaian oihukatzen eta hunkitzen, baita jokatzen ere. Egon direla ukaezina da Bilboko Athletic Museoak inauguratu berri duen erakusketari erreparatuta —Emakumeak Athletic Cluben: itzaletik argira—, berton jaso dituzten argazki zuri-beltzetan agertzen baitira andrazko zaleen uholdeak eta andre jokalarien talde andana bat,...
«Emakumeen nekazaritza eredua haizearen kontrako joera da»
Landa Eremuko Emakumeen Mundu Eguna ospatzeko ekitaldia egin zuen asteartean Bizkaiko Foru Aldundiak, Derion. Neus Monllor (Castalla, Herrialde Katalanak, 1980) Amaterraren fundatzaile eta nekazaritza eta gizarte arloko aholkularia bertan izan zen, Bizkaiko emakume nekazarien egungo kezkak biltzeko asmoz. Besteak beste, landa eremuko «benetako errealitateari» egokitzen zaizkien neurriak behar dituztela azpimarratu du. Horrez gain, aldarrikatu du beharrezkoa dela...
Herri oso bat jaialdi bakarrean
Itsasaldien antzera, gora egiten ari da urterik urtera Bermeoko Mareak jaialdia. Askotariko arte diziplinen bitartez, abangoardia eta tradizioa uztartzen ditu egitasmoak, eta nazioarteko eta Euskal Herriko artistak izaten dira udalerrian. Aurtengoa «urte biribila» dela nabarmendu du Ane Ortube jaialdiaren antolatzaileak: hamar urte beteko ditu Mareak jaialdiak. «Oso pozik gaude. Esfortzuarekin eta ilusioarekin heldu gara...
Bermeoko ezkutuko istorioak, argitara
Aspalditik ari da Asier Romero Andonegi historialaria sare sozialen bitartez Bermeoko ondare materialaren eta immaterialaren berri ematen. Informazio hori guztia liburu batean ere bildu zuen joan den urtean: Itsosupeteko ondarea: píldoras histórico-etnográficas sobre Bermeo (Octaedro Editorial argitaletxea). Oraingo honetan, baina, aurrez aurre entzuteko aukera egongo da Bermeoko Arrantzaleen Museoan: Bermeoko altxorrak, bitxikeriak, sekretuak eta mitoak...
Epe luzeko zaintza
Irailean, Bilbon egin zen iraupen luzeko zainketen politikei buruzko Europako 7. kongresua. Euskalduna jauregian bildu ziren hirurehundik gora nazioarteko aditu, espezialista eta ordezkari politiko, eta irekiera ekitaldian izan zen Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia. Bizkaiaren erradiografia txiki bat egin zuen Etxanobek: lurraldeko biztanleen batez besteko adina 46,7 urtekoa da, eta 83 urtekoa da bizi itxaropena....
Bilbora goaz, Bilbotik gatoz
Umeak ginela, beti esaten genuen: ‘Bilbora goaz, zapatak erostera’. Zabalbiden behera joaten ginen. Han topatzen genuen Bizkaiko herri guztien sarreretan egoten ziren baldosaz egindako kartel urdin horietako bat, Bilbo idatzita. Gorakoan, Bilbokoa baino 50 metro gorako, Begoñara sartzen ginela iragartzen zuenarekin egiten genuen topo», gogoratu du Javier Perezek. 72 urte ditu. Zabalbide kalean bertan jaio...
Diktadoreak lagunduta jan zituen
Joan den barikuan, Begoñako Amaren erromeria aprobetxatuta, Bilboko udalbatzak Begoñako elizateko armarria inauguratu zuen basilika alboan. Han egon zen elizateko udaletxea. Yosu Meabebasterretxeak egin du eskultura, 1639ko grabatu batean oinarrituta. 2022an beste horrenbeste egin zuten Deustuko elizateko armarriarekin: Done Petri plaza berrituan ipini zuten, udaletxea egondako lekuan. Juan Mari Aburto alkateak kontatu duenez, abuztuaren 15eko...