Bizkaia

Meategia hustu eta auzoa utzi

Meategia hustu eta auzoa utzi

Meatzaldeko Sauco eta Burtzako auzoen balio historikoa aitortzeko borondatezko garbiketak egingo dituzte urrian. Ingurunea biziberritu eta hotel bat eraiki nahi dute.

Udako azkeneko olatua, kulturaz eta aisialdiz leporaino

Udako azkeneko olatua, kulturaz eta aisialdiz leporaino

Sopelako Udalak hamargarren urtez antolatuko du asteburu honetan Sopela Kosta Fest jaialdia, herriko elkarteekin elkarlanean. Hainbat ibilaldi, tailer, erakusketa eta lehiaketa antolatu dituzte. Talde hauen kontzertuak izango dira: Stay Homas, O'Funkillo, Olaia Inziarte, Ezpalak, Ibil Bedi, Cecilia Payne, Pasadena, Rudiger eta Lorelei Green

Hamabigarrenaren lehen pausoak

Hamabigarrenaren lehen pausoak

Ekainean eta uztailean barne antolaketa osatu ondoren, Bizkaiko Batzar Nagusiek orain hasiko dute bete-betean legealdia. Haien egiteko nagusiak dira herrialde historikoak dituen eskumenei dagozkien arloak arautzea eta foru aldundiaren jarduna kontrolatzea.

Bilbo Bio?

Azkeneko bolada honetan ohikoa da instituzio ezberdinetako politikariak balizko ekimen ekologistak aurkezten ikustea, berde koloreko gorbataren alboan, Agenda 2030eko sinboloaren pina distiratsu erakusten dutela. Baina arlo ezberdinetako erabaki politikoak hartzerako orduan, zein indar hartzen du ekologismoak? Bilbo mailan, urbanismoari dagokionez, argi dago zementuak landarediak baino botere handiagoa duela. Azkeneko proiektu urbanistikoak besterik ez dira aztertu...

Etxeko lursaila zeruaren pare jarri, eta museo bihurtu

Etxeko lursaila zeruaren pare jarri, eta museo bihurtu

'Lurrak zerua izan nahi du' erakusketa ondu du Jasone Miranda-Bilbao artistak, Arrietan. Gurasoen etxeko lursailean hainbat artistak egindako obrak egongo dira ikusgai bihar eta etzi. Hamabost metro luze den plataforma batean egokitu ditu lanak. Esan du batzuk inguruarekin elkarrizketan ari direla, baina gainontzekoak, ez.

Herritarren antzokia

Herritarren antzokia

1890ean inauguratu zuten Bilboko Arriaga antzokia, hiriburuko burgesiaren ekimenez. 1914an osorik erre zen arren, jatorrizko egitura salbatu ahal izan zuten. XIX. mendeko itxura du barrutik.

Lau hamarkadatan ehundutako amarauna

Lau hamarkadatan ehundutako amarauna

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak berrogei urte bete ditu aurten, eta bihar ospatuko dute urteurrena, Iurretan. Bertso eskoletan ditu erroak, eta bertsoa herrialde osora hedatzea izan du helburu hasieratik. Urteekin, bestelako jomuga batzuk ere bildu dituzte, hala nola emakumeen presentzia indartzea plazetan.