Bizkaia

Bizimodu baten ikurra

Bizimodu baten ikurra

​Egunkari bateko albistea irakurri zuen Juan Antonio Apraiz merkataritzako itsasgizonen eta itsas kontuen dibulgatzaileak 2015ean: Eusko Jaurlaritzak Nuevo Anchustegui arrantzontzia zaharberritu zuen, ondare kulturala zelako. «Nik pentsatzen nuen itsasontzi haren atzean zer edo zer gehiago egon behar dela. Ontzia objektu bat da, baina familia bat zen jabea, han hamabost pertsona bizi izan ziren egunero, nora joaten...

Aurreko urtekoa baino «arinagoa» da Bizkaiko sagardo berria, «orekatua eta ona»

Aurreko urtekoa baino «arinagoa» da Bizkaiko sagardo berria, «orekatua eta ona»

​Zornotzako Uxarte sagardotegian, Bizkaiko Sagardogileen Elkarteak hasiera eman dio lurralde honetako sagardo garaiari. Jose Antonio Zamalloa elkarteko presidenteak esan duenez, aurtengoa «aurreko urtekoa baino arinagoa» da. Horrez gain, «badauka bere estruktura, badauka zaporea; batzuek mingots puntu bat daukate». Presidenteak gaineratu du harrera ona izan duela: «Irten den sagardoarekin ez dugu arazo handirik izan jende aurrean,...

Hostoz hosto loratu dute bertsolaritza

Hostoz hosto loratu dute bertsolaritza

​Urteko topaketarik garrantzitsuenetako bat izan ohi da Bertso Eguna bertsolarientzat. Sei urteren ondoren —2021ean ezohiko formatuan egin zen, pandemiagatik—, Bizkaira itzuliko da berriro: Gernika-Lumon egingo dute, bihar. Bizkaiko Bertsozale elkartea eta Gernikako Lilibertso bertso eskola buru-belarri aritu dira lanean, eta egun osorako egitaraua prestatu dute. Aldi honetan, bertso eskolak ekarriko dituzte hizpidera, Koldo Gezuraga bertsolariak...

Abiadura ezberdinak

​Bilboko erdigunea emisio gutxiko eremu bilakatuko dela jakin dugu 2024. urte hasieran. Hau da, Zabalguneko kaleetan auzokideak ez direnen autoen zirkulazioa debekatuta egongo dela ordutegi eta baldintza jakin batzuetan. Aurrerapauso bat da mugikortasun jasangarria bermatzerako bidean, dudarik gabe, baina soilik hiriko eremu jakin batera mugatutako jasangarritasuna.  Izan ere, gainerako auzoetan, mugikortasun jasangarriaren helburua gero eta...

Babesgune baten beharra

Babesgune baten beharra

​Aldarrikapena aspaldikoa bada ere, Bilbo da Hego Euskal Herriko hiriburuen artean emakumeen etxerik ez duen bakarra. Datu esanguratsua da, Marta Perez eta Yolanda Jubeto Bilboko Koloretxe elkarte feministako kideen arabera. Izan ere, halako tokiak «babesgune bat» dira, elkarrekin «saretu» ahal izateko eremuak. Bilbon emakumeen etxe bat lortu bitartean, Koloretxe elkarteak lokal bat ireki du San...

Kolorez jantzitako baso magikoa

Kolorez jantzitako baso magikoa

​Agustin Ibarrolaren obrarik ezagunena izan zen Kortezubiko Omako basoa. Artista 1980ko hamarkadan hasi zen Kortezubin zeukan baserri alboko zuhaitzak margotzen, eta 1991ra arte luzatu zuen lana. Segurtasun arrazoien eraginez, baina, basoa itxi behar izan zuten 2018. urtean: xingola marroia izeneko onddoa agertu zen, eta zuhaitz batzuk erori egin ziren. Basoa lehengoratzeko asmoz, migrazio prozesu bat...

Bilboko Zabalguneko aparkalekuak ia berrehun toki gehiago izango ditu

Bilboko Zabalguneko aparkalekuak ia berrehun toki gehiago izango ditu

​Hil honen bukaeran edo hurrengoaren hasieran zarratuko dute Bilbon Zabalguneko aparkalekua, apirilean hasiko dituzte hura handitzeko obrak, eta 2026ko udazkenerako bukatuta eta gaineko plaza berrituta izango dituzte. Nora Abete Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak adierazi duenez, helburua da aparkalekua «egungo mugikortasun arloko erronketara egokitzea» eta Zabalguneko plaza «leku eroso, atsegin eta berdea bihurtzea». Aparkaleku berriak 549...

Itsasoa, plastiko aparretan

Itsasoa, plastiko aparretan

​Toconao izeneko itsasontziak 26,3 tona plastikozko pinporta galdu zituen abendu hasieran, Portugal parean, eta gehienak Galiziako kostaldera ailegatu dira azken asteetan, ingurumen krisi larria eraginez. Erakunde publikoek esan zuten Bizkaiko hondartzetan halako bolatxo batzuk agertu zirela joan den astean, baina, AZTIk egindako ikerketen arabera, ez dira Toconao-koak. «Horrelakoak topatzea oso ohikoa da; urteetan egon dira....

«Autokritika egin beharrean, gazteengan jartzen da zama»

«Autokritika egin beharrean, gazteengan jartzen da zama»

​Gazteen hizkuntza ohituren inguruan sarritan hitz egiten bada ere, gazteak baztertu egiten dituzte gehienetan, Ainhoa Zabarte Narbaiza (Zaldibar, 1991) Durangoko Berbaro euskara elkarteko kidearen arabera. Horiek erdigunean jartzeko asmoz, Zeresana. Durangaldeko gazteak eta euskara dokumentala ondu dute elkarlanean Durangaldeko Mankomunitateak eta Berbaro euskara elkarteak. Gazteei eman diete ahotsa, eta euskararen inguruan gogoeta egiteko balio izatea...