Bermeo: hegaluze eta hegalabur pintxoen herria

Bermeoko hamar bat ostalari Artxandako Sukaldaritza Eskolak eskainitako ikastaro bat egiten ari dira, hegaluze eta hegalabur pintxorik onenak egiten ikasteko. Bermeo Tuna World Capital erakundeak eta udalak sustatutako egitasmoaren helburua da herriko nortasunari eta ekonomiari hain lotuta dauden bi arrain espezie horiekin egindako pintxoen erreferente bihurtzea Bermeo. Urdaibai Pintxo Tour ibilbidea lortu nahi dute.