Elkartenet eta Agharas elkarteek birgaitutako material informatikoa bidali dute amazigen herrira. Amazigerazko sistema eragile bat sortu dute software librearekin.
Albisteak
Deskubritzeko eta aldatzeko leku bat
Askotariko proposamenez beteta, XX. Zinegoak jaialdiak 50 ekintza batuko ditu Bilbon, datorren astean. Nortasun aldakorrak aldarrikatuko dituzte.
Ardi latxen herrian
Ardiak mozteko garaian murgilduta, ile moztaileak lanez lepo dabiltza. Profesionalak ez dira asko. Gaur egun, ohikoa bihurtu da animaliei ilea urtean bi aldiz moztea, haien ongizatearen mesedetan; lehen, behin mozten zitzaien.
Nork hartuko duen makila
Larunbat honetan osatuko dira Bizkaiko 112 udalak. Gehienetan, maiatzaren 28an argi geratu zen nor izango den alkatea, baina hamabost bat herritan biharko bozketan jakingo da.
Andre bat denen memorian
Durangoko Andra Mariko elizpean egoten ziren martxanterak, jostailuak eta goxokiak saltzen. Haietako azkena izan zen Boni Macarron; liburu batean oroitu dute berriki.
Hiria, kaleko ikuskizunentzat
Astelehenetik domekara bitartean egingo dute Bilboko Kalealdia, kaleko arteen jaialdia. Antzerkia, dantza eta memoria historikoa uztartuko dituzte. 34 ikuskizun egongo dira; horietako hiru, euskaraz.
Mila euskal herritar inguru Bilbon kantari
Euskal Herria Kantuz eguna egingo dute larunbat honetan Bilbon. Kantujira taldeetako 800 lagun pasak eman dute izena. Bai Euskarari kanpainaren 45. urteurrenari egingo diote keinu kantuetan.
Elkarlaguntza astea egingo dute Galdakaon asteazkenetik larunbatera
Herriko Elkarlaguntza Sareak hainbat ekimen antolatu ditu elkarlaguntza astearen laugarren aldian. Sarearen indarguneetako bat ortua da; auzolana antolatu dute han.
Historia, agiri eta irudiek kontatuta
Euskadiko Artxibo Historikoa 2014an inauguratu zuten, Bilbon. Eusko Jaurlaritzaren agiri eta irudiak gordetzeko sortu zen, baina hainbat enpresa, erakunde eta familiaren dohaintzak ere jaso ditu. Dena digitalizatu eta sarean jartzen dute eskuragarri.
Menua zehazteko mahaian ezin eseri
Bizkaiko ostalaritza sektoreko lan hitzarmenak pandemia aurretik daude berritzeke. Sindikatuek salatu dute patronalak ez duela bildu negoziazio mahaia, eta ez duela asmorik konponbiderako. Lanuzteak egin dituzte, blokeoa amai dadin; akordiorik ezean, protesta gehiago izango dira.