Erronka bota du Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak: hamabost egunez supermerkatura ez joatea, hilaren 17tik 30era. Bitartean, alternatiba gisa, euren biltegia ireki diote jendeari, edonork erosi ahal izateko sareko kideek ekoitzitako eta elkarren artean erositako produktuak, sareko kide izan zein ez. Hain zuzen ere, ekintza horren bidez, agerian utzi nahi dituzte supermerkatuen eta korporazio handien salerosketen atzean dauden logikak. «Asko...
Asteko Gaiak
Antibiotikoekiko erresistentzia murrizteko, animaliei kalte
Ez da kezka berria: antibiotikoekiko erresistentzia osasun publikoko arazo larria da dagoeneko, sendagaien eraginkortasuna makaldu eta infekzioei aurre egiteko baliabideak murrizten dituelako. Makina bat esku hartze egin da hori saihesteko, eta azkena urte hasieran sartu zen indarrean: Espainiako Gobernuaren 666/2023 Errege Dekretua. Hain justu, arauak albaitaritzako medikamentuen preskripzioari, banaketari eta erabilerari eragiten die. Alabaina, albaitariek...
Itsasadarra, natura eta auzoa, ongizaterako bermeak
Hirian bizitzeak ez du zertan kaltegarria izan ongizatearentzat; kontrara, badaude osasun emozionalari mesede egiten dioten tokiak. Hala ondorioztatu du Bilboko Metropoli 30 erakundeak Urban Psychology azterketan. Zehazki, emaitzen arabera, naturarekin lotutako guneek, kultur esparruek eta norbere auzoko eremuek egiten diete ekarpenik handiena biztanleei. Horiez gain, gune konkretu batzuk ere nabarmendu dituzte azterketan: parte hartzaile askok...
Orain mende bateko andreen borrokak
Eguneroko eszena bat eman dezake, aparteko garrantzirik gabea: andre talde bat kalean jesarrita, josten, eguzkitik babesteko periodiko orriak dituztela buruan. Hondoari erreparatuta ikus daiteke ñabardura, baina: lur zakuz josita dago eraikinaren fatxada. 1937ko maiatz hasierako argazki bat da, Robert Capak ateratakoa Bilboko Kale Nagusiko Burtsaren inguruan. 36ko gerraren garaian, babesleku antiaereo bat izan zen eraikin...
Etxetik jatetxera, nekez
Batez beste, munduan Michelin izarra duten hamar jatetxetik bakarra izaten da andre sukaldari batena. «Mendeetan emakumeei lotuta egon da sukaldea: haiek kozinatu dute, haiek gorde dituzte sukaldaritza tradizionalaren esentziak, eta haiek elikatu gaituzte. Baina sukaldea ospetsu egin denean, izarrez bete denean eta lana ondo ordaintzen hasi direnean, emakume horiek desagertu egin dira. Zer gertatzen da...
Nekaezin zuzenbidearen esparruan
Argi dute egoerak hobera egin duela berdintasunerantz, nahiz eta badauden gainditu beharreko oztopoak eta jasan beharreko bidegabekeriak. Haien ibilbide profesionalean atzera begiratuta, ordea, ondorio itxaropentsuak atera dituzte Adela Asua Batarrita EHUko Zigor Zuzenbideko katedradun eta Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko magistratu ohiak, Reyes Goenaga Olaizola Bizkaiko Probintzia Auzitegiko presidenteak eta Maite Portus Saratxo Familia Zuzenbidean espezializatutako abokatuak....
Yolanda Gonzalez, «inoiz baino biziago»
Espainiako trantsizioa iluntzen duten hilketetako bat da. Yolanda Gonzalez Martin zuen izena. 1961ean jaio zen, artean fabrikaz betetako Deustuko Erriberan, Bilbon. Burgostik (Espainia) lan bila etorritako behargin bat zuen aita, eta auzo elkarteko bileretan ezaguna ama. Giro hark ezinbestean baldintzatu zituen alabaren ideologia eta jarduna, eta oso gaztetatik sortu zitzaion militatzeko harra, Deustuko auzo elkartean...
Hiria, aldarrikapen ekologisten epizentroa
Iragana helduleku bat izaten da maiz orainaldiko erronkei heltzeko, eta baliagarria da tarteka atzera begiratzea, ikusteko zer egin zen, nola, zertan lortu zen arrakasta, eta zertan egin zen kale. 2001ean, Pagasarri mendiko azken basozain Rafa Toralek akuilatuta —2018an hil zen—, 5.500 lagun inguruk indarrak batu, eta mendiko hamar hektareako eremu bat erosi zuten, artean jabetza...
Bizirik segitzeko sare bat
Saihesten den berba bat da metastasia. Kostatu egiten da ebakitzea, baita aditzea ere. «Gertukoei esaten diedanean minbizi metastasikoaren elkarte batekin kolaboratzen dudala, ikaratu egiten dira», esan du Mariak —intimitatea zaintzearren, ez du abizenik eman nahi—. Antzeko erreakzio bat izan zuen berak eritasuna diagnostikatu ziotenean, orain dela bost urte eta erdi; hezurretara hedatua zuen. «Uste...
Turistentzako lolekuen baldintzak zorroztu dituzte, baina ez behar beste
Ez da aurreneko urratsa izan. Azaroan, Bilboko Udalak jakinarazi zuen ez zuela erabilera turistikorako etxebizitzen lizentzia gehiagorik onartuko urtebetez. Datorren osteguneko udalbatzarrean, Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPO) aldaketak egingo ditu etxe eta logela turistikoen lizentzia berrien baldintzak zorrozteko asmoz. Joan den asteko martitzenean esplikatu zituen xehetasunak Asier Abaunza Hiri Plangintzako, Proiektu Estrategikoetako eta Espazio Publikoko zinegotziak. Haren...