MercaBilbao Ortuellara eroango dute 2027an. Handizkariek uste dute aukera berriak sortuko zaizkiela, Basaurin leku falta izan dutela iritzita. Erosleak, berriz, kexu dira, merkatua "urrundu" egingo zaielako. - Irakurri gehiago...
Berangoko metro geltokitik abiatuko dute manifestazioa, gaur, 19:00etan. Sindikatuek kudeaketa “txarra” egotzi diote Irizarri. Datorren martitzenean egingo dute lan erregulazioen epaiketa.
‘Lantegietako emakumeak’ proiektuak Cadaguako haraneko 11 fabrikako andre langileez dihardu. Erakusketa bat jarri dute Enkarterrietako museoan.
Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak ohartarazi du urte gutxi barru merkataritza sektoreko 3.200 profesional baino gehiago erretiratuko direla, eta gehienetan ez dagoela lekukoa hartuko dien inor. - Irakurri gehiago...
Foru, Ajangiz, Bermeo, Lekeitio, Bakio, Mundaka, Busturi, Morga, Errigoiti eta Mungiara eramaten dituzte erosketak. 130 establezimenduk eskaintzen dute zerbitzua, oraingoz.
Hainbat lan gatazka bizi-bizi daude Bizkaiko enpresa eta sektore askotan. Greba mugagabean daude, besteak beste, Vulcanizados Zuloaga, Atiach eta Maxam lantegietan. Beste hainbatetan, berriz, egun batzuetako grebak egiten ari dira. Lan hitzarmenak eta baldintza hobeak eskatzen dituzte. - Irakurri gehiago...
Zeanuriko Zulaibar ikastegian egongo da Campus Zulaibar. Besteak beste, urtean enpresa berri bat abiatzen eta ikasleen formakuntza hobetzen lagunduko du.
Diputazioaren Herriak Egiten funtsak 58 milioi banatuko ditu udalen artean. Udalkutxaren iazko likidazioagatik beste 80 milioi jasoko dituzte. - Irakurri gehiago...
Karrantzako Muturbeltz elkarteak haraneko artaldeetako artilearekin egindako ehuna sortu du. Poltsak, txalekoak eta jakak egiten dituzte ehun horrekin. Proiektuaren helburua da euskal artilea gaur egungo produktuen bidez merkaturatzea.
Nekazari eta abeltzainek ohartarazi dute lehen sektorea larri dagoela Bizkaian. Elikadura Katearen Legea indarrean sartzeko eskatu dute. Eredu jasangarria aldarrikatu dute. - Irakurri gehiago...