Ez da posible »

Nerea Ibarzabal

Astelehen gaua da. Lanak pilatu zaizkio ohi bezala, eta txarto gosalduta, txarto bazkalduta eta txarto afalduta joango da ohera beste behin, baina aurretik ordainpeko telebistaren besoetara bota du bere burua. 21:30etik 23:30era bitarteko tarte hori baino ez dio eskaintzen garunari atsedenerako. Ikusiko du Game of Thrones, edo Handmaid’s Tale, edo beste zerbait, bere bikotekidearekin batera hasitakoa eta orain amaitu beharrekoa nahitaez. Berdin dio zer, baina behar du. Egunean zehar geroz eta goizago hasten da amesten une horrekin.

Besarkadak »

Igor Elordui Etxebarria

Aurreko domekan Bizkargi Eguna izan zen eta, ezin txapel batez bi buru estali, ez nuen Durangora joaterik izan. Gustura joango nintzen, Marta, Zaka, Jatta, Danilo eta enparauekin batera Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen besarkada erraldoiaz neofaxismoaren aurka egitera. Galdetu nien astelehenean, eta esan zidaten sano polita izan zela, hunkigarria. Ikusi nituen gero argazkiak. Gauza ederra dira besarkadak, besarkada guztiak: biren artekoak, hiruren, lauren… artekoak; haragizkoak, metaforikoak…

Heriotzaren korridorea »

Nerea Ibarzabal

Lau preso hil dira urtea hasi zenetik Zaballako espetxean. Hemen bertan. Apirilean gaude. Lehena heroina gaindosiak jota hil zen, eta beste bik beren buruaz beste egin zuten, ustez. Gutxi hitz egin da, gutxi hedatu da, gutxi inporta zaigu.

Gernika eta beste su batzuk »

Igor Elordui Etxebarria
Behin eta berriro gogoratu behar dugu, urtero behin, gutxien-gutxienik; horixe, behintzat, zor diegu ordukoei; horixe, behintzat, badagokigu ondorengooi: gaurko egunez, 1937an, duela 82 urte, Alemania naziaren Kondor Legioko hegazkinek, Italiako abiazio faxistaren hegazkin italiarrek lagunduta, Gernika bonbardatu eta suntsitu zuten; eta hala egin zuten, egin ere, Francoren aginduz.

Erantzun ezazue »

Nerea Ibarzabal

Badira eremu batzuk gizartearen putzu-septiko papera jokatzen dutenak, gordinak, zuzentasun politikoaren lerro ahulari ere iskin egiten dioten lursail babestuak, anaidiaren lege inplizituak eskatzen duen isiltasunari esker irauten dutenak… eta aldi berean errealitatearen erakuslerik gardenenak direnak. Mutilez osatutako whatsapp taldeez ari naiz.

Beste behin »

Igor Elordui Etxebarria
Apirilak 3, eguazten gaua. Bihar hasiko da 21. Korrika eta, joan orduko, idatzita utzi behar ditut lerrook, ze gero, behin Korrikan, ezingo dut ganoraz ezer idatzi. Imajinatu, bestela, nola: furgonetaren balantza, bozgorailuetatik ozen entzuten diren aupada-oihuak, barruko deiadarrak, autoen klaxonak, korrikalarien algarak, musika… Klika.

Lekukoa eta polena »

Nerea Ibarzabal

Bakoitzak bere soinu banda jartzen die bizitzako momentu jakinei, edo agian kantuak berak hautatzen zaitu, eta erabakitzen du bera izango dela zure denboraren makina arrankatzeko giltza. Korrikak igaroaldi bakoitzean soinu banda bat oparitzen digunez, kantu guztien arteko anabasa bat da Korrika entzunda datorkidana. Korrika-badator-bat-korrika-bi korrika-milaka-korrikari-bat-izan-bat-egin-bat-Arantzazu-izan-da-gordeleku-gotor-Urepeletik- Bilbora… baina irudi eta doinuen pista ero horretan bi ahots nabarmentzen dira, beste inorenak baino argiago entzuten, ia ikusten ditudanak: Mikel Laboa eta Ruper Ordorika dira, ar, er, ir, or, ur.

Itsasontziak, eta beste ontzi batzuk »

Igor Elordui Etxebarria

Joan zen, azkenean, Getxotik Juan Carlos I hegazkin-ontzia; 400 miloi euro kostatu zuena, hara eta hona dabilen 1.500 soldatapeko eskifaiaduna eta 2014ko Espainiako Vuelta bertan hasi izana, beste historiarik ez daukana. Bospasei orduko ilarak barrutik ikusteko, eta 10.000 bisitari inguru. Pena ez zela 10.000 horiekin itsasoratu. Ez txarto pentsatu, Espainiako Armadak eta ontzia barrutik ikusi gura zuten horiek elkarri atsegin handiagoa eta tarte luzeagoz eman ziezaioten baino ez diot.

Haizea alde »

Nerea Ibarzabal

Bulgariako poliziaren irudiak biral egin dira aste honetan, manifestazio bat dispertsatu nahian ari zirela hanka-sartze nabarmen bat egin baitzuten. Piper-hautsezko espraiak erabili zituzten manifestarien aurka, baina ez zuten kontuan hartu haizearen norabidea; piper-hauts guztia poliziei itzuli zien haizeak. Haien begi erreak, eztulak eta estutasuna… lankideak ur botilekin gerturatzen zaizkie kaltetuei, dena da onberatasun bat-batean.

Norberaren kakak »

Igor Elordui Etxebarria

Gustatzen zait, eta badagokionean kontatzen dut (zoritxarrez, askotan) nire aitaren anekdota bat. Nire osaba bati eman zion erantzuna, hain zuzen ere. Familiako bazkari eterno horietako batean, duela, jada, urte asko, harrokeriatan zebilen osaba handiustekoari esan zion gangarra jaisteko, hura ere, bera bezala, makina bat bider kortan txiza eta kaka egindakoa zela eta.