Estigma munduko markarik zaharrenetakoa da, UNAD Adikzioak Tratatzeko Espainiako Sareko lehendakariorde Felisa Perezen esanetan: «Lege bat edo arau sozial edo moral bat hausten zuenari gorputza markatzen zioten Grezia klasikoan. Estigma bat jartzen zieten, eta gizartetik baztertzen zituzten». Perezen arabera, gaur egun ez da zigilu batekin markatzen gorputzean, baina alegiazko estigmak jartzen zaizkie hainbat pertsonari; besteak...
Albisteak
«Naturatik aldendu gara, baina euskal kultura naturara lotuta egon da beti»
Urak bustitzen du Irati Inoriza artistaren (Balmaseda, 1992) jarduna. Eta urak bustitzen du, orobat, haren Blai argazki liburua. Azken lau urteetako prozesu artistikoa dokumentatzen duten irudiak jaso ditu hartan, eta Caterina Avataneo, Pilar Soler, Carolina Jimenez eta Zeynep Kubat komisarioen testuekin borobildu du lana. «Deserosotasunaren eraginez sortzen dut. Esperientziak jasotzen ditut, eta esperientziak sortzen ditut...
Itsasadarreko tunelaren oihartzuna, Europaraino
Bilboko itsasadarraren bi aldeak ibai azpitik lotzeko autobidearen kontrako aldarriek Estrasburgon (Frantzia) izan dute oihartzuna. Izan ere, Europako Parlamentuak tramiterako onartu du Getxoko Plentzia Hiria inguruko bizilagun baten eskaera: auzokideak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio proiektua berriz aztertzeko, uste baitu ez dela mugikortasunaren eta garraioaren plangintza integralik egin Bilboko metropoli eremuan. Europako Parlamentuak kontsultarako eta eskaerarekin bat...
Danspirenaikak «dantza tradizionalaren hiriburu» bihurtuko du Areatza mundu zabalean
«Gure herrian, dantzarako zaletasuna eta mendizaletasuna lotuta egon dira betidanik», esan du Aiko taldeko Sabin Bikandik. Harreman horretatik abiatuz sortu zen Danspirenaika egitasmoa, Iruñeko Anaitasuna klubak antolatzen duen Transpirenaikaren bidetik. Aikokoen asmoa, baina, Pirinioak oinez barik dantzan zeharkatzea da. Bikandiren esanetan, egitasmoa martxan jartzeko denbora eta baliabideak behar dituztenez, bien bitartean hainbat lekutan Danspirenaika izeneko dantza...
Haurrak gerren esklabo
Ohartarazpen batek bisitariaren arreta pizten du erakusketa aretora sartu orduko: «Ez utzi haurren eskuetan». Hain zuzen, Haurtzaroa gerran zegoen mundu batean erakusketaren abiapuntuak erakusten duenez, helburu nagusia da gerrek haurrengan duten eraginaz hausnarraraztea. Gernika-Lumoko Bakearen Museoan dago ikusgai, eta apirilaren 20ra arte bisitatu ahal izango da. Bigarren Mundu Gerran zentratzen da erakusketa: 1939tik eta 1945era bitarteko epean, hain...
Supermerkaturik onena, auzolanean oinarritutakoa
Erronka bota du Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak: hamabost egunez supermerkatura ez joatea, hilaren 17tik 30era. Bitartean, alternatiba gisa, euren biltegia ireki diote jendeari, edonork erosi ahal izateko sareko kideek ekoitzitako eta elkarren artean erositako produktuak, sareko kide izan zein ez. Hain zuzen ere, ekintza horren bidez, agerian utzi nahi dituzte supermerkatuen eta korporazio handien salerosketen atzean dauden logikak. «Asko...
«Neska zein mutil, gero eta gaztetxo gehiago ari da zesta-puntan jokatzen»
«Ia hogei urtez zesta-puntako goi mailako pilotarien falta» igarri izan da Euskal Herriko pilotalekuetan, Zigor Etxebarria Enbeita Eraman Jai Alai enpresako arduradunak (Gernika-Lumo, 1978) aitortu duenez. Duela lau urtetik hona, ordea, loraldian dago kirol hori. 2022an jokatu zuten estreinakoz gizonezkoen Winter Series txapelketa, eta urtebete beranduago emakumezkoena. Hain zuzen ere, martxoaren 24an izango da andreen aurtengo...
Barakaldoko Agirtza eta Galindo ibai inguruetako gune naturalak lehengoratuko dituzte
Ekologistak Martxan taldeak 2020an aurkeztu zuen Barakaldoko ibaiak leheneratzeko plangintza. Horretan oinarrituta, Agirtza eta Galindo erreken arteko ingurua bere onera ekartzeko egitasmoa abian jarri du udalak. Barakaldo Uraren Hiria izena ipini dioten planaren barruan, Gorostizako kiroldegitik Urban Galindoko itsasadarreko bokalera arteko tarte zabalean jardungo dute; besteak beste, Megapark merkataritza gunetik gertu. Oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbide...