Bizkaiko Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatuek deituta, elkarretaratzea eta sinadura bilketa egin zituzten joan den barikuan Durangoko osasun zentroan. Udalerriari berari ez ezik, eskualdeko beste hainbat herriri ere ematen die zerbitzu: Iurreta, Garai, Berriz, Zaldibar, Elorrio, Atxondo, Abadiño, Izurtza eta Mañariko herritarrak bertara joaten dira arloren bateko medikua behar dutenean edo larrialdietarako. Hain zuzen ere, azken sail horretako murrizketak salatu dituzte.