BILBO. Bermeoko alde zaharreko sutean kaltetutakoentzat dirua biltzeko kontzertu sinfonikoa egingo dute bihar. Euskeria abesbatzaren eta Jesus Guridi orkestraren doinuek beteko dute Bilboko BBK aretoa, 20:00etatik aurrera. Sarrerak hamar euroan daude ...
Asteburuko proposamena
Barre algara artean igaroko dute asteburua
ARRIGORRIAGA. Nazioarteko XVIII. Clown eta Pailazoen jaialdia ospatuko dute gaurtik domekara arte. Hamaika konpainiaren emanaldiak izango dira, tartean Euskal Herriko taldeak: Cía, Estropizio, Mago Jon Zabal, Tiritirantes, Malas Compañías eta Zanguango Teatro. Nazioarteko ordezkariak ere etorriko dira. Gaur arratsaldean hasi, eta asteburuan goiz eta arratsaldez izango dira saioak.
Gaur hasiko dira Urduñako Otxomaio jaiak
URDUÑA. 21:00etan hasiko dira Otxomaioak, txupinazoarekin. 23:00etan Izargi taldeak dantzaldia eskainiko du, eta 00:30ean Placton taldeak joko du. Bihar, goiz osoan, nekazaritza eta abeltzaintza azoka egingo da. Gauez, mendi bizikleta martxa eta gazte asanbladaren kontzertuak izango dira. Domekan, berriz, tortilla txapelketa, Ama Birjinari eskaintza, txistularien alardea eta izkingileak.
Bizkargiko erromeria egingo dute domekan
MORGA. Santa Krutz eguneko erromeria ospatuko da etzi, Bizkargi tontorrean. Morgatik, Muxikatik, Larrabetzutik zein Zornotzatik makina bat bizkaitar igoko da, jai giroaz gozatzera. Musika, bertsoa, dantza eta lagunarteko bazkariak ez dira faltako. Gai...
Santikurutz eguna ospatuko dute bihar
AREATZA. Bihar, 11:00etan abiatuko dira, Areatzako plazatik Santikurutzeko ermitara, bide zaharretik. 12:00etan meza izango dute. Ostean, trikitilariak eta askaria. 14:00etan itzuliko dira plazara. Hankapaluak izango dituzte zain.
Hau Pittu Hau konpartsak bere eguna ospatuko du bihar, Zazpikaleetan
Hau Pittu Hauk bere eguna antolatu du biharko. Egun osoko egitaraua prestatu dute. 12:00etan hasiko dira, tortilla txapelketarekin. Bakoitzak etxean egin, eta ordu horretan 7Katu gaztetxean aurkeztu beharko du. Ostean, Somera kalean, garagardo dastatz...
Aitona-amonen errezeta onenei saria emango die Bilboko Udalak
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak eta Slow Food Bilbo-Bizkaia Elkarteak II. Amama Eguna antolatuko dute biharko. Errezeta onena hautatzeko lehiaketa izango da ardatza. Parte hartu nahi duten aitona-amona guztiek bilobekin joan beharko dute Er...
Baselizak antzoki bihurtuko dira
Zornotzako Elizetan jaialdia bihar hasiko da. 14. ekitaldia izango du honako hau. Maiatz osoan, asteburu oro, musika klasiko kontzertuak izango dira herriko landa auzoetako baselizetan. Ganbera musikaren egitaraurik originalena da Zornotzakoa, kontzertuen agertoki bitxiagatik. Gainera, baserri ingurura halako musika gerturatzen duen bakarra da Bizkaian. Doakoak dira, eta gerturatzeko doako autobus zerbitzua jarriko du udalak erdigunetik. Nafarroa zentrotik abiatuko dira, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Bihar hasiko dira emanaldiak, Boroa auzoan. San Pedro baselizan daukate musika zaleek hitzordua, 20:00etan. Jorge Arribasen eta Diego Galazen Feten Feten proiektua ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Emanaldian entzungai egongo diren doinu gehienak eurek biek konposatu dituzte. Balsak, fandangoak, boleroak, tarantelak, Europa ekialdeko erritmoak eta Gaztelako musika dira kontzertuaren osagai nagusiak.
Bigarren emanaldia datorren astean izango da, zapatuz. 20:00etan hasita Gombau hirukoteak Dudeako San Migel elizari musika jarriko dio. Carlos Benito, Carlos Galan eta Alberto Gorrotxategik, biolina, txeloa eta pianoa joko dituzte, hurrenez hurren. Hirurak nazioarteko taldeetan ibilitakoak dira, eta goi mailako zuzendarien esanetara jo izan dute sarritan. Irakasle lanak ere egin dituzte, besteak beste, AEBetan, Frantzian, Novergian eta Suitzan.
Maiatzaren 19an, berriz, 12:15etan izango da kontzertua, Bernagoitiko San Migel elizan. Luis Delgado, Cesar Carazo eta Jaime Muñozek La caracola de Ulises. Un viaje por la cultura mediterránea emanaldia eskainiko dute. Seykiloseko epitafiotik abiatuta, sefardien tradiziora arteko errepasoa egingo dute.
Maiatzaren 24an, 20:00etan, euskal doinuak izango dira Garaitaondoko San Isidro baselizan. Khantoria hirukoteak Bereterretcheren oinatzak izeneko lana taularatuko du. Bereterretcheren khantoria doinu ezagunaren jatorria ikertuko dute.
Azken emanaldia 26koa izango da. 12:15ean, Etxanoko Andra Mari elizan Bios Kamara orkestra ko Belen Fernandez, Sergio Gomez, Oihana Landa eta Eduardo Oiloki, Ana Uriarte zornotzarraren zuzendaritzapean ariko dira musika barrokoa jotzen.
Txirrindulari egokituak
TxirrindularitzaMungiaSaiatu Fundazioak, Valentin Uriona Txirrindulari elkartearekin elkarlanean, XVII. Bizkaiko Paracycling Bira antolatu du astebururako Mungian.Nazioarteko txirrindulari egokitu onenak elkartuko dira herria zeharkatzeko. Birak hiru ...
Bertsoak eta esaera zaharrak, festarako gai
Sopelako AEK-k antolatuta, 20. urtez, Esaera Zaharren Txapelketa jokatuko da bihar, Non zaldarra, han atzamarra lelopean.Izena emateko epea igaro da, baina bertsoak entzunez esaera zaharrak ikasi gura dituztenek jai aparta izango dute. Lehiakideak 11:...