Asteburuko proposamena

Berrerabilpena helburu

AzokaLezamaOhiko kontsumoaz eta erosketez haratago beste salerosketa eredu bat ere badela agerian utziko dute etzi, Lezaman: trukearena, hain zuzen ere. Bertako Trukezaleak elkarteak III. Truke Azoka antolatu du.Eguraldiaren arabera, azoka Lezamako pi...

Bakailaoa, bost zentzumenekin

Pil-pilean prestatutako plater bat. Horixe da Bilboko Itsas Museoan ikusgai dagoen Bakailaoa. Zentzumenen sugestioa erakusketaren hari gidaria. Parte hartzean oinarritutako bisitak lortzea da erakusketaren erronka, bisitariek aukera izan dezaten gauza...

Zetazeoen misterioa

Euskal herritarrak mendeetan euren atzetik ibili arren, gaur egun, oraindik ere, erabat ezezagunak dira zetazeoak. Misterioz inguratutako ezezagutza horren barruan argi pixka bat emateko jarri dute Plentziako Plasentia de Butron museoan Baliak, baliak...

Oihalez kontatutakoak

JaialdiaBilboKordelak edo aktoreen eskuak gainetik edo atzean dituzten panpinek beteko dituzte egunotan Bilboko hainbat txoko: Nazioarteko 32. Txotxongilo jaialdia antolatu du Txirlora elkarteak. Aurten berritasunak izango ditu, gainera. Hain zuzen, a...

Azaro oparoa, FAS zineklubean

Bilboko FAS zineklubean ez dute etenik 60. urteurrena ospatzeko jarduerek. Azaroa hasi berri dela, hainbat film erakustaldi prestatu dituzte, eta pelikula horien zuzendariak ere euren lanei buruz eztabaidatzeko prest izango direla aurreratu dute.

Datorren martitzenean —azaroaren 5ean— hasi eta hilaren 26ra bitartean, astero emanaldi bat izango da Indautxuko aretoan. Basilio Martin Patino Salamancako (Espainia) zinemagilearen txanda izango da lehenengoa. Libre te quiero (Aske nahi zaitut) M-15 mugimenduari buruzko dokumentala aurkeztuko du Karmen aretoan, 19:45ean. Zuzendaria bertan izango da, eta bere lanari buruz hitz egingo du.

Hurrengo astean, hilak 12, Asier Altunaren Bertsolari filma emango dute. Zuzendari gipuzkoarraren lanaren aurretik Artalde film laburra emango dute. Altuna bera eta Gaizka Bourgeaud argazki zuzendariarekin berba egiteko aukera izango dute ikusleek. Ostean, Santutxuko, Larrabetzuko eta Arrigorriagako zenbait bertsolarirekin osatuko dute jardunaldia. Emanaldi hori Campos antzokian egingo dute, hango Cupula aretoan, preZinebi ekitaldien barruan.

Azaroaren 19an, bestalde, Zinebi jaialdiarekin eta Bilboko Institutu Frantsesarekin batera Eliane de Latour Frantziako zinemagilearen Après l'oceán (Itsasoaren ostean) filma emango dute. Filmaren zuzendaria ere bertan izango da, pelikulari buruzko solasaldian parte hartzeko.

Azaroko proiekzioekin bukatzeko, hilaren 26an, Euskal Gidoigileen elkartearekin batera FAS zineklubak Ilusión (Ilusioa) filma aurkeztuko du. Bilbon lehenengoz emango dute Daniel Castro zuzendari eta gidoilariaren sormen lan hori. Castro bera ere bertan izango da ikusleekin bere lanari buruz berba egiteko prest. Karmen aretoan izango da, 19:45ean.

AZAROKO FILMAK

Azaroak 5. Basilio Martin Patinoren Libre te quiero (Aske nahi zaitut). M-15 mugimenduari buruzko dokumentala. 19:45ean, Karmen aretoan.

Azaroak 12. Asier Altunaren Bertsolari filma. Solasaldia izango da zuzendariarekin berarekin, Gaizka Bourgeaud argazki zuzendariarekin eta ikusleekin batera. Bertsolaritzari buruzko erakustaldi bat antolatu dute osterako: Amaia Iturriotz (Santutxuko bertso eskola); Malen Amenabar (Larrabetzu); Txaber Ormazabal (Arrigorriagako bertso eskola) eta Peio Ormazabal (Arrigorriagako bertso eskola). 19:45ean, Campos antzokiko Cupula aretoan.

