Gizartea

Mugimendua barrutik indartzeko erronka

Mugimendua barrutik indartzeko erronka

Natalia Salazar Orbe
Salda badago lelopean egin zituzten Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak, azaroaren 1etik 3ra bitartean. Durangoko Landako Gunean 3.000 emakume baino gehiago elkartu zituen topaketak.

Lindanoa azaleratu da

Lindanoa azaleratu da

Natalia Salazar Orbe
Ageriko sekretua zena berretsi egin du laborategi independente baten azterketak: Jatako eta Enekuriko basoetan lindanoa aurkitu dute. Udan azaleratu zen albisteak bultzatuta, erakundeek argitu egin behar izan dute zer egin duten arazoari aurre egiteko.

Basoen kudeaketa, garretan

Basoen kudeaketa, garretan

Ibai Maruri Bilbao

"Krisi handia izan zen. Egun larriak izan ziren. Eta hurrengo urteak ere baldintzatu zituen: erretako baso sail itzelak bota behar izan ziren, zuraren merkatua hankaz gora jarri zuen...". Iñaki Garmendia Bizkaiko Foru Aldundiko basozain izateko oposizioak prestatzen ibili zen duela 30 urte. Bizkaiko Basozainak elkarteko kidea da. Plaza lortuta, 1990eko urte bukaeran hasi zen beharrean, Enkarterri aldean. Baina gertutik ezagutu zituen 1989ko abenduko suteak. Datorren astean beteko dira hiru hamarkada.

“Segurtasuna ezin da izan luxu bat”

“Segurtasuna ezin da izan luxu bat”

Peru Azpillaga Diez
"Ez dagokigu guri ebaztea errepideetako segurtasuna ona edo eskasa den, baina N-634 bi erreiko errepidetik egunero 24.000 ibilgailu igarotzen badira eta AP-8ko sei erreiko autobidetik 31.000, begi bistakoa da errepide nazionalak behar lukeen baino askoz trafiko handiagoa duela», salatu du Juan Mari Legorburu AP-8 Peajerik Ez plataformako kideak.

Komunitatearekin bat eginez

Komunitatearekin bat eginez

Ane Maruri Aransolo

Hezkuntza zentroko hormak eraitsi eta herrira eta herritarrengana gerturatu nahi dituzte Natxituko (Ea) Haizeder eskolako irakasle eta ikasleek. Inguruko ekoizleekin harremanetan jarriz eta euren produktuak landuz, eskola azokak egiten hasi dira, eta aurrerantzean ere jarraitzeko asmoa dute.

“Frikiak ez, adituak gara”

“Frikiak ez, adituak gara”

June Prieto
Gabonak gertu daude, eta opariak erosteko estutasuna ere nabari da jende askorengan. Garai honetan "derrigorrezkoa dirudien kontsumismo eredua" aldatzeko, Mungiako Bitxikiak elkarteak bigarren eskuko azoka bat antolatzen du urtero.

Aldarrikapena ekarri du Lauaxetak

Aldarrikapena ekarri du Lauaxetak

Ibai Maruri Bilbao

"Sarritan ibiltzen gara alboetara begira, urrunera begira, nor omendu dezakegun, eta ahaztu egiten zaigu gehienetan etxe barruan ditugula ereduak", aitortu du Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura, Euskara eta Kirol diputatuak. "Gure zerbitzuek kalitatea bermatzeko ezinbestekoa da zerbitzua euskaraz ere eskaintzea. Administrazioak herritarren zerbitzura daude, eta ezin dugu ahaztu herritarrak eskubide osoa daukala nahi duen hizkuntzan artatua izateko". Horregatik, Lauaxeta Sarien 15. ekitaldian, Bizkaiko Foru Aldundiak bere etxe barruan euskararen erabilera sustatzeko mikroplanei eman die ohorezko saria, EraMia izenekoei.

Historia zati bat ikasleek idatzita

Historia zati bat ikasleek idatzita

June Prieto
Mungia BHIko ikasleek Aitita-amamen guda zibila liburua idatzi dute, Miren Billelabeitia euskara irakaslearen laguntzaz. Nerabeek beren aitita-amamek 36ko gerrari buruz kontatu dietena idatzi dute, eta egiazko 41 bizipen aukeratu dituzte lana osatzeko.