Asteburuko proposamena

San Antonio egunean fedea eta jaia batuko dira Urkiolako erromerian

Tradizioari jarraituz, fedea eta jaia uztartuko dituzte urtero legez, datorren ostegunean, Urkiolako erromerian (Abadiño). Ekainaren 13an, San Antonio Paduakoaren eguna ospatuko dute santutegian. Menderik mende iraun duen tradizioa da erromeria, eta egitarauak ez du aldaketa handirik izan. Meza nagusia 12:00etan izango da, Mario Izeta gotzaina buru dela. Goizean, santutegian hainbat elizkizun egingo dira: 10:00etan hasi eta 13:00ak arte, orduro meza izango da, eta arratsaldean, 18:00etan.

Fedeaz gain, ganadu eta nekazaritza produktuen azoka, trikitilariak eta bertsolariak ere inguratuko dira Urkiolako santutegira. Baita harriari bikotekide eske joango direnak ere. Hurrengo domekan, gainera, errepikapena izango da. Herri kirolen erakustaldia egingo dute meza ostean. Bezperan, Arratiako fededunek errogatiba egingo dute, oinez. 06:00etan abiatuko dira Dimatik, 08:00etan Zeanuritik. 11:00etan iritsiko dira Urkiolara.

SAN ANTONIO EGUNA

Zer. San Antonio Paduakoaren omenezko eguna.

Non. Urkiolako santutegian.

Noiz. Ekainaren 13an eta hurrengo asteburuan.

Egitarau oparoa sanantonioetan

Urtero bezala, ekainaren hasieran, San Antonio jaiak iritsiko dira Igorrera. Gaur bertan hasiko dira, eta datozen hamar egunetarako egitarau zabala antolatu dute. Herritar guztientzako moduko jarduerak egongo dira Igorreko hainbat txokotan.Sanantonioe...

Sormen berrien leihoa

Antzerkialdia

Barakaldo

Bizkaiko Antzerki Ikastegiak ACT Nazioarteko Sortzaile Berrien Antzerkialdia antolatu du aurten ere. Ekintza, hausnarketa eta harremanetarako guneak sortzea eta eszena artista berriak bultzatzea da ACTren helburua.

Hamargarren jaialdia da aurtengoa, eta, ohi bezala, bertako zein nazioarteko artista hasiberrien topaleku izango da. Hain zuzen ere, besteak beste, Euskal Herriko, Andaluziako, Portugalgo, Italiako, Erresuma Batuko, Herbehereetako, Suitzako eta Belgikako ordezkarien sormen lanak egongo dira ikusgai.

Astelehenean hasi bazen ere, bihar arte hamaika emanaldiz gozatzeko eskaintza egon da Barakaldo antzokian eta Bilboko Kafe Antzokian, Itsas Museoan eta Guggenheimgo Zero espazioan. "Gainera, aurten eszena garaikidea hurbilduko diogu ikusleari ohikoak ez diren agertokietan", esan dute antolatzaileek.

Hamaika lan labur lehian

Erakustaldiez gain, sortzaile berriek sortu, antzeztu eta zuzendutako hamaika lan labur lehiatuko dira jaialdian. Irabazleak 2.000 euroko saria eta Bizkaiko Antzerki Ikastegiaren Bilboko egoitzan hilabeteko egonaldi artistikoa egiteko laguntza jasoko ditu.

Gaur, Barakaldoko antzokian eta Bilboko Kafe Antzokian hainbat saio egingo dituzte. Lehenengoan, 19:00etan, Unidentititled eta A Solas lanen emanaldiak izango dira. Bigarrenean, Gaan, Hier un eta That's It izango dira ikusgai 22:00etan hasita.

Bihar, 18:00etan, Bilboko Itsas Museoan Colección no permanente eta Seven Fall lanak antzeztuko dituzte. Kafe Antzokian, jaialdiaren amaiera ekitaldian, lehiaketaren sari banaketaren aurretik, iazko irabazle Ana Mendes portugaldarrak Dance Play ikuskizuna eskainiko du (22:00etan). Gero, sariak banatu ostean, Homo Ridens Bilbao saioarekin datorren urtera arte agurtuko da jaialdia.

