Daniel Garcia Gomez (Valdefuentes de Sangusin, Espainia, 1953) 15 urte zituela hasi zen sukaldean. Duela 56 urte, Bilboko Zortziko jatetxea sortu zuen, familiakoekin. Uztailaren 13an itzali zuten sukaldeko sua behin betiko. Astelehenetik eguaztenera lokala desmuntatzen ibili dira. Langileak aurrera eta atzera dabiltzala egin du berba Bizkaiko Hitza-rekin, martitzen goizean. Argazkilariak leihotik begira egin dio argazkietako...
Bizkaia
Non dago Bilbo?
Desindustralizazioak ekarri zuen hiri eredu berriaren ondorioek oraindik irauten dute Bilbon. Fabriken itxierarekin batera nagusitu zen krisi ekonomikotik ateratzeko, flotagailu baten moduan aurkeztu ziguten turismoaren erronka. Promes bat nagusitu zen: garapen ekonomikoa bizkortuko zuen jarduera berri horrek, galdutako lanpostuak berreskuratu eta biderkatuko zituen, eta hiria nazioarteko mapan kokatuko zuen. Modu berean, hiriaren urbanismoa eraldatu egin zen....
Mallabiko, Berrizko eta Garaiko alkateak goi tentsioko linea berriaren aurka agertu dira
Energia Inagotable de UME S.L. enpresak Valdejasa (Zaragoza, Espainia) eta Gatika artean eraiki nahi duen goi tentsioko aireko linea ez egiteko eskatu dute Igor Agirre Mallabiko alkateak, Orlan Isoird Berrizkoak eta Erramun Osa Garaikoak —hirurak EAJkoak dira—. Ohartarazi dute linea berriak eragin handia izango lukeela ingurumenean, eta salatu dute kalte egingo liokeela zeharkatuko lituzkeen eremuetako...
Bilboko Segurtasun Itun berriak polizia gehiago ipiniko ditu kalean eta polizia etxe berria Santutxun
Bilboko Udalak Segurtasun Ituna berritu du. Astelehenean sinatu zuten ituna babestu duten udal taldeetako ordezkariek, udaletxeko Arabiar aretoan egindako ekitaldian. 2028ra arte egongo da indarrean. Lehen ituna 2018koa izan zen, eta orduan ordezkaritza zuten alderdi guztiek ondu zuten. Oraingoan, PP kanpoan geratu da: EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Bilbok sinatu dute. Juan Mari Aburto alkatearekin...
Ortuellako tragediari buruzko filmik ez egiteko eskatu diote Netflixi
1980ko urriaren 23a ez dute ahaztuko Ortuellako herritarrek. Egun hartan, 50 haur eta hiru heldu hil ziren herriko Lehen Hezkuntzako eskola batean izandako gas leherketa baten ondorioz. Urte batzuk pasatu ostean, auzia artxibatu egin zuen justiziak. Aurtengo apirilean, Fernando Aranburu idazle donostiarrak El niño liburua argitaratu du, Ortuellako tragedi horretan oinarrituta, eta uztail hasieran Netflix...
Beldurra eragitea ere bada indarkeria matxista
Indarkeria ez da soilik ekintzen bidez gauzatzen. Mugimendu feministak maiz adierazi duenez, arriskua ez dira bakarrik erasoak; erasoez hitz egiteko moduak ere muga ditzake andreen eskubideak. «Emakumeen bizitza eta jokaerak une oro zelatatzen eta zigortzen dituen sistema sozial indartsu bat ez balego, indarkeria sexuala ez litzateke posible izango», Nerea Barjola politologo feminista eta ikerlariaren hitzetan....
Iragana oroitzeko osterak
Esaten dute etorkizuna eraikitzeko beharrezkoa dela iraganaren berri jakitea, eta, hori lortzeko bidean, Ibilbide Historikoak egitasmoa antolatu du beste urte batez Bizkaiko Foru Aldundiak. Asier Madarieta BizkaiKOA erakundeko presidentearen arabera, aukera ematen dute egunerokoan ikusgai ez dauden lekuak «bertatik bertara» ezagutzeko. Hamalaugarrenez egin dute aurten, eta lurraldeko kultura, historia eta turismoa uztartzea du helburu. Zortzi ibilbide antolatu...
Durangoko Hezkuntza Foroak bizikidetzarako «funtsezko» dekalogoa aurkeztu du
«Durango herri inklusiboa, segurua eta errespetuzkoa izatea gura dugu». Helburu hori ezarri zuen Durangoko Hezkuntza Foroak 2022. urtean, eta, hiru urte igarota, hori lortzeko «funtsezko» dekalogoa aurkeztu du orain. Herritarren arteko bizikidetza hobetzea du xede, eta herriko ikastetxeak, guraso elkarteak, kirol klubak eta ordezkari politikoak aritu dira proiektua lantzen, elkarlanean. Hilaren 3an aurkeztu zuten. Denera hamar puntu...
Bost mendeko artxibategiaren itzala
Hilkutxa itxura duen arren, barruan bostehun urte baino gehiagoz iraun duen altxor bat gordetzen du. Lau giltzarraporen menpe, Urduñako Larruazabalgo lau kontzejuen arteko hitzarmen bat eta dokumentu administratiboak jagoten ditu haritzezko kutxak, eta irekitzeko, lau kontzejuetako alkateek dituzten giltzak erabili behar dira. Bakar baten faltan, ez dago artxibategia irekitzerik. Bizkaiko hego-mendebaldean dago Urduña, eta nahiz eta Mendeika,...
«Moden ondorioz, tokiko harriak kentzen dira eraikuntzetatik»
Geologia Zientzien Nazioarteko Batasunak ondare harri izendatu du Ereño gorria izeneko kareharria. Joan den barikuan egin zuten ekitaldia, Gautegiz Arteagako Andrabide harrobian, eta, besteak beste, han izan zen EHUko Geologia Saileko ikerlari Laura Damas Molla (Barakaldo, 1978). Kareharri honen inguruan egin zuen tesia Damasek, eta hark sustatu du izendapena eskatzea. Zer da Ereño gorria? Zerk egiten...