Eremu konpartitu bat da hiria: askotariko erabiltzaileak daude, eta aldagai ugarik baldintzatzen du mugitzeko modua; kasu baterako, adinak. Baina, era berean, aniztasuna dago adinekoen artean ere, Itsaso Larramendi Bilboko Tipi estudioko arkitektoaren arabera. Bat egiten dute ezaugarri batean, haren esanetan: gero eta mendekotasun handiagoa izateko arriskua dute. Ondorioz, murriztu egiten da haien mugitzeko eremua, eta...
Asteko Gaiak
Fabrika kutsagarriak bizilagun
Hiriguneak inguratua du Barakaldoko Lutxana auzoko Oxinorte fabrika: BECetik argi ikus daitezke egitura eta edukiontzi mardulak; Errontegiko zubirantz doan autobideari itsatsita dago; eta lantegitik metro gutxira daude Lutxana auzoko kaleak eta etxebizitza blokeak. Abuztuaren 25ean, bizilagun horiek txistu oso ozen bat aditzen hasi ziren, etengabeko zarata bat, zeinak loa galarazi dien askori. Enpresa tantaka joan...
Herri guztietako soinu banda
Euskal Herriko jaietako osagai garrantzitsua dira erromeriak. Gutxienez halako bat egon ohi da herri askotako festetan. Garaiak aldatu diren modu berean, baina, erromeriek ere gainbehera izan dute, eta sasoi berrietara egokitu behar izan dute, nahi eta nahi ez. Trikitia eta panderoa soilik zeuden lehen, eta askotariko musika tresnak txertatu dituzte gero, baita musika estilo asko...
Kostaldean ere aparkatu ahal izateko
Hondartzara, portuan paseatzera edo gastronomiaz gozatzera, milaka lagun joaten da udako hilabeteetan Bizkaiko kostaldeko herrietara. Eta asko dira bigarren etxebizitza itsasotik gertu duten bizkaitarrak ere. Ondorioz, gehienetan hirukoiztu egiten da biztanleria udan. Turismoaren sektorearentzat onuragarria da, baina arazoak ere sortzen ditu. Berbarako, urte osoan bertan bizi direnek aparkatzeko arazoak izaten dituzte. Hainbat herrik aspaldi hartu...
Beldurra eragitea ere bada indarkeria matxista
Indarkeria ez da soilik ekintzen bidez gauzatzen. Mugimendu feministak maiz adierazi duenez, arriskua ez dira bakarrik erasoak; erasoez hitz egiteko moduak ere muga ditzake andreen eskubideak. «Emakumeen bizitza eta jokaerak une oro zelatatzen eta zigortzen dituen sistema sozial indartsu bat ez balego, indarkeria sexuala ez litzateke posible izango», Nerea Barjola politologo feminista eta ikerlariaren hitzetan....
Ordenantza berriak, terrazak lehengoratzeko
COVID-19-aren pandemiaren garaian, tabernei eta jatetxeei kalteak arintze aldera, udalek behin-behineko neurri batzuk hartu zituzten. Horietako bat, terrazen hedapena izan zen: kalean mahai eta aulki gehiago ipintzeko lizentziak onartu zituzten, eta esparru publikoko tarte handiagoa utzi zieten —esate baterako, aparkaleku batzuk ere erabili zituzten terrazak kokatzeko—. Pandemiaren hasieratik lau urtera, terraza berri horietako asko desagertu...
Amets egiteko denboraldia
Futbolak errebantxarako aukera ematen du. Batzuetan, aste bat besterik ez da itxaron behar. Beste batzuetan, urte asko igaro behar dira. Edonola ere, denboraldi berri bakoitzak balio du orrialdea pasatzeko eta atal berri bat idazten hasteko. Abuztutik aurrera, Amorebieta, Barakaldo eta Sestao River Bizkaiko taldeek sasoi bikain bat izateko eta helburuak betetzeko aukera izango dute, Espainiako...
Mundu libre bat amestu zutenak
Gaur, ostadarraren kolorez beteko dira hainbat kale eta plaza. Ekainaren 28a da, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna. Asko dute aldarrikatzeko, borrokatzeko eta irabazteko, atzera begiratuz gero lorpenak agerikoak diren arren. Oraindik ostadarren koloreak lausoak badira ere, are giro grisagoan egin zituzten lehen pausoak. Antonio Kintanak Imanol Alvarezi egindako proposamen bat izan zen EHGAM sortzeko abiapuntua. «Hau...
Diputazioaren babesa eskatu dute proiektu eolikoak gelditzeko
Azken urteetan hainbat baimen eskaera egon dira Bizkaian eta Enkarterrin parke eolikoak eraikitzeko. 2022an agertu zen lehen proiektua, eta hark eragindako kezkari erantzuteko hasi zen lanean Enkarterri Bizirik plataforma. Gaur egun zazpi proiektu daude mahai gainean, eta ezinegona nabarmen areagotu da eskualdean. Hainbat informazio kanpaina eta protesta egin dituzte, baita alegazioak aurkeztu ere. Azkena, joan...
Uribeko Mendiak Jagon taldea sortu dute Uribe Butroen, parke eolikoen proiektuari aurre egiteko
EAEko aldizkari ofizialean jakinarazi dutenez, enpresa batzuk interesa dute Uribe Butroen lau proiektu eoliko abiarazteko. Guztira, hogei haize errota jartzeko asmoa dute —Sollube mendian zazpi, Jata mendian zortzi eta Ermua mendian bost—, baina hainbat herritar ez daude ados: proiektua eteteko eskatu dute, eta Uribeko Mendiak Jagon herri plataforma sortu dute hori lortzeko. Mobilizazioak egiten hasiko dira...