Berrehun orrialde baino gehixeagoan eta 47 kapitulutan, Susana Martinezek (Barakaldo, 1972) bere alaba Olgak jasandako bullying-aren istorioa kontatu du. Señaladas (autoedizioa, 2024) liburuan bildu ditu lekukotza horiek. Eskolan hasi zenetik, Olgak lagunen gurasoen erasoak pairatu zituen. Haren amak liburuan salatu duenez, iraindu eta baztertu egiten zuten, hari kalte egiteko gezurrak asmatzen zituzten, eta alabei eragotzi egiten zieten Olgarekin...
Bizkaia
Elizpeko harrietatik, nahi beste bide
Elizako azken ilarako banku gainean ditu paper handi bitan zurezko bi panel erraldoiak irudikatuak. Han ditu sortzaileen eta haien lanen izenak idatzita, paneletan non kokatu gura dituen jakiteko. Hala ere, ez dio kasu handirik egiten. Jasone Miranda-Bilbao artista eta arte komisarioa batetik bestera dabil, hemen makurtu, han makurtu, piezak gutxi gorabehera nahi dituen lekuan jartzen....
Elkarlanean oinarritutako txapelketa
Pandemia garaitik hona sekulako gorakada izan dute mendi lasterketek. Gero eta jende gehiago hasi da mendian korrika, eta batean eta bestean antolatzen diren probetan ere nabarmen egin du gora parte hartzaileen kopuruak. Horren erakusgarri da Urkiolako Parke Naturala. Aurten hiru mendi lasterketa igaroko dira inguru horretatik: Sorginen Lasterketa, Mañaritik Atxetarakoa eta Aramotz mendi lasterketa. Aukera...
Mendiak zaintzeko konpromisoa hartu dute
Ona da gero eta mendizale gehiago aritzea korrika mendian, baina horrek kalteak ere eragin ditu zenbait arlotan. «Ohartu gara gaur egungo mendi probek beste bide bat hartu dutela, eta, sarritan, alde batera uzten direla mendizaletasunaren balioak», esan du Gotzon Idirin korrikalariak. Egoerak kezkatuta, Etiketa Berdea egitasmoa garatu dute hainbat korrikalarik, mendizalek eta antolatzailek elkarlanean, eta,...
Mahastien arteko esperientziak
Zentzumen guztiak pizten dituen esperientzia eskaintzen du Mahasti Artean jaialdiak: gastronomia, kultura eta natura uztartzen dituzte egitasmo bakarrean. Urtero-urtero, Bizkaiko mahasti desberdin batean egiten dute, eta aurten, lehen aldiz, Gorbeialdea eskualdearen txanda izango da. Bizkaiko Enoturismoa elkarteak eta Bizkaiko Txakolina jatorri izenak elkarlanean antolatzen dute jaialdia, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gorbeialdea Landa Garapenerako elkartearen eta Idiazabal Gazta...
«Erabaki garrantzitsu guztiak bizikleta gainean hartu ditut»
Ondarroan egun batzuk pasatzetik bueltan jarri du hitzordua Angel Toña (Ondarroa, 1952) ekonomialariak Bizkaiko Hitza-rekin, Bilboko Begoñako basilikan. Gertu duen bulegoan eman du elkarrizketa. «Ciclismo a fondo aldizkaria argitaratzeko sortu genuen enpresaren egoitza da hau», azaldu du, sartu aurretik. Barruan, eskumara, bizikletak ditu eskegiak: hiru bereak, semearena, eta joan den astean Pirinioetan ibiltzeko utzi dioten elektriko bat....
Denbora galduari gorazarre
Bazen behin, gure herri honen inguruotan, emakume bat bi astean behin ile apaindegira joaten zena. Eguenez joaten ei zen, goizean goiz, oraindik armosurik ere probatu barik. Handik irteten zenerako, arratsaldeko hiruretako kanpaiekin batera, ilea horia eta kizkur-kizkurra izaten zuen, eta tripa indabaz beteta. Auskalo zenbat ordainduko ote zion ile apaintzaileari, pentsio erdiko hoteleko besteko zerbitzua...
«Heldu da garaia ikasitakoa nire herrialdean eta nire gizartean praktikan jartzeko»
Argentinakoa da Markos Tedin-Uriburu Castro (Buenos Aires, 1997), baina euskal herritar askok baino hobeto ezagutzen du euskal kultura. 2018an euskara ikasten hasi zen, Buenos Airesen, eta 2020an Zornotzako barnetegian egon zen. Handik urtebetera, Komunikazio masterra egin zuen euskaraz, EHUn, eta, ordutik, sei euskal hedabidetan ibili da lanean, kazetari; tartean, Berria. Euskal Herrian hiru urte pasatu...
Leialtasuna ospatzeko denboraldia
«Etimologikoki, norbaiten leialtasuna eskertzeko egiten dena esan nahi du omenaldia berbak. Horregatik, aproposa iruditu zitzaigun ziklo honi Omenaldiak leloa jartzea», esan du Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari Jose Rafael Pascual-Vilaplanak. Izenburu horrekin abiatuko da 2024-2025eko denboraldia, gaur. «Musika banda honek beti Bilboren eta bilbotarren fideltasuna eta konplizitatea jaso ditu». Eta zuzendariak «beti» esan duenean, denbora...
Herri guztietako soinu banda
Euskal Herriko jaietako osagai garrantzitsua dira erromeriak. Gutxienez halako bat egon ohi da herri askotako festetan. Garaiak aldatu diren modu berean, baina, erromeriek ere gainbehera izan dute, eta sasoi berrietara egokitu behar izan dute, nahi eta nahi ez. Trikitia eta panderoa soilik zeuden lehen, eta askotariko musika tresnak txertatu dituzte gero, baita musika estilo asko...