Barrualde-Galdakao ESIko 60 eragilek baino gehiagok bat egin dute eskaerarekin. Diotenez, haientzat erreferentziazkoa den ospitaleak zerbitzu horiek ez eskaintzeak eragina du arretan.
Albisteak
Artigasko biometanizazio plantak 6.000 etxe gasez hornituko ditu
Garbikerrek eta Energiaren Euskal Erakundeak bultzatuko dute, eta enpresa baten esku utziko dute haren eraikuntza eta kudeaketa. Datorren urtean amaituko dute azpiegitura.
Udaberriko argiaren iritsiera
Bizkaiko aratusteek berezko ezaugarriak dituzte: Mundakako atorrak eta laminak, Markinako hartza, Bilboko Farolin eta Zarambolas edota Durangoko surrandiak. Denak dira Garizuma aurreko jai sonatuaren protagonistak, eta prest daude datozen egunetan kale bazterrak festa giroz betetzeko.
Juan Mari Iraolagoitia, aitzindari euskarazko irratigintzan
Astelehenean zendu zen, Irratiaren Mundu Egunean.
Lehorra eta itsasoa, elkarri keinuka
XIX. mendean eraiki zuten Bermeon Matxitxakoko itsasargi zaharra. XX. mende hasieran bigarrenak hartu zion lekukoa, gaur egun martxan dabilenak. Zaharra zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko begiratokia da 2014tik hona.
“Zentzurik gabeko” ohitura eragozteko
Emakumeen mutilazio genitala prebenitzeko Bilboko Udalaren programak hamar urte bete ditu aurten. 2013tik 189 osasun agente trebatu dituzte, eta haiek 2.100 pertsonari helarazi diete formakuntza saioetan jasotako informazioa.
Aldiriko trenetara edonor igotzeko bagoi egokituak eskatu dizkiote Renferi
EAJk Senatura eroan du Maria Luisa Goikoetxea urduñarraren eskaera. Renfek arrapala bat jartzen dio trenera aulkian igotzeko. Garraio ministroak esan du arrapala zerbitzua hedatuko dutela.
Amaia Arenal: “Osasun publikoa murriztea gure eskubideak murriztea da”
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak osasun sare publikoa defendatzeko elkarretaratzeak antolatu ditu. Osasunaren pribatizazioa eta zerbitzuen murrizketak salatu nahi dituzte, Amaia Arenalek dioenez.
Garraio publikoa kudeatzeko erakunde bakarra egongo da Bizkaian
Etorkizunera begirako aldaketak eta gomendioak onartu dituzte Bizkaiko garraioari begira. Zero isuriko garraioa lortu eta erabilera sinplifikatzea dute xede.
Kabia gune okupatua sortu dute Txorimalo gaztetxeko eraikinean
Getxoko Andra Mari auzoan zegoen Txorimalo gaztetxea; hura desagertu ostean, Kabia gune okupatua sortu dute, eraikin bera baliatuta. Indarberritzea da aldaketaren helburua.