Albisteak

Etorkizunerako jantzigintza

Etorkizunerako jantzigintza

Balmasedako La Encartada fabrika-museoak La Encartada Moda hartuko du gaur eta bihar. Jasangarritasunean ardaztu dute aurtengo aldia. Bertoko eta nazioarteko sortzaileak egongo dira.

Hesia hautsi zuteneko Fika

Hesia hautsi zuteneko Fika

1937ko ekainaren 11n eta 12an lortu zuten frankistek Burdin Hesia apurtzea, Larrabetzu eta Fika artean. Ordukoak gogoratu eta biktimak omenduko dituzte gaurtik domekara arte, Gamiz-Fikan. Gernika-Lumo Ospitalean hildako presoak omendu dituzte.

Artaziak ilea eta BEZa mozteko

Artaziak ilea eta BEZa mozteko

BIPE Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Elkarteak azaldu duenez, pandemia hasi zenetik 3.000 lanpostu inguru galdu dira irudi pertsonalaren sektorean. Hori dela eta, hiru urte daramatzate mobilizatzen. Haien ustez, BEZa %21etik %10era jaistea da sektoreko krisia konpontzeko bideetako bat.

Urteek egonkor egindako eskaintza

Urteek egonkor egindako eskaintza

Basauriko Social antzokiak 30 urte bete ditu aurten. Inguruko enpresen ekimenez egin zen eraikina, 1957an, eta udalak bereganatu zuen zenbait urte geroago. Askotariko formatuak programatzen dituzte, eta lan garaikideak lehenetsi.

Bluesa, rocka eta garagardoa, neurrian

Bluesa, rocka eta garagardoa, neurrian

Areatza Musik & Beer jaialdia egingo dute gaur eta bihar. Euskal Herriko eta atzerriko kalitate bikaineko blues eta rock musikariak entzuteko aukera egongo da. Arratia ibaiaren ertzean gune berri bat estreinatuko dute bihar, musika gastronomiarekin eta garagardoarekin uztartzeko.