Kultura

Handietan handiago egin guran

Handietan handiago egin guran

Natalia Salazar Orbe
Jaialdi handien artean handia zen orain arte ere. Are handiagoa egin dute aurten. Kobetamendik eskaintzen dituen ingurune eta ikuspegi ikusgarriak azken tantaraino zukutu nahi ditu aurten BBK Live jaialdiak. 96 taldez osatutako egitaraua estreinatu zuen atzo.

Reggae maistrak oholtzan

Reggae maistrak oholtzan

Natalia Salazar Orbe
Txapel Reggae jaialdia iritsiko da, bihar, Armintzara. Emakumez osatu dute agertoki nagusiko kartela. Han ariko dira, besteak beste, Queen Omega, Awa Fall eta Caya.

Indarra, oholtza gainean

Indarra, oholtza gainean

Natalia Salazar Orbe

Historian zehar bereizi egin dira herri musika eta musika kultua. Herri musikak ez du izan musika kultuak besteko aitorpenik. Gaur egun ere hala gertatzen da, sarri asko. Batere aitorpenik ez zuten estilo batzuek, ordea, prestigioa lortu dute urteekin. Jazzarena da adibiderik argienetako bat. "Basatien musikaren itzulera" gisa deskribatu zuen New York Times egunkariko kazetari batek, 1924an. Handik hamarkada batzuetara, AEBetako Kongresuak "ohiz kanpoko altxor nazionaltzat" jo zuen. Ibilbide oparo horretan aurrera egin du jazzak, eta mundu osora zabaldu da. Euskal Herrian ere sustraitu da. Bizkaian, erro sendoak ditu Getxoko jaialdiak. Han dute zaleek urteroko zita. Asteazkenaz geroztik martxan dute Nazioarteko 42. Jazzaldia. Izen handiko artistak igoko dira oholtzara. Gaurtik igandera bitartean Algortako Biotz Alai plazan ikusi ahalko dira Billy Hart, Chano Dominguez eta Michel Camilo.

Izarren dir-dir itzalezina

Izarren dir-dir itzalezina

Natalia Salazar Orbe

Rockaren historian eragin handienetakoa izan zuen gitarra jolea. Karisma handikoa. Garai guztietako 100 gitarra jolerik onenen artean seigarren izendatu zuten Rolling Stones zerrendan. Jeff Beck da. Eta Sondikan izango da bihar. Sei kordel astinduta ospetsu egin duten uhinak aireratzeko prest. BBK Music Legends Fest jaialdian eskainiko du kontzertua. Ez da gaur eta bihar emanaldia eskainiko duen bakarra, denera dozena bat artista igoko dira-eta Ola zentroko oholtza gainera.

Bilboko kaleak, hankaz gora

Bilboko kaleak, hankaz gora

Natalia Salazar Orbe

Eraikin handien artean, antzoki bat. Ibilgailuen joan-etorri zaratatsuak saihestuta, ez entzunarena egiten duen zirku karpa bat. Oinezkoen begirada arretatsua erakartzen duten ikuskizunak aire zabalean. Hastear da Bilboko kaleak berriz ere agertoki bihurtuko dituen beste ekinaldi bat. Lurreratzear da XIX. Kalealdia. Astelehenean hasi eta larunbatera bitartean, nazioartean arte eszenikoen alorrean erreferente diren 26 konpainiak 60 ikuskizun baino gehiago taularatuko dituzte. Gehienak aire zabalean, eta doan.

Eta, bat-batean, dantza

Eta, bat-batean, dantza

Natalia Salazar Orbe

Hiria bera agertoki. Espazio adeitsuak. Naturaz jantzitako eremuak. Arteak konkistatu dituen lekuak. Taula gain horretan, tapizik edo oihalik ez. Aire zabalak markatutako agertokia besterik ez. Artista, ikus-entzuleen pare. Gertu. Aurrez aurre. Dantza, oinezkoaren gozamenerako. Horixe eskainiko du Lekuz Leku jaialdiak, gaur eta bihar, Bilbon. Hala azaldu du Luque Taguak, jaialdia antolatzen duen Fundicion aretoko koordinatzaileak: "Ikus-entzuleak harritu nahi ditugu, eta, aldi berean, hiriko paisaia, kalea, paseoa, erreka, ingurunea eta gorputzaren hauskortasuna uztartu".

Estalkiduna bihurtu dute klaustroa

Estalkiduna bihurtu dute klaustroa

Aitziber Laskibar Lizarribar

Bilboko Zazpikaleetan dagoen Euskal Museoaren klaustroa estalia da aste honetaz geroztik. Eraikinaren jabeek, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, kristalezko estalkia jarri diote. XVII. mendean egindako eraikin horren gunerik bereziena da klaustroa, eta euskal kulturaren altxor garrantzitsuenetarikotzat jotzen den pieza bat gordetzen du bertan 1921. urteaz geroztik: harrizko Mikeldia, adituen arabera 2.200 urte baino gehiago dituena.

Bi plater mota mahai bakarrean

Bi plater mota mahai bakarrean

Peru Azpillaga

Suak piztu, eta borborka hasi da lapikoetako ura. Kalean zehar barreiatutako sukalde inprobisatuak jendez lepo daude. Txoko guztietatik irteten den lurrinak dantzan jarri ditu munduko arrozei darizkien hamaika usainak. Kolorea eta zaporea dira nagusi Bilboko San Frantzisko auzoan. Jatorri desberdineko lagunek, beren jantzi eta arropekin emandako kolorea. Hamaika kultura desberdinetako pertsonek kozinatutako platerek sortutako zaporea. Bihar egingo den Munduko Arrozak festa da. Urteak joan, urteak etorri, San Frantzisko auzoko plaza mukuru bete eta Bilboko erdigune bilakatzen den eguna.