Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Albisteak

Basoen «kudeaketa jasangarriagoa» sustatu nahi dute Bizkaiko Batzar Nagusiek

Basoen «kudeaketa jasangarriagoa» sustatu nahi dute Bizkaiko Batzar Nagusiek

Bizkaiko Basoen Kudeaketari buruzko Ikerketa Batzordeak amaitu du bere ibilbidea Batzar Nagusietan: martxoaren 20an egindako azken saioan, ondorioen txostena onartu zuen, eta dokumentuak lanketa eredu berri bat finkatzeko hamazazpi gomendio jaso ditu. Bizkaiko basoen «osasuna, gizartearen ongizatea eta lurraldearen garapen jasangarria bermatzeko» neurriak zeintzuk izan beharko liratekeen jakinarazi du foru lege berri bat egiteko asmoz...

Gaixorik daudelako baztertutakoak

Gaixorik daudelako baztertutakoak

Estigma munduko markarik zaharrenetakoa da, UNAD Adikzioak Tratatzeko Espainiako Sareko lehendakariorde Felisa Perezen esanetan: «Lege bat edo arau sozial edo moral bat hausten zuenari gorputza markatzen zioten Grezia klasikoan. Estigma bat jartzen zieten, eta gizartetik baztertzen zituzten». Perezen arabera, gaur egun ez da zigilu batekin markatzen gorputzean, baina alegiazko estigmak jartzen zaizkie hainbat pertsonari; besteak...

«Naturatik aldendu gara, baina euskal kultura naturara lotuta egon da beti»

«Naturatik aldendu gara, baina euskal kultura naturara lotuta egon da beti»

Urak bustitzen du Irati Inoriza artistaren (Balmaseda, 1992) jarduna. Eta urak bustitzen du, orobat, haren Blai argazki liburua. Azken lau urteetako prozesu artistikoa dokumentatzen duten irudiak jaso ditu hartan, eta Caterina Avataneo, Pilar Soler, Carolina Jimenez eta Zeynep Kubat komisarioen testuekin borobildu du lana. «Deserosotasunaren eraginez sortzen dut. Esperientziak jasotzen ditut, eta esperientziak sortzen ditut...

Itsasadarreko tunelaren oihartzuna, Europaraino

Itsasadarreko tunelaren oihartzuna, Europaraino

Bilboko itsasadarraren bi aldeak ibai azpitik lotzeko autobidearen kontrako aldarriek Estrasburgon (Frantzia) izan dute oihartzuna. Izan ere, Europako Parlamentuak tramiterako onartu du Getxoko Plentzia Hiria inguruko bizilagun baten eskaera: auzokideak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio proiektua berriz aztertzeko, uste baitu ez dela mugikortasunaren eta garraioaren plangintza integralik egin Bilboko metropoli eremuan. Europako Parlamentuak kontsultarako eta eskaerarekin bat...

Haurrak gerren esklabo

Haurrak gerren esklabo

Ohartarazpen batek bisitariaren arreta pizten du erakusketa aretora sartu orduko: «Ez utzi haurren eskuetan». Hain zuzen, Haurtzaroa gerran zegoen mundu batean erakusketaren abiapuntuak erakusten duenez, helburu nagusia da gerrek haurrengan duten eraginaz hausnarraraztea. Gernika-Lumoko Bakearen Museoan dago ikusgai, eta apirilaren 20ra arte bisitatu ahal izango da. Bigarren Mundu Gerran zentratzen da erakusketa: 1939tik eta 1945era bitarteko epean, hain...

Danspirenaikak «dantza tradizionalaren hiriburu» bihurtuko du Areatza mundu zabalean

Danspirenaikak «dantza tradizionalaren hiriburu» bihurtuko du Areatza mundu zabalean

«Gure herrian, dantzarako zaletasuna eta mendizaletasuna lotuta egon dira betidanik», esan du Aiko taldeko Sabin Bikandik. Harreman horretatik abiatuz sortu zen Danspirenaika egitasmoa, Iruñeko Anaitasuna klubak antolatzen duen Transpirenaikaren bidetik. Aikokoen asmoa, baina, Pirinioak oinez barik dantzan zeharkatzea da. Bikandiren esanetan, egitasmoa martxan jartzeko denbora eta baliabideak behar dituztenez, bien bitartean hainbat lekutan Danspirenaika izeneko dantza...

Supermerkaturik onena, auzolanean oinarritutakoa

Supermerkaturik onena, auzolanean oinarritutakoa

Erronka bota du Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak: hamabost egunez supermerkatura ez joatea, hilaren 17tik 30era. Bitartean, alternatiba gisa, euren biltegia ireki diote jendeari, edonork erosi ahal izateko sareko kideek ekoitzitako eta elkarren artean erositako produktuak, sareko kide izan zein ez. Hain zuzen ere, ekintza horren bidez, agerian utzi nahi dituzte supermerkatuen eta korporazio handien salerosketen atzean dauden logikak. «Asko...

«Zapalkuntza sistemaren helburuetako bat da gu gure pribilegioez ez jabetzea»

«Zapalkuntza sistemaren helburuetako bat da gu gure pribilegioez ez jabetzea»

Leticia Urretabizkaia (Bilbo, 1981) emakumea da, LGTBI kolektiboaren parte, eta ekonomikoki prekarizatua dago. Horiek dira hura zeharkatzen duten zapalkuntzetako batzuk, azaldu duenez, baina pribilegioak ere aipatu ditu: zuria, europarra eta zisgeneroa da, eta nortasun agiria du. Gainera, osasun, hezkuntza eta zerbitzu sozialetarako sarbidea du, non bizi nahi duen aukeratu ahal izan du, eta goi mailako ikasketak ditu....