Asteburuko proposamena

Odol gaztearen taupada, bigarrenez

Odol gaztearen taupada, bigarrenez

Gotzon Hermosilla

Iaz izandako arrakastak akuilatuta, aurten ere New Blood Weekend jaialdia egingo dute Bermeon, gaurtik hasita eta igandea bitartean. Eta iazko espirituari jarraikiz egingo dute aurten ere: punkaren esparru zabalaren mugetan, betiko talde ezagun eta entzutetsuak albo batera utzi eta banda gazteen aldeko hautua egingo dute asteburu osoan.

Fikziozko irudien iraultza

Fikziozko irudien iraultza

Natalia Salazar Orbe

Iraultza piztu da Manor etxaldean. 1950eko hamarkada da, Ingalaterran. Jones baserritar basatiak ematen dien tratu txarraz nazkatuta, abere guztiek bat egin dute, eta, gizakiak alde batera utzita, iraultza abiatu dute. Hasierako poza berehala itzaliko da, ordea. Txerrien taldeak, Napoleon diktadorea buru duela, iraultzaren kontrola hartu du. Txakur hiltzailez osatutako armadaren laguntzarekin tirania eta beldurra ezarriko dituzte sortu berri duten errepublika txikian. Horra hor George Orwellen Animal Farm eleberrian oinarrituta Joy Batchelor zuzendariak 1954an pantaila handira eraman zuen animaziozko filma. Aitzindaria izan zen andre ingeles hura: animaziozko film luze bat zuzendu zuen lehenengo emakumea izan zen Lotte Reinigerren ostean. Atzo egin zuten bezala, gaur ere, filmaren emanaldia egiteaz gain, haren atzera begirakoa eskainiko dute, Animakom Fest jaialdiaren barruan. Bigarren aldia jarri dute abian. Igandera bitartean, filmik onenaren saria lortzeko lehian ariko diren 100 lan eta lehiaketatik kanpoko beste hainbat ikusteko aukera izango da. Bilbao Berrikuntza Faktoriako Dock espazioa izango da jaialdiaren egoitza nagusia.

Bost adarreko lauburua

Bost adarreko lauburua

Natalia Salazar Orbe

Atzean geratu dira Aste Santuan Bilbo hutsik geratzen zeneko garaiak. Kaleek berreskuratu dute urtean zehar izan ohi duten giroa, eta euskal kulturaz kutsatu dituzte bazterretako asko. Basque Fest iritsi da, beste urtebetez, hiriburura. Asteazkenean hasi zen, eta igandera bitartean ez du izango etenik gastronomia, musika, dantza, antzerkia, herri kirolak, kalejirak, euskal pilota, animazioa eta batez ere jendearen parte hartzea sustatzea helburu duen jaialdiak. Bost ataletan sailkatuta dago jaialdia, eta lauburu batek irudikatzen du.

Sudur gorrien zain

Sudur gorrien zain

Natalia Salazar Orbe

Kritika zorrotza, mezu arina zein sakona, umorea edota haserrealdia. Denetarik adieraz dezakete keinuek. Berbaz zein hitzik gabe, esan nahi dena ikus-entzuleei helarazteko gaitasuna dute clown-ek. Estilo anitz uztartuko dituzte asteazkenean hasi eta igandera bitartean Durangon hartuko dituzten VI. Topaklown topaketetan. Ikus-entzule guztientzako antzezlanak ez ezik, clown munduko profesionalentzako zein amateurrentzako ikastaroak ere antolatu dituzte, beste urtebetez, San Agustin kulturguneak eta Ganso & Cia antzerki konpainiak.

Oreak ondutako elkarbizitza

Oreak ondutako elkarbizitza

Natalia Salazar Orbe

Industria iraultzak Bizkaian izan zuen eragina eta indarra zalantzan jartzerik ez da. Hala ere, iraultza hari buruz hitz egitean, burdinaren ustiaketarekin lotu ohi da, ia erabat, nahi gabe bada ere. Baina iraultza hark bestelako eremuetan ere ekarri zituen aldaketak. Iralan, esaterako, ogiaren ekoizpenaren inguruan ezarri zituzten berrikuntza haiek. Harino Panadera lantegiaren inguruan eratu zuen auzoa Juan Jose Iralak. Auzoko identitatean eta historian eragin handia izan du ogiak, beraz. Bestalde, kulturartekotasuna susta dezakeen elementu bat ere bada; ogia, era batera edo bestera, munduko txoko guztietan ez bada, gehienetan egiten dute. Premisa horiek biak eskuan, Ogiaren Festa antolatzen dute Iralan.

Musika bizi den lekuen jaia

Musika bizi den lekuen jaia

Natalia Salazar Orbe

Herritarrek herritarrentzat herrian berton sortutako musika jaialdia. Horixe da Lekuek festibala. Gernika-Lumoko bazter guztietara musika estilo ugari eta haiekin lotutako bestelako jarduerak eramango ditu, aurten ere jaialdiak, bihar hasi eta datorren astera bitartean. Kartelean oihartzun handia egin dezaketen talde edo artistez gain, egitarauan lekua egin diete euren lana ezagutzera emateko aukera behar duten musikariei zein eskualdeko artistei.

Sorreraren sustraietarako itzulia

Sorreraren sustraietarako itzulia

Natalia Salazar Orbe

Nondik gatozen jakitea ezinbestekoa da nora goazen ulertu ahal izateko. Iraganak arrastoak utzi ditu munduaren eta gizakiaren beraren ibilbide zabalean. Aztarnon lekukotzak ahoz transmititu dira mendez mende; baita testu idatziak sortu ostean ere. Transmisio horren barruan, istorioek eta ipuinek garrantzi handia izan dute, fikzioaz gain kultura baten historia eta ohituren igorle ere bai baitira. Komunikaziorako elementu horien garrantzia azpimarratuko du Istorio Biziak programak, aurten.

Aniztasunaren apologia

Aniztasunaren apologia

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Gizartean nagusi diren estereotipoetatik kanpokoak ala bazterrekoak pantailaren erdigunera eramango ditu Zinegoak Gay-Lesbo-Trans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdiak. Astelehenean hasiko da 15. jaialdia, eta norbanako bakoitza ezberdina izateak dakarren aberastasuna aldarrikatuko du martxoaren 4ra bitarte egingo duten jarduera bakoitzean. Programazioaren alderik indartsuena lehen astean izango da, egun horietan emango baitira sail ofizialean lehian arituko diren pelikulak.