Ondarroako kofradia zaharra 1920an eraiki zuen Pedro Gimon arkitektoak. 1969an arrantzaleak portuko kofradia berrira joan ziren. 2002tik Turismo bulegoa da.
Kultura
Bilboko kaleak, nortasunez beteak, kulturaz gozatzeko eta blaitzeko
Euskal kultura dastatzeko aukera eskaintzen du Bilbo Basque Fest egitasmoak. Eguaztenetik domekara bitarte egingo dute bederatzigarren aldia. Bisitariak zein bertakoak erakartzea du xede.
Naturaren eta artearen sinbiosia
Landare eta eskultura ugari biltzen ditu Gueñesko Arenatzarte parkeak. XX. mendearen hasieran, Leandro Urrutiak eta Josefina Galdamesek Urrutia jauregia eta lorategia sortu zituzten, eta orain dela urte gutxi gehitu dituzte artelanak.
Mende laurden koplak lantzen
Mungiako Taket bertso eskolak 25 urte bete ditu aurten, eta, urteurrena ospatzeko, hilabetero hainbat ekintza antolatzen ari dira. Abenduan egingo dute urteurren festa.
Itsaso propio bati eskainia
Lorea Oar-Arteta artistak itsasoari buruzko erakusketa bat jarri du Bilboko Itsasmuseumen, maiatzaren 1era arte. Formatu handiko lanak, txikiagoak eta ikus-entzunezkoak bildu ditu.
Urak dakarrenetik babesteko
Getxoko Galea lurmuturrean gotorleku bat eraiki zuen Bizkaiko jaurerriak 1743an. Eraikinak hainbat funtzio bete ditu historian: Bizkaiko lehen itsasargia izatea, esaterako.
Nekaldiko irudiak, Aste Santuaren zain
Bilboko Aste Santuko prozesioetan irteten diren irudietako batzuk elizetan daude, baina ez gehienak. Horiek gordetzeko eta urte osoan ikusgai jartzeko sortu zuten 2001ean Bilboko Aste Santuko Pausuen Museoa, Zazpikaleetako alondegi zaharrean.
Durangaldeko bertsolaritzaren fruituak jasotzen
Gaur hasiko da Durangaldea Uztabarritzen bertsolaritza zikloa, Berrizen, 19:00etan. Zikloaren hirugarren aldia izango da aurtengoa. Durangaldeko Bertso Eskolako bertsolaritza ikasleei plaza bat eskaintzea da zirkuituaren helburua. Horretarako, gazteak bertsolaritzako izen handiekin batzen dituzte oholtzaren gainean.
Hiribilduko atea eta aduana
XII. eta XIII. mendeen artean eraiki zuten Balmasedako Muzako zubia. Hiribildua aduana zen, eta zubian kontrolatzen zituzten handik igarotzen ziren salgaiak.
Plateruen aterpeak argiak piztuko ditu berriro gaur
Bi urte eta erdiko etenaren ostean, gaur iluntzean irekiko ditu ateak Durangoko Plateruenak. Espazioak bere horretan dirau; hala, kudeaketan dago alde nagusia: publikoa izango da aurrerantzean, kultur mahai batek gidatuta.