Enkarterriko herritarrek urtebete luze daramate Santander-Bilbo trenaren zerbitzua salatzen. Renfek egunean beste tren bat iragarri du, baina deritzote eskasa dela.
Gizartea
Zentsura salaketa, Zornotzan
Martzel Do Nascimieinto grafitigile zornotzarrak eta hainbat eragilek salatu dute udalaren jokabidea, artistak 2012az geroztik margotutako irudiak ezabatu dituelako.
Flyscha, Uribeko ikur berria
Getxoko Udalak eta Jata Ondo elkarteak hitzarmen bat sinatu dute, eskualdean turismoa sustatzeko.
Osasun arreta bermatzeko eskatu diote hainbat herrik Osakidetzari
Udan hainbat herri txikitan murriztu dituzte mediku kontsultek zerbitzua emango duten egunak. Osakidetzak esan du udan, neguarekin alderatuta, eskaria %33 jaitsi izan dela.
Ezinduen autonomia handitu nahi du Bizkaiko Diputazioak
Ezinduen Partaidetzarako eta Bizi-Kalitaterako 2021-2023 Plana aurkeztu du. Inklusioa eta parte hartzea sustatzea lortzea da asmoa.
Jai eredu berriak, herriko oholtzara
Aurten ere ez dira herrietako jaiak orain arte bezala ospatuko, baina zenbait herritako eragileek txosnagune alternatibo bat antolatu dute, herritarren harremanak estutu eta aisialdi eskaintza bermatzeko. Zornotza, Sopela eta Markina-Xemein dira Bizkaian horietako batzuk.
Euskara sustatzeko sarerako deia
Uribe Kostan euskara sustatzeko 2021erako estrategia aurkeztu du mankomunitateak. Eskualdean euskararen ezagutza eta erabilera indartzeko bost oinarri zehaztu dituzte. Dinamika integrala landuko dute herri guztietan.
Eskola bat gura dute herrian
Herrirako eskola txiki bat eskatzeko, Gamiz-Fikan eskola txikia herri bizia dimanika sortu dute hainbat gamiztarrek eta fikarrek. Udalaren inplikazioa lortu nahi dute.
Artxandako Aktibazio Planari buruzko eztabaida eskatu dute
Hainbat auzo elkarte eta talde ekologistak egin dute eskaera. Artxandako eremuan esku hartzea beharrezkotzat jo badute ere, jarduerak arautzeko plan berezi bat eskatu dute.
708 familia energia pobrezian
Gurutze Gorriak zailtasun gehien dituzten familiei etxeko oinarrizko hornidurak ordaintzeko proiektu bat abiatu zuen 2015ean. Aurten, areagotu egin da familia horien kopurua.