AREATZA. Musikaren Europako eguna dela aprobetxatuta, Areatzan kontzertu berezia egingo dute, gaur. Musika eta efektu piroteknikoak fusionatzen dituen ikuskizuna aurkeztuko dute: Musikasua. Areatzako Musika Bandak eta Astondoa Pirotekniak interpretatu...
Asteburuko proposamena
10.500
BEC-EN URTEURRENEKO JAIALDIRAKO DOAKO SARRERAKBEC In Session jaialdia antolatu dute gaurko, erakustazokaren hamargarren urteurrena ospatzeko. Nano eta Jose A. M. DJak zuzenean ikusteko aukera eskainiko diete, saio horretan, 10.500 pertsonari. Sarrera ...
Emakume baten bizitzako bidaia mitologikoa taularatuko dute bihar
bilbo Ama Lurra eta Menem ikuskizunaren bitartez, emakume baten bidaia mitologikoa aurkeztuko du bihar Olaeta Ballet elkarteak. Haurtzarotik heldutasunera arteko bidaia azalduko dute, hain zuzen. Mari izango da bizitzaren koreografia horretako protago...
Bokata txapelketa solidarioa egingo dute etzi, musikak alaitutako jai giroan
MARURI-JATABE. I. Bokata Txapelketa antolatu dute etziko Maruri-Jatabeko Jatazpi txokoan. Aurkeztutako ogitartekoak pintxo potean erabiliko dira, eta txokoan egun horretan irabazten duten dirua Mundubat erakundeari emango diote. Kale animazioa eta esk...
Gudariak gogoan
1936ko altxamendu frankistaren ondorioz, hainbat biktima izan ziren Euskal Herrian. Guda horretan parte hartu zuten gudariak asko izan ziren, baita Euskal Herritik kanpotik iritsitakoak ere. Esaterako, sasoi desberdinetan 20.000 gudari asturiar ibili ...
Leioa jaietan, sua pizterako
Urtero gertatzen den bezala, San Joan sua pizterako, Leioako herritarrak jai giroan murgilduta egongo dira. Izan ere, hiru egun geratzen dira Bizkaiko hainbat gunetan sua piztu eta iraganeko usadioak mantentzen segitzeko. Hala ere, egun seinalatua heldu orduko, Leioako biztanleek ekitaldiz betetako asteburu batez gozatzeko aukera izan dute aurretik ere. Jaiak ofizialki atzo hasi arren, dozenaka ekitalditan parte hartzeko egitaraua osatu du jai batzordeak aurreko ostiraletik datorren asteartera arte.
Festa giroarekin jarraitzeko, gaur, 22:00etan, musika kontzertua eskainiko dute Governors, Zea Mays eta The Hooks taldeek Kandelazubietan, eta dantza egiteko aukera galdu nahi ez dutenek Galker taldearen erromeriaz gozatzeko aukera izango dute gauerditik aurrera, Bulebarrean. Hala ere, goizean goizetik hasiko da gaur jai giroa, 10:00etan jaurtiko baitute txupinazoa; atzo hasita, jaiak bukatu bitartean egunero egingo dute. Horrez gain, jaietan ere elkartasunezko ekintzak egin daitezkeela erakutsiko dute Leioako Udal Liburutegiko arduradunek eta EGK Sortarazi kolektiboak, gaur eta bihar liburu azoka solidarioa antolatu baitute Bulebarrean, egun osoan.
Joan den asteburuan, Leioako Tabernen IV. Pintxo Lehiaketa izan zen, eta bihar herritarrak izango dira suen aurrean beren trebetasuna erakutsi beharko dutenak. Izan ere, 10:30etik aurrera, kuadrillen arteko tortilla eta sandwich txapelketa egingo dute. Hala ere, tripak ondo betetzeko eguna baino gehiago, kirolaz gozatzeko eguna izango da biharkoa, hainbat kirol ekitaldi antolatu baitituzte goizean goizetik hasita. Horrela, goizeko hamaiketarako kuadrillen arteko herri kirolak antolatu dituzte Bulebarrean, eta ordu erdi geroago eskubaloi partida jokatzeko aukera izango da Sakoneta kiroldegian. Kuadrillen bazkariaren ostean, esku pilota partidak izango dira, Sakoneta kiroldegian. Horrez gain, 640 kilogramo azpiko Euskadiko Sokatira Txapelketako finala izango da Udondoko bulebarrean.
Metro zerbitzu berezia
Kirolaz gain, biharko egunak musika eskaintza zabala eskainiko dio Leioara bilduko denari. Ikea Barri plazan izango den musika ikuskizunaz gain, Leioa Dub Academy-k Leioa Urban Eguna antolatu du Kandelazubietan. 23:00etatik aurrera, zortzi artista igoko dira agertokira. Bitartean, Bulebarrean Babel Covers taldeak erromeria eskainiko du. Bi ekitaldi horiek osatuz, txosnetan rock kontzertuez gozatzeko aukera egongo da. Ze Esatek-ek eta Niña Coyotek eta Chico Tornadok beren musika estilo ezberdinekin bertara joaten denaren belarriak berotuko dituzte.
Kontzertu horiez gozatu ahal izateko, gainera, Bilboko Metroak ordutegia luzatuko du bihar gauean. Zerbitzu bereziari dagokionez, goizaldeko seiak arte ibiliko da martxan.
