XVI. mendean eraiki zuten Ibarrangeluko San Andres eliza. Herbehereetako eta Frantzia iparraldeko hainbat elizek bezala, zurezko sabai polikromatua du. Harrizkoa dela dirudi lehen begi kolpean.
Albisteak
Urduñan galdutakoen historiak bilatzen
1936ko gerra amaitu eta 1941era arte espetxe frankista bat egon zen Urduñan. 4.000 preso politiko inguru igaro ziren handik, eta ia erdiak Extremadurakoak ziren. 225 pertsona hil ziren guztira pareta haien artean. 71 gorpuzki topatu dituzte hilerrian.
Guggenheimek kalteak sortuko dituela argi du Zain Dezagun Urdaibaik
Elkartearen arabera, zati bat Kontserbazio Bereziko Eremuan eraikiko dute. Sinadura bilketa egingo dute. Batzar Nagusiek ez dute onartu herri kontsulta bat egitea.
Kedarra, suteen pizgarria
Tximinietan piztutako suteak ugaritu egin dira, gasaren prezioagatik etxea egurrez berotzea erabaki baitute hainbatek. Tximinia garbitzearen garrantziaz ohartarazi dute.
Udalaren “utzikeria” salatzeko plataforma bat sortu dute Bilbon
Bilboko Hegoaldea Bizirik plataforma sortu dute Bilboko hegoaldeko 75 eragilek baino gehiagok. Euren ahotsa entzunarazteko, manifestazio bat egingo dute martxoaren 18an.
Euskaraz eta euskaldunez
Bilboko Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentro berrituak euskara zer den eta euskaldunentzat beren hizkuntzak zer garrantzi duen azaltzen dio bisitariari.
Balmaseda, txokolatezko herria
Gaurtik domekara bitartean, Basquetxok jaialdiaren bigarren aldia egingo dute Balmasedan. Kafe eta te ekoizleak ere egongo dira txokolateari eskainitako azoka horretan. Produktuak erosteko aukera ez ezik, dastatze, tailer eta berbaldietan parte hartzeko aukera ere izango dute bisitariek.
Euskal Herriko igeriketa inklusiboko lehen saria, Galdakaon
Bihar 17:00etan jokatuko dute igeriketa inklusiboko I. Sari Nagusia, Galdakaoko Urreta igerilekuan. Igeriketa egokituko kirolariak eta masterrak batera arituko dira.
“Marra gorria” igaroz
Guardia Zibilak ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren aurkako operazioa egin zuen 2003ko otsailaren 20an, orain hogei urte. Andoaingo Martin Ugalde parkeko egoitza eta beste ordezkaritzak itxi zituzten: Bilbokoa, tartean. Gotzon Hermosilla eta Irune Urrizelki ‘Egunkaria’-ko langileek erreakzioa nabarmendu dute.
Elkarrekin, lan duinaren alde
Greba bateratua egin dute aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiten duten hainbat elkartek. Gaudek, Gorabidek eta Madres Mercedariasek lan hitzarmen duinak aldarrikatu dituzte. Izan ere, hiru urte baino gehiago daramatzate hitzarmenik gabe. Guztien eskaera nagusia soldataren igoera da.