Azaroak 19. Eliane de Latour zuzendariaren Après l'oceán (Itsasoaren ostean) filma. 19:45ean, Karmen aretoan.

Azaroak 26. Daniel Castroren Ilusión (Ilusioa) filma. Zuzendari berberaren After Shave (Bizarra egin ostean) lana emango dute lehenengo. 19:45ean, Karmen aretoan.

Kirolean, elkartasunez

Kirolak eta elkartasunak bat egingo dute bihar Bilboko hainbat lekutan. Angelmanen Sindromea Elkartearen, Gaixotasun Arraroen Espainiako Elkarteko ordezkaritzaren eta Caritasen alde jardunaldia antolatu dute.

Padela, saskibaloia, Inline hockey-a —lerroko patinen gainean egiten dena—, zumbing spin bike, herri kirolak, arraun surfa, traineruak, futbola eta piraguak ikusteko aukera izango da 10:00etatik 18:00etara. Euren eskarmentua erakutsiko dute jokalari profesionalek, teknikariek eta maila handiko jokalari ohiek, udaletik jakinarazi dutenez.

San Mames estadioa, San Ignazio, Artxanda, Errekalde, Zorrotza, Casilla eta itsasadarreko urak izango dira jarduera horien agertoki. Bi euroren truke herritarrek gustukoen dituzten kirol jarduerez gozatzeko aukera izango dute.

Hain zuzen, diru hori ordainduta, aurreikusita dauden jarduera guztiak ikusi ahalko dira. Jarduera nagusia ere prezio horren barruan sartzen da: 16:00etan, Athleticeko eta Realeko jokalari ohi beteranoen arteko norgehiagoka lehiatuko da. San Mamesen izango da.

Sarrerak eskuratzeko Kutxabanken kutxetara, San Mameseko leihatiletara edo Bilboko udal kiroldegietara jo behar da. Bestalde, jarduera horietara joateko aukerarik izan ez arren elkartasun proiektu horretan laguntza eman gura dutenentzako zero ilara deritzona ere ahalbidetu dute. Hain zuzen, sarrerak balio duen dirua kontu korronte batean sartzeko modua dago: 2095 0611 00 9113248012. Horrez gain, bihar Bilbo Kirolak sozietatearen instalazioetara joaten diren abonatu zein erabiltzaileen sarreren edo erreserben bitartez eskuratzen den dirua Caritasi emango diote.

Angelmanen Sindromearen Elkarteak neuronen endekapenezko gaixotasun horri buruzko laguntza, aholkularitza eta informazioa eskaintzen du. Gaixotasun Arraroen Elkarteak, berriz, gaixotasun arraroak eta min kronikoak azaleratzea du xede.

Gazia, gozoa eta abereak

AzokaZamudioGastronomia eta abeltzaintza topaleku bilakatuko da asteburuan Zamudio. San Martin egunaren harira, hiru azokak bat egingo dute zapatuan eta domekan. Lehenengo, Txokolate, Gozo eta Artisautza Azoka egingo dute, bihar bertan. Etzi, 28. Neka...

Gudua jaiak baketuko du

Duela zortzi urtetik egiten duten legez, mungiarrek Lore Jokoen Eguna ospatuko dute etzi. Urtero herriaren historiari lotutako gertakari bat hartu ohi dute ardatz. Aurten, 1471ko Mungiako gudua gogoratuko dute. Jose Aralar historialariaren esanetan, "euskaldunak herri gisa elkartu ziren aurreneko aldia" izan zen: "Barruko zatiketak gainditu zituzten eta kanpoko erasoari aurre egin zioten". Gudu haren antzezpena izango da eguneko ekitaldi nagusia, baina ez bakarra.

Hala, Mungia aspaldiko herri bihurtuko da. Besteak beste, Erdi Aroko azoka, orduko ogibideen erakustaldia eta ohiko bizitza erakutsiko dute, antzerki bidez. Bertsoak ere ez dira faltako, Xabi Paya eta Alaia Martinen eskutik. Musika Eskolako musikariak, Gure Ametsa txistulari taldea eta J.M. Arregi abesbatza ere ibiliko dira. Eta, noski, eguerdian herri bazkaria izango da. Eguna erromeriarekin bukatuko dute.