120 kilometroko V. Martxa Zikloturista antolatu du Berriz Bizikletari Elkarteak
Berriz Domekarako, V. Martxa Zikloturista antolatu dute Berriz Bizikletari Elkarteak eta udalak. Bizkaiko kostaldean 120 kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek. Dudoleta, Ixua eta Areitio mendateak igaroko dituzte, tartean. Federatu...
Gorputza ardatz duten obren eta egileen topaketak Bilbon
Gorputzak ardatz dituen erakusketa kolektibo bat inauguratuko dute, gaur arratsaldean, Bilboko San Frantzisko auzoan dagoen Okela sormen lantegian. Hain zuzen, lau artistaren lanak jasota osatutako erakusketa kolektiboa jarriko dute.Ohiko erakusketez ...
Euskal Herriko tradizioak izango dira egunotan Durangon eta Lemoan
durangaldea Durangon Euskal Astearen barruan murgilduta daude. Ekainaren 15era bitartean, pilota partidak, euskal dantzen arropen erakusketa, dantza saioak zein joko tradizionalak antolatu dituzte. Lemoan, bestalde, biharko antolatu dute Euskal Jaia. ...
Londresko azoken gisara
Europako azoka ezagunen itxura hartuko du domekan Bilboko Itsas Museoak. Londres, Berlin eta Amsterdamgo merkatu ospetsuen kutsuak oinarri hartuta, The Sunday Market Bilbao antolatu dute beste behin.
Azokara doazenek hainbat gauza aurkitu ahal izango dituzte, besteak beste: dekorazioa, altzariak, antzinako itxura duten objektuak, vintage estiloko arropak, betaurrekoak, cupcake edo apaindutako madalenak, artisautza, gadget-ak, artea, loreak, denda xarmadunak, gastronomia eta musika. "Imajinazioak, sormenak eta diseinuak bat egingo dute objektu eder eta bakanak eskuratu ahal izango diren atmosfera oso berezian", azaldu dute antolatzaileek.
Bisitariei hemengo zein nazioarteko produktuak ezagutzeko aukera emango dien eskaintza gisa aurkeztu dute merkatua. Denda edo marka txikiei eta Interneteko negozioei babesa edo bultzada emateko asmoa izango du domekako jarduerak. Jakinarazi dute saltokiez gain erosleei interesa sor diezaieketen objekturen bat dutenek ere ateak zabalik izango dituztela.
Umeentzako jarduerak
Etxeko txikienek aspertzeko tarterik izan ez dezaten, gainera, hainbat jarduera antolatu dituzte haientzat ere. Besteak beste, egun osoan tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Childrens LAB eta La Fabrika de Magia taldeek izango dute umeen ardura. Umeentzako azokan ere parte hartuko dute, Market-kids atalean, hain zuzen.
Stop San Filippo fundaziokoek —stopsanfilippo.org— jakinarazi dute gaixotasun hori pairatzen duten umeei laguntzeko erabiliko dutela azokako erakuslekuan saltzen dituzten objektuekin lortutako dirua.
Horrez gain, azokara doazen bisitari guztiek parte hartu ahalko duten zozketa bat antolatu dute. "Gauza politez betetako bi otzara" prestatu dituzte. Sarrerak bi euro balio du, eta umeak doan sartu ahal izango dira.
3.500 bisitari abenduan
Bigarren aldiz egingo dute azoka; lehenengoa joan den abenduan antolatu zuten. Orduko hartan 3.500 lagun inguru etorri ziren. Azokaren helburua da euren burua ezagutzera eman nahi duten marka eta negozio txikiak babestea. Denda horiek produktu berriak eta biltegian dituztenak eramango dituzte saltzera. "Gauza politen aldeko pasioa" galdu ez duen orok lekua izango du bertan.
Ohiko domekei alternatiba bat bilatzeko asmoz ere sortu zen jarduera. Eta bada, itxuraz, aukera horri heltzen dionik. Izan ere, abenduaren 15ean museoan izandako bisitariek azokan sartzearen aldeko apustua egin zuten, horretarako ilara luze bati itxaron behar izan bazioten ere. "Alternatiba originala da", esan dute antolatzaileek. Bilboko Itsas Museoa dagoen inguru berezi hori dinamizatzeko ere aprobetxatu gura dute The Sunday Market Bilbao azoka. 11:30etik 19:00etara iraungo du.
Parte hartuko duten 36 marka edo denden berri eman dute antolatzaileek: Leizu, Zura Wood Eyewear, Pedrusco, Tres Reinas, Garden Center, La Habitacion de Casilda, Atelier 11, Mustclothing, Vintage Hondarribia, El Taller de Chloe, Fiorella Atelier, Izarix, Susana Blasco, More Than Pretty Things, Brak Recicled Skateboard, Jellies Sweet Boutique, Xaboi Punpuila, El Viejo Almacen, L'ile Rouge, Ricas y Famosas, Ametsarte, Zoeazulworks, Jabonarte, Paquererte, Quetenque, Binik, ADN Project, Galata, Anabel Lee, Mint&Kids Petula Plas, Almoneda Joserra, Minishoes, Limon y Tartalo, Marta, Vintage Fundacion Stop San Filippo eta Fashion Secret izango dira.