Kultura

Bizkaiko bertsozaleek espero duten lehia

Bizkaiko bertsozaleek espero duten lehia

Peru Azpillaga

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak, bi urterik behin, borborka jartzen ditu herri zein eskualdeetako plazak. Udaberriko fasean loratu diren bertsolari gazteek, Udazkeneko faseari aurre egin beharko diote orain. Ostera, finalaurrekoetan, pasa den edizioko irabazleekin lehiatu ahal izateko. 2016ko finala, saio parekidea izan zen. Etxahun Lekuek eskuratu zuen orduan txapela, eta aurten errepikatu ezean, jabe berria topatu beharko du; agian, Bizkaiko koplagintzaren txapel handia emakume baten buruan pausatu daiteke lehen aldiz, 2018ko edizio honetan.

Dima, metal musikaren plaza

Dima, metal musikaren plaza

Peru Azpillaga

Metal musikaren etxe bilakatuko da, gaur eta bihar, Dimako herria. Han izango da Dimetal Fest musika jaialdia, eta hantxe bilduko dira, besteak beste, Euskal Herriko metalzale asko. Beltzez jantziko da, beraz, Dima asteburuan, askorentzat ezezaguna den baina masak mugiarazten dituen musika estilo baten zaleei harrera beroa egiteko.

Sopela Kosta Fest jaialdiak surfa eta musika batuko ditu asteburuan

Sopela Kosta Fest jaialdiak surfa eta musika batuko ditu asteburuan

Peru Azpillaga

Atzo abiatu zuten V. Sopela Kosta Fest jaialdia, eta, igandera bitartean, Sopelako kaleak eta hondartzak musikaz eta surfez beteko dira. Mota guztietako ekintzak dituen egitarauaren barruan, ikastaroak, lehiaketak, bisita gidatuak eta kontzertuak egongo dira, besteak beste. Ekintza guztiak dohainik izango dira, eta adin guztietako pertsonentzat dira.

Larreetan ahaztuta daudenak

Larreetan ahaztuta daudenak

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Arkitekturaren lehen zantzutzat hartzen dira monumentu megalitikoak. Hitzaren etimologiak berak dio zeri egiten dion erreferentzia, "harri handiak" esanahia ematen baitiote mega eta litos grezierazko berbek. Duela 6.000 urteko gizakiek eraiki zituzten, eta hildakoak ehorzteko sortzen zituztela diote aditu gehienek. Eztabaida dago, hala ere. Hainbat ikerlariren arabera, lurradeen arteko mugak markatzeko ere erabiltzen zituzten monumentuak. Funtzio geografikoez gainera, astronomikoak ere eman zaizkie. Herritarrek, usadio zaharrekin eta kondaira mitologikoekin ere lotu dituzte mendi horietan dauden azpiegiturak.

Koblakari jantzienen eran

Koblakari jantzienen eran

Natalia Salazar Orbe

Plazaz plaza aritzen ziren koblakariak, Erdi Aroko Europan. Diru apur baten edo jatekoaren truk, ikuskizuna eskaintzen zuten, kalean. Pikaroaren irudiarekin ere lotzen zituzten askok. Ikuskizun landugabeak ziren batzuk; baina garaiko olerkigintzaren transmisio lana ere egin zuten beste askok. Antzokietako agertoki zurrunetatik jaitsi, eta ikus-entzulearekiko gertutasuna eta elkarreragina ahalbidetzen du ikuskizun mota horrek. Erdi Aroko aitzindari haien bideari jarraitzen diote hainbat topaketa eta jaialdik. Lekeition 29. Kaleka egiten ari dira: Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Egitarau ofiziala atzo abiatu zuten, eta igandera bitartean 28 proposamen jarriko dituzte ikus-entzuleen esku.