Gaztelarrak eta bizkaitarrak

Mungiako gudua leinuen arteko bakea lortu ostean iritsi zen. Ganboatarrek eta oinaztarrek euren arteko gatazka bukatutzat eman zuten. Arerioa Pedro Fernandez de Velasco Haroko kondea zuten. Izan ere, Fernandez de Velascok lehengo Araba eta gero Bizkaia mendean hartu gura izan zituen. Trebiñuko kondearen aurka borrokatu ostean Balmaseda ingurura iritsi zen, eta handik Bilbora.

Gaztelako errege eta Bizkaiko Jaun Enrike IV.a Burgosen zegoen bere soldaduekin, baina ez zuen ezer egin Haroko kondeak euskal herrialdeok konkistatzea saihesteko. Guduaren aurreko egunetan, Haroko kondearen tropek Juan Alonso Muxikakoaren dorretxeari egin zioten eraso; gaur egun Butroeko gaztelua dagoen parean zegoen dorretxea. Muxikako jaunak Trebiñuko kondeari eskatu zion laguntza. Haren gizonei esker, gaztelarren soldaduei aurre egitea lortu zuten bizkaitarrek. 1471ko apirilaren 27an, Mungiako Larrauri auzoan irabazi zieten.

Berrituan, berritzen

Eraldatutako eraikina, aldatua izateko eraikuntza. Izen hori ipini diote bihar Bizkaiko Eleiz Museoan egingo den bisita gidatuari. "Batetik, eraikina bera zelan zaharberritu den kontatuko dugu. Eta gero, bertan zelan lan egiten erakutsiko dugu, Bizkai...

Motor hotsa nagusi

Harley topaketa

Gueñes

Gaur hasi eta domekara bitartean motor soinua baino ez dute entzungo Enkarterri aldean. Eta ez edozein motorrena, gainera: hiru egunotan Harley Davidsonen topaketa egingo dute Sodupen (Gueñes). Euskal Herri osoko zaleak elkartuko dira. Orain arte, Durango izaten zuten topaleku, baina Bizkaiko mendebaldean ere elkarteak kide mordoa dituela eta, aurten harantz mugitzea erabaki dute. "Bazkide asko Gueñes, Gordexola, Balmaseda eta inguru horretakoak dira. Udalak ere erraztasun itzelak ipini dizkigu. Beraz, honantz etortzea erabaki dugu", azaldu du Luis Alberto Sanzek, Euskal Herriko Harley Davidson Klubeko kideak. Osotara, 4.000 motor gidari baino gehiago espero dituzte hiru egunetarako. Gueñesko aterpetxean eta inguruetako ostatuetan emango diete aterpe.

Gaur Gueñesen elkartuko dira. Gaua bertan igaro ostean, bihar lehen txangoa egingo dute. Azkenaldian oso ezaguna egin den Pozalaguako kobazuloa, eta hura ezagutzera joango dira Karrantzara. Bide batez, errepidetik Enkarterrik eskaintzen dituen paisaia berde eta menditsuaz gozatuko dute. 10:00etan abiatuko dira, eta bazkalordurako bueltan egongo dira Gueñesen. Izan ere, gauean soinua eta argia nahastuko dituen ikuskizuna eskainiko dute: motorrean ibiliko dira, suziriak eskuetan dituztela.

Domekakoa, berriz, familia osoarentzat prestatutako eguna izango da. Elkarteak egun osorako ekintzak atondu ditu. Adibidez, goizean umeek motorrak gertutik ezagut ditzaten tailerrak egingo dituzte. Horrez gain, motorrak sortzen eta muntatzen behar egiten dutenak ere Gueñesera joango dira, euren lana zein den azaltzera. Besteak beste, Espainiako motor egilerik onena etorriko dela iragarri dute. Gainera, ibilgailuen azterketa teknikoa egitera ere elkarrekin joango dira.

Topaketari buruzko informazio gehiago eskuratzeko edo ostatua eskatzeko www.hdeuskalherria.com webgunera jo daiteke.

MOTO ZALE TOPAKETAK

Non. Gueñesko Sodupe auzoan elkartuko dira.

Noiz. Gaur hasi eta domekara bitartean.