ACT JAIALDIA

Zer. Hamargarren Nazioarteko Sortzaile Berrien Antzerkialdia antolatu du BAIk.

Non. Barakaldo antzokian, Guggenheimeko Zero espazioan, Bilboko Itsas Museoan eta Kafe Antzokian.

Noiz. Gaur eta bihar.

Adarraren deia, batzarrera

Datorren domekan Deiadar Mendien 10. Eguna ospatuko da. Bizkaiko Batzar Nagusiek aurten Oiz aukeratu dute. Garaiko udaletxe ondoan jarri dute abiapuntua. 09:00etan irtengo dira, eta 12:00ak aldera iritsiko dira gailurrera. Behin tontorrean, garai bate...

Trikitilarien topalekua

Trikiti doinuek beteko dituzte bihar Plentziako kaleak. Erromeria erraldoi baten agertoki bihurtuko da Uribe Kostako herria. Izan ere, Bizkaiko Trikitixa Elkarteak Bizkaiko Trikitixa Eguna antolatu du laugarren urtez. Bertoko trikiti eskoletako ikasle...

Olatu gainean ibiltzen

Surf txapelketaSopelaSurflariak Bizkaiko kostaldeko olatuetara igoko dira berriz ere. Izan ere, Monsterrek babesten duen Euskal Surf Zirkuituaren lehenengo proba antolatu dute asteburu honetarako, Sopelako Arrietara hondartzan.Euskal Herriko Surf Fede...

Arraina jateko festa

Arrain Azoka

Bermeo

Kontserba industriaren erakusleiho bihurtuz, Bermeok XIX. Arrain Azoka egingo du gaurtik domekara arte. Ekintza horren bidez, sasoiko arrainak jateak duen garrantzia azpimarratuko dute.

Idurre Bideguren Bermeoko alkateak azaldu duenez, sasoiko arrainak jatearen abantailak asko dira: "Euskal kostaldeko arrantzaleen onurarako da, arrainen bizitza zikloa zaintzen du eta gure elikadura ere hobetzen du".

Aurten, hogei erakustoki egongo dira. Horietan, askotariko produktuak dastatzeko zein erosteko aukera egongo da. Horrez gain, jarduerez beteriko egitarau zabala prestatu dute. Gaur, esate baterako, 19:00etan, Jose Maria Ferarios Azti-Teknaliako Arrantza eta Itsas Teknologia Saileko teknikariaren Dakarreko kanpainak liburua aurkeztuko dute.

Bestalde, bihar, 11:30ean, argazki rallya eta Latie emongotsut izeneko Bermeoko kontserba enpresen inkesta-jolasa egingo dira. Jolas horren bitartez, Bermeoko kontserbak bultzatu nahi dituzte. Horretarako, bisitariei kontserba bat dastatzea proposatuko zaie, eta burura datorkien hiru hitz esateko eskatuko zaie. Ondoren, kontserba lata bat oparituko diete.

Azokak iraun bitartean, Urpeko zinemaren zikloa, dokumentalak, pintxo lehiaketa, erakusketak, marrazki txapelketa, umeentzako ekintzak, fanfarreak, dantzak, danborradak, txistulariak, trikitilariak eta erraldoiak izango dira, besteak beste.

Arraina protagonista nagusia izango denez, karpa jatetxe bat ere ipiniko dute, eta, alboan, arraindegi bat egongo da. Bertan, arrain freskoa eskuratu ahal izango da, etxera eramateko eta jatetxean prestatzeko.

Txangoak ere antolatuko dituzte astebururako; hala, nagusiek eta umeek Hegaluze itsasontzian Ogoño parera joateko aukera izango dute.

XIX. ARRAIN AZOKA

Noiz. Gaurtik domekara arte egongo da zabalik, goizez eta arratsaldez.

Non. Bermeon egingo dute. Kulturarekin harremana duten ekintza ugari Nestor Basterretxea aretoan izango dira.

Umorea iritsi da Leioara

Umore azokaLeioaUdalerrira heldu zen atzo Leioako Umore Azoka, kaleko artisten azoka. Domekara arte, kalean 120 agerraldi ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak azaldu duenez, "kaleko arteen alorrean lan ...