Bizkaia

«Beti esaten da etxea babeslekua dela, baina andreentzat ez da izan»

«Beti esaten da etxea babeslekua dela, baina andreentzat ez da izan»

​Ibilbide bat da XX. mendetik barrena. Baina gai batzuk errepikakorrak dira: emakumeen eta langileen zapalkuntza, euskararen egoera, desirarekiko zalantzak eta erreparoak, senideen aldeko sakrifizioak. Bilbo inguruan bizi diren hamar emakumeren begietatik erreparatu die ertz horiei Iratxe Ormatza Imatz idazleak (Bakio, 1971) Printzak begietan narrazio liburuan (Elkar, 2023). Ipuin bat idatzi duzu hamarkada bakoitzeko. Zergatik? Ipuin...

Etxegabeen arreta hobetzeko sinadurak biltzen hasi dira Bilbon

Etxegabeen arreta hobetzeko sinadurak biltzen hasi dira Bilbon

​Gauero, 573 pertsonak egiten dute lo kalean Bizkaiko hiriburuan, hainbat elkarteren kalkuluen arabera. Elkarteok salatu dutenez, euria, hotza eta segurtasunik eza pairatu behar dituzte, harrera sistemak funtzionatzen ez duelakoan. Hala, Erribera Harrera, Irala Harrera, Atxuri Harrera, Asetu Herri Biltegia, Bizkaiko SOS Arrazakeria eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteek sinadura bilketa bat antolatu dute egoera salatzeko. Arazoaz...

Indusketak Begoñako basilikan, azpian Vecunia herrixka indigena dagoelakoan

Indusketak Begoñako basilikan, azpian Vecunia herrixka indigena dagoelakoan

​Gabriel Henao jesuitaren XVII. mendeko idazki batean, Axpelueta inguruko galtzada erromatarreko (Lauroeta, Loiu) haitz bat aipatzen da; zera zegoen harrian idatzita: «VECVNIENSIS HOC MUVIERUNT». Hau da, «hau vecuniarrek egin/eraiki/ordaindu zuten». Nortzuk ziren vecuniar haiek? Hipotesi argiena da Vecunia izeneko erromanizatutako herrixka indigena garrantzitsu bateko biztanleak zirela. Baliteke Bilbon egon izana, Begoñan. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak...

Zornotzan egingo dute Bizkaiko Dantzari Eguna, bihar

Zornotzan egingo dute Bizkaiko Dantzari Eguna, bihar

​Lurralde osoko dantzariak elkartzeko eguna izaten da Bizkaiko Dantzari Eguna. Zornotzan egingo dute aurten, bihar. Izan ere, dantzen tradizioa lurralde osora zabaltzeko helburuarekin, urtero aldatzen dute dantza ardatz duen jaia antolatzeko lekua. Bizkaiko 70 dantza taldek parte hartuko dute aldi honetan, eta 3.500 dantzari inguru elkartuko dira.  Kalejira batekin hasiko dute eguna, 10:45ean, eta, haren...

Bestelako aisialdi eredu bat helmuga

Bestelako aisialdi eredu bat helmuga

​Aurreneko aldiz, Lasterka Askatasunera egitasmoa egingo dute bihar, Bilbon. Bizkaiko 11 gazte konpartsek eta eragilek antolatu dute, eta independentzia eta euskaldunen komunitatea jarriko dituzte erdigunean, beste kontu batzuen artean. «Aisialdi eredu alternatibo» batean ardaztutako egitaraua prestatu dute, eta antolaketa lanetan gazteak aritu badira ere, herritar guztiei egin diete jarduera horietan parte hartzeko deia. 11 gazte...

Enkarterri eraldatu zuten batailak

Enkarterri eraldatu zuten batailak

​Ikertu duten heinean ohartu dira Enkarterriko Trueba zentrokoak 1874an liberalak eta karlistak borrokatutako Somorrostroko batailek zer garrantzia izan zuten. «Europa osoko hedabideetan agertu zen. [Espainiako errege] Alfontso XII.ak zerbaitengatik egin zuen Somorrostroko Adierazpena, eta ez beste leku batekoa», azpimarratu du zentroko zuzendari Ricardo Santamariak. Aurten 150 urte bete dira bigarren karlistaldiko gudu hartatik. Horregatik, berezia...

Bizkaiko museoak ere dibertigarri

Bizkaiko museoak ere dibertigarri

​Museoek egiten duten lanari ikusgarritasuna eta balioa emateko, Museoen Nazioarteko Eguna izango dute bihar Bizkaian. Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde da aurtengo leloa, eta hori ardatz hartuta, jarduera bereziak egingo dituzte lurraldeko hainbat museok. Berrogei zentro baino gehiagok hartuko dute parte Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ospakizunean, eta gehienek doako sarrerak eskainiko dizkiete bisitariei. Urtero bezala, «kultur eskaintza...

Zuritoen asanblada

Zuritoen asanblada

​Haserre daude zuritoak, asaldatuta. Diote ez dutela inoiz horrelakorik bizi izan. Asanblada deitzea erabaki dute, egoeraren larritasunaren seinale. Antza, Bilbo erdialdeko hainbat tabernak zuritoak jartzeari uztea erabaki dute. Diru gutxi irabazten ei dute horrela, eta nahiago dute kañak eta trago luzeak jartzea.  Pandemian hasi omen zen guztia. Terrazetan baino ezin zen tragoa hartu, eta, edari...

«Ondarearen kontzeptua ez da estatikoa; denborarekin aldatu egiten da»

«Ondarearen kontzeptua ez da estatikoa; denborarekin aldatu egiten da»

​Ikerketa arkeologikoen berri emateko, Bizkaiko historia ezagutarazteko, eta material arkeologikoak biltzeko eta zaharberritzeko ekintzak bultzatzen ditu Bizkaiko Arkeologia Museoak. Duela hamabost urte ireki zituen ateak, Bilbon, arkeologia gizarteratzeko helburuarekin, hain justu. Beste aditu batzuekin batera, Iñaki Garcia Camino arkeologoak (Muskiz, 1958) proiektu horren sorreran parte hartu zuen, eta, haren ibilbide profesionala kontuan hartuta, museoko zuzendari izendatzea erabaki zuten. Izugarrizko...

Desagertutako aztarnen atzetik

Desagertutako aztarnen atzetik

​Abadiñoko zenbait herritarrek Gazteluatx esaten dute Astxiki mendia izendatzeko. Informazio asko ematen du izendapen horrek: ikerketen arabera, gaztelu bat zegoen Astxiki mendiko gailurrean XII. mendean. Gaur egun ez da aztarnarik geratzen, baina, ondare hori herritarren memorian geratzeko asmoz, 3D formatuan birsortu du eraikina Iñaki Sagredo historialariak, Abadiñoko Udalaren laguntzarekin. Maiatzaren 23an aurkeztuko dute jendaurrean, herriko...