Buru osasuneko arta jasotzea eskubidea da, baina emakume migratuek ez daukate bermatuta askotan, ez zaielako ekonomikoki bideragarria, artak ez dituelako haien ezaugarri kulturalak aintzat hartzen, edo andreek errezeloz begiratzen dietelako mendebaldeko medikuntzari eta osagileei. Bizkaiko Psikologoen Elkargo ofizialak antolatutako Emakumea, kultura aniztasuna, migrazioa eta indarkeria(k) jardunaldian, ikuspegi intersekzionala eta interkulturala ezinbestekotzat jo dituzte Angelica Padilla Zehar...
Asteko Gaiak
Nola bizi urarekin bakean
Urak ukitzen ditu Bizkaiko udalerririk populatuenak, itsasoaren eta ibaien ertzean garatu baitira historikoki lurraldeko hainbat bazter, orografia malkartsuak bultzatuta. Ura oparotasunaren gakoa izan da udalerriotan, baina, era berean, buruhausteak ere ekarri dizkie tarteka: uholdeak. Hain justu, ibaiak gainez egin dezake euri asko egiten duenean, eta marea bizien ondorioz ere izaten dira uholdeak itsasotik gertuagoko eremuetan....
Ehun urte harremanak josten
Besteak beste, Danimarkaren, Finlandiaren, Maltaren, Brasilen, Dominikar Errepublikaren, Boli Kostaren, Marokoren eta Jordaniaren ordezkariak dira Bilbon. Kontsulatuek askotariko zereginak dituzte, Glenna del Valle Cabello Venezuelak Bilbon duen kontsul orokorraren arabera, baina bereziki ezaugarri bat azpimarratu du: jardun diplomatikoaren «aurpegi humano eta gertukoena» direla. Cabello Bilboko Kidego Kontsularreko dekanoa da; hau da, hiriburuan dauden kontsulen artean,...
Lotsa gainditzen ari diren aurpegiak
Ingelesez lotsa esan gura du shame hitzak. Adingabeen aurkako abusuen inguruko erakusketa baten izena ere bada, eta Basauriko Ariz dorrean dago ikusgai, azaroaren 20ra arte. Lotsa, norena? «Gizartearena», erantzun du Pepe Godoyk. 2018an bideo bat zabaldu zuen kontatuz umea zela Basauriko Baskonia futbol taldeko entrenatzaileak abusuak egin zizkiola. «Abusatzaileen konplizea den gizartea; abusuen aurrean isilik geratzen...
Gernika, bere indaba faltan
Bizkaiko baserritarrek urteko ekitaldi garrantzitsuetako bat izango dute etzidamu: urriko azken asteleheneko azoka Gernika-Lumon. Dagoeneko prestaketa lanetan dabiltza, euren postuen bueltan elkartuko diren milaka lagunei produkturik onenak eskaintzeko. Preziatua izaten da gazta, eta eguerdi aldera lehiaketa irabazi duena enkantean saldu ohi dute. Erosleek, batez ere, indaba bilatzen dute, hura baita urriko harribitxia. «Beste indaba mota...
Bilbora goaz, Bilbotik gatoz
Umeak ginela, beti esaten genuen: ‘Bilbora goaz, zapatak erostera’. Zabalbiden behera joaten ginen. Han topatzen genuen Bizkaiko herri guztien sarreretan egoten ziren baldosaz egindako kartel urdin horietako bat, Bilbo idatzita. Gorakoan, Bilbokoa baino 50 metro gorako, Begoñara sartzen ginela iragartzen zuenarekin egiten genuen topo», gogoratu du Javier Perezek. 72 urte ditu. Zabalbide kalean bertan jaio...
Diktadoreak lagunduta jan zituen
Joan den barikuan, Begoñako Amaren erromeria aprobetxatuta, Bilboko udalbatzak Begoñako elizateko armarria inauguratu zuen basilika alboan. Han egon zen elizateko udaletxea. Yosu Meabebasterretxeak egin du eskultura, 1639ko grabatu batean oinarrituta. 2022an beste horrenbeste egin zuten Deustuko elizateko armarriarekin: Done Petri plaza berrituan ipini zuten, udaletxea egondako lekuan. Juan Mari Aburto alkateak kontatu duenez, abuztuaren 15eko...
Zaintza definitzen eta pentsatzen
Ama medikuarenera laguntzea zaintza da? Eta bankura joatea aitaren paperak egitera? Umearekin parkera joatea? Txakurra edo katua albaitariarenera eroatea txertoa jartzeko? Harrikoa egitea? «Bizkaian, orotara, herritarren erdiek hori guztia zaintza dela uste dute. Ikusten dute kontzeptuak ekintza asko izendatzeko balio duela: batzuk oso agerikoak, baina baita ezkutuan pasatzen diren eguneroko beste ekintza batzuk ere», azaldu...
Oraindik urrun dute Bilbo
Berri ona eta «adar jotzea». Bietarikoa dela iruditu zaie Bilbo hegoaldeko auzoetakoei metroaren laugarren linearen ibilbidea berraztertzeko asmoa. Irailaren 23an, Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburua Eusko Legebiltzarrean izan zen, agintaldian bere sailak egingo duena azaltzera joanda. Besteak beste, iragarri zuen laugarren linearako hasieran pentsatu zuten ibilbidera itzultzea proposatu diotela Bizkaiko Foru Aldundiari,...
Gidarik gabeko gidariak
Turista talde bat batu da gidariaren inguruan, Bizkaiko kale edo eremu monumental batean. Arkitektura eta ohiturak jorratu dituzte bisitan, eta, adibidez, historiari heldu dio orain gidariak. Haren azalpenak aditu ostean, baina, entzule batek muturra okertu du. «Gernika-Lumoko Batzar Etxean zatarkeriak entzun izan ditut inoiz… Edo, adibidez, entzun izan dut esaten Bilbo fabrikaz beteta zegoela, edo...