Bilboko Udalak plaka bat jarri du udaletxeko sarreran, 1931ko udalbatza omentzeko. 1937an frankistek Bilbo hartu zuten, eta, geroztik, jazarri egin zituzten udalbatzakoak, errepublikanoak izateagatik.
Albisteak
Makina berriak, klima krisiak sortutako sute larriagoetarako
Bizkaiko Foru Aldundiak suteei aurre egiteko plana eguneratu du. Bulldozer berri bat erosiko du, eta 10.000 litro ur garraiatzeko ibilgailu bat eskuratzea aztertzen ari dira.
Txakolinez bustitako ezpainen gustua
San Jose jaien harira, Bakion txakolinaren uzta berria aurkeztuko dute etzi. Bizkaiko txakolinaren erreferente da Bakiokoa. Ekoizleen esanetan, joan den udako sikateek eta prezioen igoerak eragina izan dute urteko uztan.
Arrazakeria instituzionala salatu dute Bilboko San Frantzisko auzoan
Bizkaiko SOS Arrazakeriak hiru protesta egin ditu. Polizien kopuru "neurrigabea" salatu dute.
Basaurik sariak emango ditu ontziak birziklatzeagatik
Doako aplikazio bat erabilita, herritarrek puntuak eskuratuko dituzte birziklatutako ontzi bakoitzeko. Zozketetan parte hartu edota ekintza sozialak babestu ahalko dituzte.
Arraunean adin mugarik ez dagoela erakutsiko dute bihar, Bermeon
Arraunlari Beteranoen IV. Topaketa egingo dute. Hirurehun arraunlari bilduko dira, gizon eta andre. 11 traineru arituko dira, bi probatan: jaitsieran eta esprintean.
Nekaldiko irudiak, Aste Santuaren zain
Bilboko Aste Santuko prozesioetan irteten diren irudietako batzuk elizetan daude, baina ez gehienak. Horiek gordetzeko eta urte osoan ikusgai jartzeko sortu zuten 2001ean Bilboko Aste Santuko Pausuen Museoa, Zazpikaleetako alondegi zaharrean.
Espazio bat, seguru sentitzeko
Martxoaren 8a aldarria kalera ateratzeko eguna bada ere, urte osoan ere hainbat egitasmori bide ematen diete neska gazte taldeek. Hogei neska gazte talde baino gehiago daude Bizkaian. Bihartik aurrera, beste bat izango da: Zamudioko Anpuluak taldea batuko zaie zerrendara.
Gurutzetako larrialdietan, kolapsoa
Barakaldoko ospitaleko larrialdietako langileek "lan baldintza eskasak" salatu dituzte. Boxak gainezka daudenez, gaixoak pasabideetan artatzen dituzte.
Eskolara bizikletaz joateko proiektua sortu dute Galdakaon
Herriko Txirrindulari Elkarteak Bizi Bus proiektua sortu du, udalarekin elkarlanean. Ibilbideak sortu nahi dituzte, haurrek bizikletaz mugitzeko ohitura har dezaten.